8
KULTURA ETA AISIA 01 Ortzadar \\ Larunbata, 2011ko maiatzaren 28a www.deia.com 214. zenbakia Euskara-galiziera hiztegia osatu duen filologoa 6. orrialdea Isaac Fernandez [4-5. orrialdeak] AITZIBER ALONSO Ilustratzaile batek darama Galtzagorri elkartearen lema

Ortzadar 28/05/2011

  • Upload
    deiacom

  • View
    251

  • Download
    10

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Euskaraz egindako aldizkaria aisiaz eta musikaz.

Citation preview

Page 1: Ortzadar 28/05/2011

KULTURA ETA AISIA 01Ortzadar \\Larunbata, 2011ko maiatzaren 28a

www.deia.com 214. zenbakia

Euskara-galiziera hiztegiaosatu duen filologoa6. orrialdea

Isaac Fernandez

[4-5. orrialdeak]

AITZIBERALONSOIlustratzaile batekdarama Galtzagorrielkartearen lema

Page 2: Ortzadar 28/05/2011

02 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko maiatzaren 28a

J ENDEA KEZKATU egin zen. (Emakumebat, langabeziaren aharrausitik atera ezi-nik zegoena, gutxieneko sariarekin etaitxaropena izateko nekatuegi).

Eta mesfidantza deitu zioten.

Jendea haserretu egin zen. (Gizon hura, enpre-sa bakarrarekin sinatutako kontratu mordoabaino, kontratu-mendilerroa zuena, beti tele-fonoaren zain bizi zena, noiz lanera joango,noiz beste kontratu baten izena jarriko).

Eta gorrotoa deitu zioten.

Jendea galderak egiten hasi zen. (Herri-tarrak, kaletarrak, auzotarrak, zu eta biok,jendea).

Eta itaunketa deitu zioten.

Jendea, hala ere edo horrexegatik,nazkatu egin zen. (Bizitza osoan laneanegondakoak, bizitzan behin ere lanikegin gabeak eta telebistarako gau-txan-da egiteagatik 1.050 euro kobratzen zituz-ten bi gazteak).

Eta nazkagarria iritzi zio-ten.

Jendea aspertu eginzen. (Zain egotearekin,larrituta egotearekin,errealitatea neurtzekoneurgailuak beti neurka-ri berdinek egiten zituzte-la ikustearekin eta edozeinneurketetan neurri oro neurribakarra zela sentitzearekin, haiena, besteena,gutxi batzuena).

Eta apatia deitu zioten.

Jendea kalera atera zen. (Kalea haiena erebazela sentitzeko, behintzat bizitzan behinhorixe sentitzeko).

Eta inbasioa deitu zioten.

Jendea batu egin zen. (Gizonak, andreak,zu eta biok).

Eta boikota deitu zioten.

Jendea jende sentitu zen. Behin baten,halako baten.

Eta amarrua deitu zioten.

B ANKURA sartu naiz, asteazkenero bezala. Jen-de asko dago ilaran, adinekoak gehienak; niktarte bat hartzen dut lanean asteazkenetan, bes-tela ez dut astirik izaten bankurako. Egun horre-

tan ez dut hamaiketakorik hartzen, ez naiz laneko lagu-nekin hizketan egoten, bankura etortzeko tartea hartzendut eta ez dut besterik buruan. Ordu erdi luze egiten dut

bankuko ilaran asteazkenero; zortea bada, hogei minu-tutan egiten dut alde.

Atzean emakume bat jarri zait, umeen kotxeadarama, kapota eta guzti. Umeari gauzak esan etaesan ari da, baina hilabete gutxiko umeak behardu barruan. Aurpegi atsegina dauka emakumeakinguratzen nautenekin alderatuta. Minutu ba-tzuen buruan kotxea mugitzen hasi da, umea loak

hartzea nahi balu bezala. Ama-semeei (edo ama-alabei) begira nago.Halako batean, trajedun gizonezko batzuk sartu dira

bankuan. Hasieran, bertako langileak zirela pentsatudut, baina gehiegi dira; zazpi bat lagun sartu da eta ban-

kuko langileak lau dira guztira, zuzendaria kontuan har-tuta. Sartu berri diren lagunetako bik metraileta bana ate-

ra dute eta beste batzuek pistolak dauzkatela ikusi dugu.Bankuko langile bi, zuzendaria tar-

tean, mehatxatu dituzte eta bestebiei eurengana hurbiltzeko esan

diete. Bankuko langile guztiakbildu dituzte txoko batean.

Urduri jarri dira bezero guz-tiak. Adineko pertsona batzukeserarazi behar izan dituzte

bankuetan egon ohi direnbesaulki horietako batzuetan.

Agure batek bihotzean jarri dueskua eta pistola daukanetako batek

bankuko atera eraman eta kalean utzi du,espaloian. Gizona zer egin ezean geratu da kalean, ezaurrera ez atzera. Bankuaren barrualdera begiratu duhalako batean, baina berehala hartu du buelta. Bankutikhiru bat metrora dagoen kaleko petril batean jesarri da;ez du eskuko telefonorik ateratzeko eta poliziari deitzekoinongo keinurik egin.

Urdurien dagoena, baina, kotxea daukan emakumea daseguruenik, ulertzekoa ere badenez. Egia esan beharbada, bankuko guztiok gaude emakumeari eta kotxearibegira. Emakumea gorputzaz estaltzen ari da kotxea etagizonen metrailetak zaintzen ditu. Gizonetako batek, ezinda jakin ze intentziorekin, kotxeko kapota ukitu du pis-tolarekin. Emakumea oihuka hasi da. Gizonetako batekkolpe batez isilarazi du.

Arin egin dute guztia: diru apurra hartu, elkarri pasa-tu eta ostiko eta kolpe artean atera dira kalera. Irte-tean bezero gehienak aztoratu dituzte, baita neu ere.

Isilik geratu da bankua une batez. Umearen ama-rengana hurbiltzeko keinua egin dut, baina ez dut iku-si: kotxea baino ez dago. Kapota kendu eta umea ondodagoen ikusi nahi dut. Izara artean katu heldu batenburua dago; izarapean dena da odola eta tripaki itxu-ra daukaten haragi zati batzuk.

Editorial Iparraguirre S.A.Zuzendaria: Iñigo CaminoKoordinazio lana: Karolina Almagia - [email protected]: Iñaki Mendizabal Elordi / Ander Egiluz BeramendiPortadako argazkia: Rubén Plaza

Lege Gordailua: BI 1720-06

Kultura Sailak(Hizkuntza PolitikarakoSailburuordetza)diruz lagundutakoa

Gehigarri honekBizkaiko ForuAldundiarenlaguntza jaso du

Amarrua

Zortzi bat lagun Behin baten…U N A I E L O R R I A G A I R AT I J I M E N E Z

Bankura sartudiren

lagunetako bikmetraileta bana

atera dute

Jendeajende sentitu

zen. Behinbaten, halako

baten

U N A I E TA I R AT I > A H O T S A K

Page 3: Ortzadar 28/05/2011

KULTURA ETA AISIA 03Ortzadar \\Larunbata, 2011ko maiatzaren 28a

I G O R E S TA N K O N A

Kritika

‘ H A R I A Z B E S T E ’, A R I T Z G O R R O T X AT E G I ( E R E I N )

Hari filosofala

H ARRIARI TIRAKA, hari filosofalaaurkitzeko ahaleginean kausitu duguAritz Gorrotxategi Hariaz beste askimetafisiko honetan. Taxi bat Hamle-

tentzat (Hiria, 2002) eta Zaldi hustuak (Erein, 2007)poemategien egilea bere ezaugarri behinenekinitzuli da poesiaren lurralde ezezagunera, ezagu-nagoa zaiguna zenbait erreferentzia errepika-tzen direlako: klasizismoari egindako keinuak,unibertsala izateko aspirazioa eta metafora hainhandiak, non alegoriak diruditen.

Klasizismoaren begi bistakoa da. Ajax eta igar-lea poeman hezurmamitzen dira Ajax bera, Filo-ktetes, Odiseo, Neptolemo, Herakles… eta era-kusten digute nondik gatozen, gure hariak zein-tzuk diren, mitoak nola egin gaituen mendebal-darroi. Istorio horien ostean –hirugarren zatian–liburuak haiku edo pieza hiper-laburren lurral-de labainkorrera egiten sartu-irten bat, emai-tza bikaina eta detaile gogoangarriak utziz:

“Eskua hitzaren ildaxkan, irailari begira,mahatsa mahatsondoan larri”. Zati hori senti-mendu hutsa, eta beraz salbuespena den Ez zau-de bakarrik itzelarekin bukatzen da. GeroHariaz bestek leun jarraitzen du poema/narra-zio luzeekin, amaierara iristeko. Amaierahorrek, gainera, hasiera zaporea du. Bidaia,beraz, Itakara izan da.

Metaforetan metaforena, liburu honetangehien erabiltzen dena, dudarik gabe harria da.Harri gogorra, harri biguna, izotzezko mendia,harribila. Liburua era berean hari eta harridiren horiekin hasten da, norbere burua aurki-tzeko erabiltzen diren erreferentziekin: “Harriada besteek utzitako mundua: guk ere utziko ditu-gu gureak basoan ez galtzeko, harribilak, ipui-netan bezala”. Argonauten antzera, Gorrotxa-tegi egiaren xerka doa, apaltasunez: “Ulertzea,besterik ez. Horretarako sortuak. Ulertzea, lan-bide. Inori minik eman gabe. Eskua zabaldu…Garen kontzientzia-ibaiari itsasoratzen utzi,pixkana”.

Izpirituaren etengabeko hobetze eta ulertzehorretan berriro kausitu dut Zaldi hustuak libu-ruko sentipen berbera, hitzen lasaitasuna etairakurtzearen plazera. Irudien inflazioa barik,poesiaren bertutea lantzen duen idazlea begi-tandu zait beti Grosekoa. Egunkari honetakoorrialdeetan Zaldi hustuaken gainean idatzi nue-

na ezer ukitu barik ekar daiteke oraingoan eregogora: “sufrimenduaz diharduenean pairame-nezko arrandirik gabe ari da, eta jendeaz aridenean xamurtasuna nahiago du erabili lazta-suna baino. Idazteko era orekatu hori plazer itu-rri da, abesti leun bat izan daitekeen antzera. Ezda idazteko modu bakarra, noski, baina (…) era-gina apurka-apurka igartzen da horregatik.Orrialdeak dastatu ahala. Tentuz landutakoa-ren xarma dauka, eta ondo landutakoak ematendu berez atera dela idazlearen lumaren estrai-neko ahaleginetik”. Agian, oraingoan, sufri-mendu eta pairamen eta xamurtasun gutxiagodago, gehiago zuzendu duelarik idazleak lumagogoetara, berdetuz eta berrituz aspaldiko giza-kiaren kezkak. Horren adibide garbia eta labur-pen ona da hasierako Borgesen zita, egokiri eka-rria: “Inoiz ez dugu haria aurkituko; behar badaaurkitu bai, baina fede-zurrean, kadentziabatean, ametsean, filosofia deritzoten berbetan,edo zorion soil eta garbian, galdu egiten dugu”.Hari horien bila dabil idazlea, existitzen otediren jakin barik.

Hasierako puntura iritsirik liburuaren amaie-ran, aho-zapore gozo batekin bukatu dut ira-kurketa. Juan Ramon Makusoren hitzak (Dia-rio Vasco, 2011-05-06) egingo ditut neure, labur-pen moduan: ez zara damutuko, irakurle, libu-ru honekin.

AskatubeharrekokorapilomingarriaIñigo Aranbarriren hirugarrennobela hau kontakizun asal-dagarri bat da, non gatazkansartzen diren abandonuarenatsekabea, laguntasunarenbabesa, doilorkeriaren des-taina. Kontu uher batzukargitzeko premiarekin mintzozaio Nerea bere aitari. Gazte-tako gertakariak ekarri ditugomutara... Zamaontzi batagertu zen Abrako badian,armadoreek abandonatua.Barruan hamalau marinel,etxetik oso urrun, kroskoherdoilduan gatibu, SOSaldarrika, hilabetetako solda-tak kobratu gabe...

Erakusleihoa Salduenak

Egilea: Iñigo AranbarriGeneroa: NarratibaArgitaletxea: Susa

Zaldi Eroa

Xola aurreiritzizbeteta bizi delakonturatzendenekoaErrealismoaren bidea hartudu Bernardo Atxagak Xolasaileko laugarren liburuaidazterakoan. “Aurreiritzieiburuzko kontakizun errealistada, portaera demokratikoakbultzatzen dituena”, esan duegileak. Txakur librea dela dioXola protagonistak ipuinarenhasieran, baina ClementineAmeriketako izeba etxerabisitan joatean aurreiritzizbeteta bizi dela konturatukoda. Sortako aurreko hiru libu-ruak bezala, oraingoan ereMikel Valverde marrazkilariakilustratu du.

Egilea: Bernardo AtxagaGeneroa: Haur literaturaArgitaletxea: Erein

Oilarrarenezkontza etaazeriarenamorruaAspalditik zebilen Pinto oila-rra Juliana neskatoaren ingu-ruan, hura nola lortuko, etaRemigia behiak egin zituenezkontzaginaren lanak.Ezteiek beti pozten duteingurua, eta horregatik zeu-den hain pozik guztiak ukui-luan; guztiak, Pinudiko Azeriaizan ezik! Hark ezin zuenjasan halakorik, amorrubizian zegoen! Nola ezkonzitekeen zilarrezko neskatobat oilar kanpoeder harekin?Hiru urtetik aurrerako umeeizuzendutako narrazio hauNatalie Pudaloven ilustra-zioekin hornituta dator.

Egilea: J. Alfonso BelmontesGeneroa: Haur literaturaArgitaletxea: Txalaparta

1. Etxeko hautsaAnjel Lertxundi. Alberdania

2. 3 MariakArantxa Urretabizkaia. Erein

3. SakonetaXabier Mendiguren. Elkar

4. BiodiskografiakIban Zaldua. Erein.

5. SprayPaddy Rekalde. Susa

6. ErrotikGotzon Barandiaran. Susa

Fikzioa

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).

1. Haserretu zaitezte!Stephane Hessel. Denonartean

2. Moroak gara behelaino arteanJoseba Sarrionandia. Pamiela.

3. Ertzeko zatiakJon Sarasua. Argia urtekariak

4. Azukre xehea, gatz larriaMikel Hernandez Abaitua. Alberdania.

5. SurfAitor Zuberogoitia. Alberdania

6. Abestitzak eta poemakXabier Lete. Elkar

Ez Fikzioa

�Metaforetanmetaforena,gehienerabiltzen dena,harria da

�Irudieninflazioa barik,poesiarenbertutea lantzenduen idazlea da

Zamaontzia Xola eta Ameriketakoizeba

Pinto oilarraren ezteiak

Page 4: Ortzadar 28/05/2011

04 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko maiatzaren 28a

“Haur literaturari ez diogubehar duen garrantzia ematen”Galtzagorri elkarteko lehenda-kari berria dugu AitziberAlonso (Donostia, 1971) ilus-tratzailea. Hogeita bat urtelanean daramatzan elkarteakhaurrak eta gazteak literatu-rara hurbiltzeko egiten du lan,mota horretako elertien balo-razio murritza salatzen etahaurrak txikitatik irakurtzenhas daitezen ahalegintzen

Ordenagailua eta teknika mixtoa erabiltzen ditu Alonsok.

JANIRE MENDIETA

I LUSTRATZAILEEN lanaezkutuan geratu ohi denarren, idazlearen pare jarribehar dela erreibindikatu

du Galtzagorri elkarteak betida-nik. Orain ilustratzaile bat duelkarteburu.Zeintzuk dira Galtzagorriren hel-buruak?Gehienbat, haur eta gazte litera-tura sustatzea da. Eta momentuhonetan Bularretik Mintzoraproiektuarekin ari gara lanean,haurren artean, txiki-txikiakdiren momentutik, literatura sus-tatzeko.Noiz sortu zen elkartea?Galtzagorri elkartea 1990. urteansortu zen, eta 1997rako gaur egunfuntsezkoak ditugun hiru ekintzasorturik zeuden. Batetik, Libu-ruen Altxorra, Bizkaia eta Gipuz-koan zehar dabilena, Itziar Zubi-zarretak koordinatuta. Bestetik,Liburu Gaztea; urtero ateratzendiren liburuak helduen komisiobatek irakurri ondoren, horietatikhiru aukeratzen dira DBHko mai-la bakoitzeko eta, haiek hiru libu-ru horiek irakurri eta bozkatuostean, bat aukeratzen da azke-nean. Eta, hirugarrena, literatu-rari loturiko Aretoei dagokie; lehe-nengoa poesia aretoa izan zen.Nork hartzen du parte elkartean?Bai idazleek eta bai ilustratzai-leek, eta baita irakasleek eta gura-soek ere.Elkarte ezberdinekin aritzen zare-te elkarlanean?Idazle elkarteekin parte hartzendugu, editoreen elkarteekin, etaGalizia, Katalunia eta Madrilenere badira Galtzagorriren antzekoelkarteak. Adibide bat GALIX da,Galiziakoa, eta beste bat ClijCAT,Kataluniakoa, edo OEPLI, Madril-goa. Mundu mailan badago besteelkarte bat haur eta gazte litera-tura bultzateko, IBBY. Eta EuskalHerrian bertan ere APIE dago,ilustratzaileen elkartea. Haiekinere lan asko egiten dugu.Laguntzarik jasotzen duzue?Bai, noski. Gehienbat diru-la-guntzetaz bizi gara. GipuzkoakoAldundiak, Eusko Jaurlaritzak,Etxepare Institutuak... laguntzendigute.Maiatzean, Fernando Morillok“Gazteen irakurtzeko zaletasuna

eta teknologia berriak” ikastaroaeskaini berri du. Zertan datza?Gaur egun inoiz baino gehiago ira-kurtzen dute gazteek, baina horiorain modu desberdin batean egi-ten dela azpimarratu behar da.Literaturak bide berriak ireki dituteknologia berriak direla eta; bidezabala eta erakargarria dugu hor.Zer bilatzen duzue `Bula-rretik Mintzora’ egitas-moarekin?Haurra jaiotzen denmomentutik litera-turaren munduanmurgiltzea nahidugu. Haur txiki-txikiekin lan eginbehar dugu, gura-soen laguntzarekin,umeekin literaturasustatzeko eta irakurtzenhasteko. Noski, lehendabizi,gurasoak irakurtzen eta txikien-tzako hitz-jokoekin landuta. Hasigara ikastoletan eta anbulategie-tan ere programak sartzen. Jaio-berriei liburuxka bat ematen zaieipuin eta irudiekin, eta CD ba-tekin. Azken horretan ipuin edopoema horiek abestuak daude, etagurasoei informazioa ematen zaiehaiek lantzen hasteko.Urtero, apirilaren 2an, Euskal

Herriko 23 herritan ospatzen daHaur Libururaren NazioartekoEguna. Nola ospatzen da?Ekintza asko egiten dira hau-rrekin ikastoletan eta haur libu-rutegietan: ipuin kontalariak, ilus-trazio tailerrak, orri markatzailebat ere egiten da, poesia errezital-diak… Festa handi baten modukoa

da. Apirilaren 23a, Libu-ruaren Eguna, denok

ezagutzen dugu, bai-na Haurraren Libu-ruaren Eguna ezda horren ezagu-na. Haurren lite-ratura pixka batbultzatu behar

dugu oraindik. Ezdiogu duen garran-

tzia ematen eta osogarrantzitsua da, gaur

egungo umeak biharko ira-kurleak izango direlako. Garran-tzia bera edo handiagoa izanbeharko luke. Ea poliki-polikiegun hori gehiago ezagutzen has-ten garen.Liburuaren Altxorrak edo LiburuIbiltariak ekimenekin motibazioliterarioa sustatu nahi duzue txi-kienen artean. Zer nolako harre-ra izaten duzue?Ona. Gainera, Liburuaren Altxo-

H A U R L I T E R AT U R A > E L K A R R I Z K E TA

aitziberalonso

rra eramaten duten pertsonek,ekintza hori antolatzen dutenpertsonek, alegia, badakite zer aridiren egiten. Eta hori oso garran-tzitsua da, haurren aurrean egon-go den pertsona hori haurrakmotibatzen eta jakin-min hori piz-ten aritu behar baita umeekin.Oso ondo funtzionatzen du.Berriki urteroko batzar orokorraospatu duzue. Zeintzuk dira2011rako aurreikuspenak?Orain arteko gauzekin jarraitzea,ditugun gauzekin pozik baikaude,funtzionatzen ari direlako. Mo-mentua ez da oso ona, krisia delaeta. Hortaz, ditugun gauza ho-riekin jarraitzea bilatzen dugu.Eta poliki-poliki bestelako pro-iektu txiki batzuk ateratzen erejoan nahiko genuke. Adibidez,Marraz(i)oak Topaketak egitendugun hirugarren urtea izango da

eta ekimen horrekin jarraitu nahidugu ea hori ere urteroko ekintzabihurtzea lortzen dugun.Berriki hartu duzu kargua. Zermoduz doakizu?Oso gutxi daramat, ezta hilabetebat ere. Oraindik pixkat bat mur-giltzen nabil, oso gustura eta ilu-sioz.Zelan hasi zinen literaturako gra-fismoarekin edo ilustrazioarekin?Orain errazagoa da ilustrazioaikastea. Baina nire momentuan,agian ezjakintasunagatik, ArteEderrak egin nituen margotzeagustatzen zitzaidalako. Eta karre-ra amaitu nuenean, dena probatuondoren, marraztea eta marraz-kietan istorioak kontatzea betida-nik gustatzen zitzaidala kontura-tu nintzen. Alde horretatik jonuen, liburuaren munduan sar-tzen saiatuz.

“Literaturak bideberriak ireki ditu

teknologia berriakdirela eta; bide

erakargarriadugu hor”

Aitziber Alonsoren irudi bat; istorioak kontatzea beti gustatu zaio.

Page 5: Ortzadar 28/05/2011

KULTURA ETA AISIA 05Ortzadar \\Larunbata, 2011ko maiatzaren 28a

Aitziber Alonsok ilusioz hartu du elkarteko lehendakari kargua. Irudian, bere ilustrazioekin lanean. ARGAZKIA: RUBÉN PLAZA

Orain, lehendakaria izanik, ilus-tratzen jarraituko duzu?Jarraitu nahi dut, oraindik askoikasi behar dut. Proiektu askoditut eta azkenean ilustrazioan,beste lan guztietan bezala,politena hastea da, geldirikez egotea eta eboluzio batizatea beti.Zaila da zuen lana hainmerkatu murritzeangaratzea edo bestemerkatu batzuetarairekita ere bazaudete?Beste merkatu batzuetarazabaldu behar dugu. Iru-diak unibertsalak dira, edo-nork irakur ditzake, edozeinhizkuntzatan hitz eginda ere.Hemengo merkatua txikia da, bai-na guk handicap hori ez dugu.Teknologiaren aro honetan, orde-nagailuek zer nolako eragina duteilustrazioan?Momentu honetan eragina oso onada. Ordenagailu bidez edo teknikamistoa baliatuz –hau da, eskuz etagero ordenagailuz– lantzen dituz-ten irudiak oso onak dira. Lehen,ikusi eta “ordenagailuz eginadago!”, esaten zenuen. Eta momen-tu honetan ez duzu hori ikusten,ikusten dena da teknologiaberriekin oso gauza aberatsak etapolitak irteten ari direla. Trukoahartu diogu, nolabait.Zenbat argitaratzen da euskaraz?Nahiko argitaratzen dela uste dut.Durangoko Azoka produktu berrizbeterik egoten da, eta urteroiraultza berri asko daude. Aldehorretatik ez dut arazorik ikusten.Joan den urtean, haur literaturan(0-11 urte) 175 liburu kaleratuziren eta gazte literaturan (12-16),aldiz, 40. Agian gehiago begiratubehar da zer produktu ateratzenden. Hasi behar gara asko argita-ratzen, baina produktu onak ate-ratzen.Zeintzuk dira irakurlego gaztea-ren irakurketa ohiturak?Pertsona bakoitzaren aukera iza-ten da. Txikiek oso gustukoa dutepoesia, hitz-jokoak. Gazteek mo-mentu honetan fantasiazko litera-tura dute gustuko, modan dago,eta halako liburu batzuk ereeuskarara itzulita daude, hala nolaHobbita edo Harry Potter.Zenbat urterekin hasten da ira-kurtzen oro har euskal gazteria?Umeak sei urtetik aurrera hastendira irakurtzen, eta hortik aurre-ra irakurtzea gustukoa baduteaurrera jarraituko dute. Galtza-gorritik Bularretik mintzora pro-gramarekin hau guztia landu nahidugu, txikitatik literaturari gus-tua har diezaioten.Zein da egungo haur eta gazteliteraturaren egoera?Borrokan dabil. Beti ematen zaiogarrantzia gehiago, edo badirudipisu handiagoa daukala helduen-tzako literaturak. Eta oraindikbide luzea dugu. Baina gauza onakargitaratzen dira, eta alde horre-tatik ondo goaz. Dena den, badagozer egin oraindik.Eta baliabide guztiak zure aldebazenitu, zer egingo zenuke gaz-teen literatura eta ilustrazioabultzatzeko?Alde batetik produktu bereziakaterako nituzke, altxor txikiak.Gauza bereziak egingo nituzke,produktu oso zainduak eta aldiberean prezio onean, eta gero mar-ketina egin. Azkenean, marketi-naren bitartez gauza asko lortzenda. Baina garrantzitsuena pro-duktu erakargarria ateratzea dabeti. Hor dago gakoa.

“Euskaraz nahikoargitaratzen da.Agian gehiago

begiratu behar dazer produktu

ateratzen den”

Page 6: Ortzadar 28/05/2011

06 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko maiatzaren 28a

JON MARTIN

P LANETA mailako petrolio krisibaten bezperatan gaude, eta ibil-gailuak mugiarazteko teknologiaberrien bilaketa behar bihurtu da.

Oraingoz, auto tradizionalek potentziagehiago eskaintzen dute, eta prezio mer-keagoa; baina bigarren hau erlatiboa da:erosketa unean gutxiago ordainduagatikerregaietan ordaintzen dena kontutan har-tuta, kontuak parekatu egiten dira.

Internet erosketak egin aurretik infor-mazioa kontrastatzeko leku egokiaizan da beti; http://www.foroco-cheselectricos.com/ helbideagomendagarria da inoiz autoelektriko bat erostea plan-teatu duen jendearentzat.

Bertan topatu liteke, bes-teak beste, Nissan Leaf;2011eko Urteko Autoarensaria irabazi duen autoa.Elektrikoa! Zerbait aldatzenari da… Marka gehienak hasidira auto elektrikoak ekoiztenorain. Horietako bat Tata Nano,kontzeptuz eta prezioz, merkatuak haus-teko erronkarekin sartu liteke 2012an. Nis-san, Renault eta Mercedes elkarlanean ariomen dira beraien proposamen bat pres-tatzen. Lasterketa hau galdu nahi ez due-nak: http://cocheseco.com/ helbidea bisi-tatu beharko luke.

Halako teknologietan aitzindari bihur-tzeko interesa erakutsi du Toyotak(www.toyota.es). Taxi zerbitzuetan gai-lentzen ari da Toyota Prius modelo hibri-doa. Eta taxistek ordu asko ematen dituzteerrepidean…

Behin merkatuan egonkortuta, zenbaitberrikuntza gehitu dizkiote. Aire girotuaelikatzeko eguzki energia erabiltzeko espe-rimentuak egiten ari ziren hasiera batean,baina azkenean eguzkia energiaz soilik eli-katuko litzatekeen autoa sortzea jarri dutehelburu. Eguzki energia hau autoamartxan doanean ez ezik, geldirik dagoe-nean ere kargatu liteke. Parking estalietan,berriz, parkingaren teilatuan bertan ins-talazioa eginda lortuko litzateke hori.

Auto elektriko askoren morrontzatakobat, entxufea izan ohi da; baina Toyota.

WiTricity enpresarekin elkarlaneanhasi da eta laster autoak birkar-

gatu ahal izango omen dira,kablerik erabili gabe.

Haririk gabeko errekar-gari dagokionez, Panaso-nic enpresak ere badueguzki zenbait proiektu:mugikorra kargatzekomahaia, esaterako. Bitro-

zeramika baten antza duenegitura bat (energia fotovol-

taikoa erabiltzen duena) dafuntsean, mugikorra automati-

koki kargatzeko gai dena kable bidezentxufatu beharrik gabe (wireless karga).Ez da aukera txarra izango tabernen terra-zatako mahaietan jartzeko.

Are urrutirako joanda, bere burua kar-gatzeko gai diren mugikorrak sortzea dahurrengo pausoa. Eguzki plakak dituztentelefonoak sortzea, alegia. Ez da erokeria.2009an Samsung eta LGk aurkeztu zituztenprototipo batzuk Mobile Word Congress-en.

[email protected]

Familia gehienen gastu erregular potoloenetakoa automobilaizaten da. Luxu behar luke, baina normaltasun bihurtu zen

behinola eta harekin arrastaka dabil jendea geroztik

TXIMISTARENPARE

I N T E R N E T > K O T X E E L E K T R I K O A K

Bere buruakargatzeko gaidiren eskukotelefonoaksortzea dahurrengoa

W E B G U N E A N

Teknologia arloko informazio ugari

Lan ona egiten du webgune honek teknologia arloan. Honahemen bizikleta elektriko bati buruzko artikulua:http://www.xataka.com/analisis/una-vuelta-en-bicicleta-electrica-probamos-una-de-booster-bikes.

www.25kmh.eswww.xataka.com www.km77.com/seguros-coche.html

Autoa duenak segurua behar du. Aukeren artean arakatueta konparaketak egiteko, web hau duzu. Seguruen atale-tik atarira salto eginda, autoei buruzko webgune interes-garria topatuko du bisitariak.

Txirrindu elektrikoak Seguru bat kontratatzeko

Oraindik ere, auto elektrikoak ez daude guztion esku. Bainabada alternatiba bat: bizikleta elektrikoa. Geroz eta indargehiago hartuko duen ibilgailua da. Prezio eta estetika osoezberdineko modeloak daude merkatuan.

Parisen prest daude auto elektrikoen presentzia normalizatzeko. ORTZADAR

Oraingoz, entxufe bat behar dute kotxe elektrikoek kargatzeko. ORTZADAR

Page 7: Ortzadar 28/05/2011

KULTURA ETA AISIA 07Ortzadar \\Larunbata, 2011ko maiatzaren 28a

ratu behar da”. Hartara, azalpenabera ere ulertzea bermatuta gera-tzen da”, filologoaren hitzetan.“Hiztegi askok ez dute hori erres-petatzen baina, nire ustez, behar-beharrezkoa da. Izan ere, sinonimooso onak eskaintzen ahal dituzu,baina gero ez badira beste aldeanazaltzen, ez da baliagarria oina-rrizko hiztegi baterako”.

HIZTEGIA SINBOLO Erabilgarritasu-netik harago, hiztegi honek apar-teko balioa duela ziur da Fernan-dez. “Hizkuntza minorizatueiburuz ari garenean, uste dut horre-lako gauza sinbolikoak behar ditu-gula, bizi dugun egoera oreka-

tzeko”. Gainera, euskal eta galiziarkulturak gerturatzeko baliagarriakizan daitezkeelakoan dago. “Kultu-ra oso hurbilak direla konturatzekobalio dezake, hizkuntzak oso ezber-dinak badira ere. Kataluniak etaEuskal Herriak elkarri begiratudiozue, baina Galizia urrutiagoazaizue, oso lotuta egon arren, esa-terako, arrantzagatik”. Zubia erebada horregatik hiztegia, gaztele-raren premiarik gabe bi hizkuntzalotu dituelako Fernandezek, eta txi-kitasunekin ekarpen handia delauste du.

zeuden elkarrizketa gida batzukatera zituzten Galizian, baita euska-raz ere, eta asmoa zapuztu egin zen.Hala ere, ez zuen etsi, eta lan hori

hiztegi bihurtu zuen, 5.000hitz izateraino.

Oinarrizko hiztegibat dela dio egileak.“Galizierara edoeuskarara gertu-ratu nahi duena-rentzako modukohiztegia da, hasie-

ra baterako. 5.000hitz asko direla badi-

rudi ere, oinarria bes-terik ez da eta”. Baina,

funtsa soilik jaso arren, lanor-du askoren emaitza da. “Hiztegi batosatzea ez da beste itzulpen lanakbezalakoa. Orduak eta orduakeman ditzakezu lanean, eta eztahitz bat bera ere idatzi”. Etenga-beko lana eskatzen du horregatik,eta buru-hausgarri baten antzeraosatu behar da. Bai behintzat bihizkuntzen arteko simetria man-tendu nahi bada. “Saiatu naiz hiz-tegiaren alde batean dauden hitzguztiak bestean ere egon daitezen.Kontuan izan behar da hitz batenesanahia ematerakoan, sinonimoakere bilatzen dituzula, esanahia etaadiera ezberdinak ere izan ditzake-elako. Baina sinonimo hori bestealdean ere sartu behar duzula gogo-

5.000 hitz inguru jasotzen dituen ‘Galego-Éuscaro, Euskara-Galiziera’ izenburuko hiztegia osatu du Isaac Fernandez filologogalegoak. Oinarrizko hiztegia da, eta bi hizkuntzak gerturatzeko ere baliagarria izan daitekeela nabarmendu du egileak

GALIZIERAREN ETAEUSKARAREN ARTEKO SAGUA

H I Z K U N T Z A > H I Z T E G I A

5.000 sarrera inguru dituen hiz-tegiaren azala. ARGAZKIA: ORTZADAR

“Hizkuntzak osoezberdinak badiraere, kultura osohurbilak direlakonturatzekobalio dezake”

Asteotan, Isaac Fernandez (A Coruña, 1978) Euskal Herrian dabil bere lana aurkezten. ARGAZKIA: ORTZADAR

MIREN RUBIO

S AGUTXIÑO deitzen zionamonak txikitatik IsaacFernandezi (A Coruña,1978), baina urteak beharko

zituen Fernandezek hitzaren bene-tako esanahiaz jabetzeko. Galiziarjatorria zuen berba zela erabatsinestuta baitzegoen, azaltzen due-nez. “Filologia galegoa ikasi nuennik, eta gazteleratik ez datozen hi-tzak maite genituen bereziki. Horie-tako bat zen sagutxino, inon ageriez zelako, eta erabat bitxia irudi-tzen zitzaidalako”. 25 urterekinEuskal Herrira euskara ikasteraetorri zenean, baina, lehen eguneanbertan, urteetako bilaketa etausteak bertan behera geratu zi-tzaizkion. “Euskaltegian nintzela,lehen eskola egunean, irakasleakfotokopia bat pasa zigun animaliabatzuen izenekin. Zazpi edo zortziizenekin, besterik ez. Eta nirebegiak zuzenean sagua hitzera joanziren. Une horretan haurtzaro guz-tia pasa zitzaidan aurretik, eta uler-tu nuen hitza euskalduna zela”.Izan ere, Euskal Herrian urte ba-tzuk eman ondoren, gogoz kontraitzuli zen bere amona Galiziara,gero Fernandezek jakin zuenez, eta“oroimen hori bizirik manten-tzeko” deitzen zituen ilobaksagutxino. “Bitxia da nola gureamonak sagu hitza galizierakoñabardurarekin uztartu zuen, etabaita mantendu ere”.

Geroztik, euskarazko eta galizie-razko hitzen atzetik dabil Fernan-dez. Irlandako Cork hiriko uni-bertsitateko Galego irakurlea da,baina euskararekin lanean jarrai-tzen du. 5.000 sarrera inguru dituenhiztegia osatu du, esaterako, Gale-go-Éuscaro, Euskara-Galiziera ize-neko hiztegia, eta literatura arloanere itzultzaile gisa dabil. Kir-men Uriberen New York-Bilbao-New York elebe-rria itzuli du, adibi-dez. Hiztegiak ekarridu, hala ere, EuskalHerrira bueltan, az-ken aste hauetanhiztegia aurkeztenaritu baita Fernan-dez, hainbat hiri etaherritan.

IKASTEKO ZERRENDAK HIZTEGIBeste hizkuntza oso ezberdin batikastea onuragarria izango zitzaio-la pentsatu zuen Isaac Fernan-dezek, filologia ikasketak bukatuberritan, eta sagutxinoren jatorriazein zen jakin gabe, Bilbora etorrizen euskara ikastera. “Ikasten joa-ten nintzen heinean hitzak apun-tatzen nituen, dena berria zitzaida-lako”, dio Fernandezek. “Ondoren,Vigoko unibertsitatera bisitan joannintzenean, euskara-galiziera elka-rrizketa hiztegitxo bat egitea pro-posatu zidaten, han denek bai-tzekiten Bilbon nengoela euskaraikasten. Eta horrelaxe hasi nintzenhiztegia osatzen”. Ideia bururatueta gutxira, hainbat hizkuntzatan

“Filologia galegoaikasi nuen nik, eta

gazteleratik ezdatozen hitzakmaite genituen

bereziki”

Page 8: Ortzadar 28/05/2011

08 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2011ko maiatzaren 28a