3
ortzadar Larunbata, 2013ko urtarrilaren 5a. 290 zenbakia KONKISTA AGERIAN Nabarraldek duela 500 urte Nafarroan jazotakoak astindu eta agerrarazi ditu 2012an -- 4-5. orrialdeak -- -- 6. orrialdea -- BEGIRADA ZUZENA Iñaki Izquierdo argazkilariak koloretan ‘pentsatzen’ du deia.com euskal kulturaren kolore guztiak

Ortzadar 15

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Konkista agerian Nabarraldek duela 500 urte Nafarroan jazotakoak astindu eta agerrarazi ditu 2012an

Citation preview

Page 1: Ortzadar 15

ortzadarLarunbata, 2013ko urtarrilaren 5a. 290 zenbakia

KONKISTA AGERIANNabarraldek duela 500 urte

Nafarroan jazotakoak astindueta agerrarazi ditu 2012an

-- 4-5. orrialdeak --

-- 6. orrialdea --

BEGIRADA ZUZENAIñaki Izquierdo argazkilariak

koloretan ‘pentsatzen’ du

deia.com

euskal kulturaren kolore guztiak

Page 2: Ortzadar 15

Larunbata, 2013ko urtarrilaren 5a04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

historia

Nafarroak gogor eutsi zion bere askatasunari azken unera arte. Horren testigantza ugari jaso da azken urteotan. IRUDIAK: MARTINTXO

Konkistarenerro sakonak,agerianGaztelak Nafarroa hartu zuenetik500 urtera, konkistaren ondorioak ustebaino sakonagoak dira. Nabarraldek horiekdenak astindu eta agertu zituen 2012an

DABI PIEDRA

Page 3: Ortzadar 15

05Ortzadar //Larunbata, 2013ko urtarrilaren 5a

AA SKO hitz egin da Espainiak EuskalHerria menperatzeko erabilitako estra-tegiaz, Pirinioen inguruan hedatzenzen erresuma zabala nola pasa zen

mende gutxiren buruan Espainia eta Frantzia-ren barruko herri zatitu eta gutxitua izatera.Ohiko historiografiatik ihes eginez, gaur egun,konkista militarra aipatzen dute gehienek, batezere Nafarroa Garaiko lurraldeen kasuan. Naba-rralde elkarteak, hain zuzen, lan luzea egin dukonkistaren tesiaren alde, antzinako Nafarroa-ko Erresumaren memoria berreskuratzen. Irai-leko kongresuan, baina, urrats bat aurrera egi-teko unea zela ikusi zuten, konkista hutsa azter-tzea nahikoa ez zelakoan, gertaera hark utzita-ko ondorioak batzeari ekin zioten, alor askota-ko adituen laguntzaz. Atea zabaldu dute, bainagaiak luzerako emango du.

“Herri bat konkistatzen denean, hemen eta edo-non, martxan jartzen da akulturazio prozesua,herri konkistatuaren kultura eta hizkuntza eza-batuta errazagoa baita hura menperatzea”, dioAngel Rekalde Nabarraldeko zuzendariak.Horrela, Gaztelako eta Espainiako agintarienestrategian sartu izan da, sistematikoki, antzi-nako nafarren hizkuntza edota memoria eza-batzeko ahalegina. Iazko iraileko kongresuanbatutako adituek azpimarratu zutenez, euska-raren galerak badu independentzia galtzearekinzerikusia; gazteluak eraitsi zituztenean, Nafa-rroako estatuaren sinboloak ezkutatzea bide zenasmoa eta Gipuzkoako eta Arabako herritarrakgoi nafarren aurka ibili izana ere ez omen dakasualitatea.

“Oinarrizko lana egin zen biltzarrean, egia esan,egun bakoitzean mini-kongresu bat egin genuengai bati buruz”, azaldu digu Angel Rekaldek. Via-nan egindako lehenengo ekitaldian, 2010ean, hasizen Nabarralde konkistaren ikuspegi historikoagizarteari eskaintzen, “orduan planteatzengenuen: konkista baketsua ala gerra izan zenhura?”. 2012an, baina, erronka handitu dute.“konkista militarra izan zelako frogak plazaratuditugu, baina horren ondorioak ez dira aztertuorain arte”, dio Rekaldek, “historiografia ofizia-la beste bide batetik baitoa”. Lau eguneko biltzarbat lau herritan antolatzeak ekarri dizkienmugak ahaztu gabe, aho-zapore gozoa utzi dieesperientziak, 40 aditu eta 250 partaide bainogehiago batu baitziren egitasmoaren epelean. Eraaskotako erakunde, administrazio publiko etaelkarteren laguntza ere eskertu du Rekaldek.

Irailaren 7an egin zen Euskal Herriko Historia-larien Biltzarreko lehenengo jardunaldia, Arra-saten. Euskararen galerak konkistarekin zeri-kusirik ote duen aztertu zuten bertan Koldo Zua-zo, Jean Louis Davant eta Iñaki Lasa hizkun-tzalariek, ondorio garbiarekin: konkista milita-rraren ostean hizkuntza errespetatu zen etairaun zuen, baina kultura hegemonikoa kanpo-tik zetorren eta horrek, mendeen joanean, euska-raren galera hauspotu zuen. Joseba Asiron his-torialari eta kongresuaren bultzatzaileak, JeanLouis Davanten tsunamiaren ideia azaldu digu:“1512ko konkista lurrikara isila izan zen, bainapoliki-poliki tsunami erraldoi bilakatu zen eta,bi mende geroago, borbondarren politika zen-tralistarekin, euskararen lurraldea erabat txi-kitu zuen”. Koldo Zuazok, aldiz, NafarroakoErresumaren zatitzea euskalkien sorburuetakobat dela aipatu zuen, batasun politikoa hautsi-ta, batasun linguistikoa hautsi zela, alegia.

Gogoratu behar da iaz Nafarroako konkistaren500. urteurrena gogoratu zela, 1512an Nafarroaosoa bere gain hartu baitzuen Gaztelak. BainaNabarraldekoek sarritan oroitarazten dute kon-kista ez zela izan gertaera soil bat, prozesu luzeabaino. Espainiak Nafarroa Garaia bereganatuzuenerako hiru mende zeramatzaten Arabak,Bizkaiak eta Gipuzkoak Gaztelaren barruan.“Gaztela beti ibili zen euskal lurraldeen atzetik,1512koa beste pausu bat izan zen, lehendik hasi-

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA ·MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA ·ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

historia

tako bidean”, dio Angel Rekaldek. Hortaz, Nafa-rroako lurrek XIII. mende ingurutik 1512ra bes-te euskal lur batzuekin muga izan zuten. Iraila-ren 8an, Leitzan, aztertu zen muga hori, garaihartakoek Gaizkileen Muga izendatu zutena.“Oso garbi eduki behar dugu 1200. urtea bainolehen mugarik ez zela han –dio Joseba Asiro-nek–, Nafarroa etenik gabeko lurraldea zen”.Gaizkileen Muga indarrez ezarritako kontzep-tua izan zen, “Nafarroak beti aldarrikatu bai-

tzuen lurralde horiek itzul ziezazkiotela”. Muga-ko alde bietakoak euskaldunak izan arren, aldebakoitzeko herritarren arteko amildegia sortuzuen bereizketa politikoak (kongresuan FlorenAoizek aipatu zuen baskongado gaiztoarenmitoa, horren erakusgarri) eta, hain zuzen,1512ko konkistan, euskaldun askok hartu zuenparte Nafarroako konkistan, baina Espainiakoarmadarekin. “Horra hor paradoxa, 1200eankonkistatutako lurraldeak erabiltzea 300 urtegeroagoko konkistarako”, aipatu du Asironek,“baina argi dago partehartze hori ez zela bolun-tarioa izan, mehatxuak eta presioak egon ziren,agiriek hala diotelakotz”. Geroago, NafarroaGaraiko gizonak erabili zituen Gaztelak, Nafa-rroa Beherearen aurka egiteko, Asironen ara-bera. Nafarroa Behereak subiranotasunari eutsizion, baina denborarekin Frantziak irentsi zuen.

Agoitzen, irailaren 14an, gazteluen suntsiketaaztertu zuen Nabarraldek. Behin Nafarroamenpean hartuta, erresuma zaharrarendefentsarako gazteluak eraitsi zituzten espai-niarrek, baina ez helburu militarrarekin, erai-kuntza zaharkituak baitziren, Joseba Asironekazaldu digunez: “Ordura arteko nafar legitimi-tatearen sinbolo ikusgarriak ziren gazteluak,nafar estatuaren ikur; suntsitu zituztenean argieta garbi adierazi nahi izan zuten estatu horidesagertua zegoela, hilik”. Ondorio psikologi-koak izan zituen gazteluak eraisteko erabakiak,militarrak baino.

Gazteluekin gertatu zenak, euskararekin edoeuskaldunen arteko bereizketarekin bezala, kon-kista militarretik haratago doazen ondorioakditu, belaunadiz belaunaldi errotzen direnak.Hain zuzen, Iruñean, irailaren 15 eta 16an, azter-tu ziren ondorioak, hots, Nabarralderen biltza-rraren azkenengo jardunaldian. Joseba Asiro-nek laburbildu duenez, “ondorio orokorra ososinplea da: historiografia navarristak kontatudiguna gezurra dela”. Zehatzago esanda, “Nafa-rroaren konkista justifika ezina izan zela ikus-puntu guztietatik, nafarren borondatearenaurka burutua”. Nafarroarentzat desastrea izanzen konkista, Asironen ustez. Angel Rekaldekere uste bera du, eta dio historiografia ofizialakesan duenari aurre egiteko oinarria jarri delakongresuan, baina, batez ere, konkista ulertzekobidean mugarri bat ezarri dela, begiratzen denikuspuntutik begiratzen dela ere, kontutan har-tzekoa: Nafarroako konkistak ondorio sakonakizan zituela, militarretik edo administratibotikkanpoko alor ugaritara hedatu zirenak. “Euskal-dunok errealitate bat osatzen dugula argi gera-tu dadila nahi dugu, konkista ez da NafarroaGaraiko kontua bakarrik, sasoi desberdinetanbaina euskaldun guztioi eragin baitigu”.

Kongresu ezberdinek gizartean ere nahikoaoihartzun izan dutela uste du Angel Rekaldek(agian 1512tik bost mendeko efemeride biribi-la bete delako), baina oraingoan herritarren-gan debatea sortu dela nabaritu du. “Batez ere,Nafarroan bertan, jendea gai honekin intere-satuta sumatu dut, nafarrek kontzientzia han-dia baitute beren historiaz”. Araba, Bizkaia etaGipuzkoan auziari gutxiago erreparatu zaioladio, seguruenez lurralde horietan nortasunnazionala gehiago lotzen delako hizkuntza etakulturarekin, “hala ere, hor ere erantzuna izandugu, jendea mugitu da”. Iparraldean ere izandute oihartzuna: “Donapaleun egon ginen etahan ere erantzun zuten”. Rekalderen ustez,“neurri handi batean ulertu da hau denon his-toria dela”. Nafarroako konkistaren ondorioakikertzea, dena den, luzerako lantegia izangoda. “Guk hastapenak jarri ditugu, ea zer bidehartzen duen honek”, esan du Rekaldek, itxa-ropentsu. Joseba Asiron ere argi eta garbi min-tzatu da horretaz: “Kongresuan oinarri teori-koa jarri da, orain errelato hau gizartera era-man behar dugu, kultura herrikoira eta, noski,gure seme-alaben testuliburuetara. Horra hor2013rako lehia interesgarria”.

MEMORIA HISTORIKOA

Angel Rekalde Nabarraldeko zuzendariak memo-ria historikoaren garrantzia azpimarratu du, Nafa-rroako Erresumaren garapenaren eta konkista-ren inguruan. “Baina baita beste gai batzuetanere –dio Rekaldek-, memoria historikoa berresku-ratzea ezinbestekoa da; euskaldunok historia abe-ratsa dugu, zabaltzen eta dagokion garrantziaematen jarraitu behar dugu”.

Iazko kongresuetan atera zirenondorioak gizarteratu nahi dituzteorain, besteak beste testuliburuberriak sortuz.

OINARRIZKOBIBLIOGRAFIA

IKERKETA

‘1512’Askoren artean.Txertoa.

Euskallurraldeak etaNafar estatua

SAIAKERA

‘De Noáina Amaiur’Peio Monteano.Pamiela.240 orrialde.20 euro.

Urte erabakiorrenkronika

ELEBERRIA

‘Fernandoel Falsario’Pedro Esarte.Pamiela.240 orrialde.20 euro.

Koskistaren gezu-rrak eta hezurrak

IPUINAK

‘Nafarroa-ko Erresu-mako Kro-nika ezZi-nezkoak’Mikel Zuza. Pamiela. 11 euro.

Egiaren fikzioa

SAIAKERA

‘Vascona-varros’Jose Mari Esparza.Txalaparta.890 orrialde.45 euro.

Lurraldeaeta identitatea

LEKUKOTZA

‘Navarra,1510-1313’Aitor Pescador.Pamiela.352 orrialde/23 euro.

Itzaleko urteakagerian

SAIAKERA

‘Más alláde 1512’Floren Aoiz.Txalaparta.196 orrialde.17 euro.

Ordukoen eraginagaurkoan