7
Kamara lepoan Filmaketak han eta hemen EUSKAL HERRIKO ZINEGILEEK UDARA NAHIAGO DUTE BERAIEN PELIKULA BERRIAK FILMATZEKO Bizikletak udarako dira, esan zuen behin Fernando Fernán Gómez aktore eta zuzendariak. Antza, errodajeak ere bai. Lau euskal film ari dira grabatzen egun hauetan. 4-5. orr. LARUNBATA, 2010EKO UZTAILAREN 31 www.deia.com www.deia.com ZIENTZIA ITSASONTZIAK DETEKTATZEKO SISTEMA BERRI BAT JARRI DUTE, AIREKO KONTROLEAN BALIATZEN DEN ERREMINTAREN PAREKOA 6. orr. 175. zenbakia INTERNET MUNDU OSOKO JENDEAK IGO DITU BERE BIDEOAK FILM KOLEKTIBO BATEAN PARTE HARTZEKO. SAREAK HALAKO AUKERAK EMATEN DIZKIGU 7. orr.

Ortzadar 310710

  • Upload
    deiacom

  • View
    237

  • Download
    7

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Euskera eta kultura

Citation preview

Page 1: Ortzadar 310710

Kamara lepoanFilmaketak han eta hemenEUSKAL HERRIKO ZINEGILEEK UDARA NAHIAGO DUTE BERAIENPELIKULA BERRIAK FILMATZEKO Bizikletak udarako dira, esan zuen behin Fernando FernánGómez aktore eta zuzendariak. Antza, errodajeak ere bai. Lau euskal film ari dira grabatzen egun hauetan. 4-5. orr.

LARUNBATA, 2010EKO UZTAILAREN 31

www.deia.comwww.deia.com

ZIENTZIAITSASONTZIAKDETEKTATZEKOSISTEMA BERRIBAT JARRI DUTE,

AIREKOKONTROLEAN

BALIATZEN DENERREMINTAREN

PAREKOA6. orr.

175. zenbakia

INTERNETMUNDU OSOKO JENDEAK IGO

DITU BERE BIDEOAK FILMKOLEKTIBO BATEAN

PARTE HARTZEKO.SAREAK

HALAKOAUKERAKEMATENDIZKIGU

7. orr.

Page 2: Ortzadar 310710

Editorial Iparraguirre S.A.Zuzendaria: Iñigo Camino

Koordinazio lana: Karolina Almagia - [email protected]: Iñaki Mendizabal Elordi/ Ander Egiluz Beramendi

Portadaren argazkia: ‘No controles’

Lege Gordailua: BI 1720-06

Kultura Sailak(Hizkuntza PolitikarakoSailburuordetza)diruz lagundutakoa

Gehigarri honekBizkaiko ForuAldundiarenlaguntza jaso du

02 OOrrttzzaaddaarr KULTURA ETA AISIA Larunbata, 2010eko uztailaren 31

AHOTSAK

Isabel Portuetxe Zabalza

Justino Zarandona etnografo bizkaitarrak Pasajes del occidente vizcaíno liburua ar-gitaratu zuen laurogeiko hamarkadan, laurogeita hamahiru urte egin berri-tan. Etnografiatik harago, berrogei urteko esperientzia eman zuen libu-ruan,grabatutako elkarrizketen aurreko eta ostekoak batez ere.

Kontatzen du Gernikan jaio baina Bilboko Abandon bizi izan zenJustino Zarandona etnografo bizkaitarrak Urdulizeko MariaGoikoetxeari (Goycoechea idazten du), ehun eta hiru urteko emaku-meari, egin ziola elkarrizketa ezin aberatsagoa 1954ko abenduaren17an. Esaten du elkarrizketa hori Labayru Ikastegiak argitaratu zuelaosorik eta interesa duenarentzat erreferentzia osoa ematen du.

Gauza da,baina,bota ahala egin zuela euria egun horretan eta iluntzeraarte egon zela, elkarrizketa amaitu eta ostean, Justino Zarandona et-nografo bizkaitarra Urdulizetik Bilbora egiteko itxaroten.Kontatzen du Pasajes del occidente vizcaíno liburuan, gaueko bede-ratzietan Maria Goikoetxearen familiakoek (Pedro eta Miguelaipatzen ditu) esan ziotela ez zela gizalegea halako egural-diarekin bidea egiten uztea eta ohea prestatu ziotela ilobabaten logelan. Izan ere,kontatzen du Zarandonak, lau be-launaldi bizi ziren etxean: txikienak urte bi zituen.

Afaria behar baino xehetasun sarriagoekin deskribatzendu Justino Zarandonak; jateko guztiak zerrendatzen ditueta euskal herrietan, bereziki Nafarroan,egiten diren jatekoekin alderatzenditu behin eta berriro.

Ondoren dator, ordea,Urdulizeko pasarte honenatalik adierazgarriena etahemen idatzi nahi nuena.Kontatzen du JustinoZarandonak prestatu zio-ten ohetik ondoko gela ereikusten zuela. Esaten du argiaamatatuta zegoela, baina barrukoitzalak ondo baino hobeto igartzen zirela. Kontatzen du ai-ta-alabak zeudela gelan, aita urte biko alabari kantari.Aitaren kantagaia izan zen, baina, Justino Zarandona ge-hien harritu zuena. Umea loarazteko aitak erromantzeakkantatzen zizkiola esaten du (baladakesango genuke).Eta,esaten du Justino Zarandonak,mundu guztiak dakiela zerdiren kantu horietako gaiak: hilketak, bortxaketak…Frantzia kortekoa kantatzen omen zion aitak alabari,amaginarrebak suhi frantziarra hiltzen duenekoa edoNeska ontziratua izenekoaren bertsio erabat gordina etametafora bakoa, portu batean bahitu eta bere buruaz besteegin arte itsasontzian behin eta berriro bortxatzen dutenneskarena (hil ostean ere, antza, bortxatzen jarraitzen dute-na).

Ikaragarri gogorra iruditu omen zitzaion JustinoZarandonari aita batek alaba txiki bati halakoak kantatzeaeta aitortzen du kezkatuta geratu zela ume horrek izan zeza-keen etorkizuna zela eta. Esaten du urteetan jarraitu zuelaneska eta, kontrakoa pentsatu zuen arren, emakume osonaturala izan zela, medikuntza ikasitakoa etaGurutzetako ospitalean lan egindakoa, harik eta1987an,Frantzian,Marseillako portuan,desagertuzen arte.

Kapitainari ukatu egin diote, ezinduei ematen zaien diru-laguntza. Astelehenez jo-an da Ministerioara eta sinadura jarri behar dion funtzionarioak errukituta begiratudu, agure gaixoa edo zoroa balitz bezala. Etxera heldu denean ohe gainean etzan da,ilunetan. “Hanka galdu izan banu”, esan dio bere buruari, “edo eskuak, mingaina,begi bat”. Jendeak miretsita begiratzen die borrokan itsutu, mututu edo erren geratu

direnei. Baina bera hilko balitz zuloan sartu eta ahaztu egingo lukete,dominarik, ereserkirik, kanoikadarik gabe. Ohorerik guztia gerran

bizitza eman duenarentzat baina batere ez itzala galdu duenaren-tzat.

Pare bat ordurako alogeran hartu duen andreak ez du ulertzen be-re samina. Titi beteak ditu, astiro erretzen du. Kontsolatu egin na-

hi izan du.

-Ez da horrenbesterako. Azken baten, zertarako balio du?

Ez du ulertzen horixe dela gogorrena. Edozertarako balio dezake,edozein momentutan agertuko zaio bere beharra eta orduan… zer?

-Bere falta sentitzen dudanean ezingo dut ezer egin eta ordurarteune horretan pentsatzea baino ez zait geratzen.

Prostitutak tabako merkea erretzen du eta leihoak irekitaere, orduak pasata ere, usain sarkorra hantxe geratzenda, logelan. Aire freskoa behar duelako ateratzen da

etxetik eta Wendy ikusi nahi duelako abiatzen da jostun-degira. Gurinezko atzamarrak ditu Wendyk, motots luzea,begirada barea. Orratzarekin azala apurtzen duenean ahoraeramaten du zauria eta kapitainak bere odolaren inbidia sen-titzen du. Burdin zaporea imajinatzen dio mingainean, bete-beteak dituen ezpainetan. Jostundegian beste neska batzuk

daude baina Wendy da itzalak josten dakien bakarra.Horregatik maitemindu zen, beharbada. Gerraz blai sartu zendendan, lubakietatik atera berri. Bere ezintasunerako botikanahi zuen baina kaleko afitxak piztutako itxaropena (“Itzalakjosten ditugu”) berehala itzali zion Wendyk, goxotasun sines-tezin, ahots eztiarekin.

-Apurtuta bazenu edo gaizki jo-sia konponduko nizuke bainagaldu baduzu nekez lagun zai-tzaket, kapitaina.

Urte bete darama itzalik gabe.Jendea ez da berehala konturatzenbaina zerbait nabaritzen dute etaokerrago da hori, sentitzen duten ezi-negon ia ikusezina, hankaren edo eskuarenfalta baino. Egunero sartzen da jostundegira, edozer erosteko aitza-kiarekin, Wendy agurtzearren. Bere eskuekin egiten du amets, jos-torratza haragian sartzen zaio eta hariak zuloak egiten dizkioneanbeteta sentitzen da, argi-ilunezko gizon eta ez soilik beharko lukee-naren erdi. Wendyk askotan izaten ditu odol arrastoak atzamarre-tan eta agur esaten dionean beti sentitzen da den baino osoago.

-Agur, Wendy.

-Bihar arte, kapitaina.

Den baino askoz osoago.

‘ITZALAK’

[ Unai Elorriaga ]

Itzalak josten ditugu[ Irati Jimenez ]

Beste batzukdaude bainaWendy da

itzalak jostendakien bakarra

Gogorra irudituzitzaion aitakalaba txikiari

halakoakkantatzea

Page 3: Ortzadar 310710

KULTURA ETA AISIALarunbata, 2010eko uztailaren 31 03OOrrttzzaaddaarr

Erakusleihoa

Antzinakoeuropearkultura

Gaikako hiztegi honetanAntzinako Europan bizizirenen kultura azaltzen da,baita hainbat fenomenobereizgarri ere: jainkosaneolitikoa, matriarkalismoa,megalitismoa, nekazaritzarensorrera... Horietan guztietanbidaia eginda, ZuberoakoMaskaradei buruzkoazalpenekin amaitzen daliburua.

EGILEA: Josu Naberan

ARGITALETXEA: Gaiak

GENEROA: Historia

EGILEA: Karlos eta Eider Santisteban

ARGITALETXEA: Ed. Mensajero

GENEROA: Haur literatura

EGILEA: Anne-Laure Bondoux

ARGITALETXEA: Ibaizabal

GENEROA: Gazte literatura

Marenenabenturaberria

Mareni izugarri gustatzenzitzaion uretan ibiltzea. Udaitsasaldean ematen zuengurasoekin batera,hondartza ondoko etxebatean. Neska pozarrenegoten zen orduan. Horrela hasten dira Marenenabenturak. Karlos eta EiderSantistebanek idatzi dutenAlboka haurrentzakobildumako ipuina.

IIGGOORR EESSTTAANNKKOONNAA

hopeka eta tonu pertsonaleanondu du Ines Goikoetxeak bereazken liburua. Leihoaren bestal-dean (Ediciones Beta, 2010), Be-girada apaletan (2004), Orbain-

gabeko ihintz tanto txertatuak (2006) eta Hesigabeko soroak (2008) lanen egilearen bide bere-an sakontzen duen poesia diskurtsiboaren adibi-de da: irudi sinpleekin jantzia, naturan hartzenduena atseden, errepikapenean oinarritzen de-na. Ines Goikoetxeari entzun egiten zaio berbaz,Nafarroako Araitzez ari denean, aitaren figuragogoratzen duenean zein bizitzaz gogoeta egi-ten duenean eguneroko sekretuari hitz egitenariko balitzaio bezala ehuntzen du poetika sanobarnekoa, eta beraz askotan besteontzako ezku-tua.

Leihoaren bestaldean autobiografiko hone-tan Ines Goikoetxea pertsona eta Ines Goikoe-txea idazlea guztiz batera doaz. Identitate bi-koitz horren baitan dago, era berean, arteariburuzko gogoeta bat, sentimenduak adieraz-teko moduari dagokionez: “Hitzarekin senti-

beratasuna,/ sentiberatasunarekin poesia,/poesiarekin musika". Liburuan ageri den dis-kurtso artistiko idealista honen ajeak dira ba-kardadearen eta deserrotzearen inguruko go-goetak zein galeraren eta oroitzapenen ingu-rukoak. Barne-barnekoak eta ia etxekoak di-ruditen irudietatik abiatuz -aita, iloba, natu-rako zenbait elementu…- igarotzen da Do-nostiarra irudi ameslari eta hertsiki poetikoe-tara: “Hondar bakartian/ negu-geldiaren loa,/itsas-olatuan kulunkatua/ xuxurla baten lan-tua”. Platonismo horren adibideak liburuosoan ikus daitezke, “poesia-babesleku” kon-tzeptuaren bidetik, handinahi bako idazkerabaten adibide.

Imajinekin eta metonimiarekin, eta berri-ro imajinekin, eta amaiera zabalekin -maizeten-puntuak erabiliz-, Ines Goikoetxearenpoemek oroitzapen ukitu bat daukate denek.Autoreak berak dio bizitako paisaiak, bideak,zeruak eta pertsonak gordetzen direla eure-tan, eta sentimenduz idazten duela, segurue-nik “ikusi” egiten duelako hartzailea, aitaridedikatutako poema honen zati honetan le-gez: “Egun jaio berrien/ bataioetan zinen/apez, iluntzeko ordu/ belaxketan erretore,/langarraren sareetan/ sorgin haize”.

“Leihoaren bestaldean euria” hasten denpoemak laburtzen du estiloa: “…euri-perlakkristalaren ezpainetan,/ anpuluz hordituak

Ihesaldibatenkronika

Kumail 7 urteko umearenistorio gordina kontatzendigu Anne-LaureBondouxek. Haurraren amatren baten aurkako atentatuterroristan hil zen, etaharrezkero, Gloriak du harenardura. Biek ihes egingodute Frantzia aldera. Bainabost urtez oinaze luze etagogorrak jasan ondorenKumail atxilotu egingo dute.

Liburuhonetan InesGoikoetxeapertsona etaidazlea guztizbatera doaz.

Enpatia ezda lortzenbakarriksuabe-suabekontzeptuakerrepikatuz.

zeru lerroak,/ lausotua urdinaren sahietsa,/kaioen hegalaldia norabide izuan”. Leiho ho-nen bestaldean agertzen da, poema horrenbukaeran, hartzailea: “Leihoaren bestaldeanzu…”. Ines Goikoetxeak beste inori idaztendizkio hainbat poema: aitari, bere bizitzakoumeei, maitatzen dituenei… eta amoltsua,arean tristea, baina orokorrean gozoa da beretonua.

Klixez baliatzen da, nire gusturako gehiegi,eta irudi ausarten faltak, euri-langar eta pai-saia bukolikoen nahasteak, zein sentimendukontrajarrien sakontasun urriak liburua lodieta geldo bilakatzen dute. Barneko ispiluaribegira-begira, autoreak ahaztu egin du argiaikusi behar duten idazlanek exijentziak dituz-tela. Liburu auto-ekoitzien desabantailak di-ren ortografia arazoak -”itsatsis etengabekomelodia”, “ustegabeak”, “ezabaeziña”, “iñolaere”-, eta gramatikazkoak -”Arranoek para-pentean/ hegohaizearen dantzan,/ oihalotoiztuak haizeratuz/ Malloen ohatzean”- al-de batera utzita ere -eta ez da gai minorra hori-,laua eta mugatua da lana: alegia, enpatia ez de-la lortzen bakarrik suabe-suabe kontzeptuakerrepikatuz, ezpada irakurketa desberdinakiradokiz, bizitzaren ertz guztiak agerian utziz.Osterantzean halako enpalagu batek hartzenzaitu, eta liburua luze egiten da, samurtasuna-ren eta samurkeriaren muga lausoetan.

Zaldi Eroa

kritika

SalduenakFIKZIOA

1. KATU JENDEAEider Rodríguez. Elkar2. IPUINAK, ANTOLOGIA BATIban Zaldua. Erein4. NORA EZ DAKIZUN HORIIrati Jimenez. Elkar 5. HOR HAGO, KEVIN?Kevin Heredia. Meetok6. GIZAKIAREN MINAKKarlos Linazasoro. Erein7. ZAZPI ETXE FRANTZIANBernardo Atxaga. Pamiela

EZ FIKZIOA

1. LOIOLAKO HEGIAKImanol Murua. Elkar 2. SINESMENAK ETA USTEAKAgustin Arrieta. Alberdania.3. EZ DAGO ETXEANJokin Urain. Susa4. DESIRA DESORDENATUAKBatzuk. Utriusque Vasconiae5. IPAR GAZI, HEGO GEZAMikel Bringas. Hiria

LIBURU-DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo),

Auzolan (Iruñea)

‘LEIHOAREN BESTALDEAN’INES GOIKOETXEA (EDICIONES BETA)

Mendiak ahopeka

A

Page 4: Ortzadar 310710

ZINEA

Dena okertzen denean. Javier Merino gizon zorigaiztokoada Ibarretxe anaien pelikula berrian. Bere pertsonaiakpairatzen dituen pasadizoak dira Un mundo casi perfectoizenburuko filmaren ardatza. Egun hauetan egon dirafilmatzen Bilbon, hiriaren bazter berrienetan, gainera.Izan ere, Isozaki Dorreak, Zubizuri zubia eta Guggenheim inguruetan errodatzeaz gain, Alhondigakulturgune berrian ere aritu dira.

‘Un mundo casi perfecto’

Atxagaren unibertsoa. Gipuzkoan eta Nafarroan filmatudute Atxagaren unibertsoa islatzen duen pelikula. AitorKoteron eta Bingen Elortza bi anaiaren azalean sartu dira,liburu ezagunaren protagonistei bizitza ematen. Paulo etaDaniel anaien istorioa 50 hamarkadan girotuta dago.Danielek adimen urria du eta emakumeengan obsesioaerakusten du. Paulok anaiaren ardura hartu beharko du.Imanol Rayo zuzendariaren lehenengo film luzea izango da.

‘Bi Anai’

Ziurtatutako barreak. Ekainaren hasieratik bere bigarrenfilm luzea filmatzen ibili da Bilbon eta Madrilen BorjaCobeaga donostiarra. Beste komedia bat izango da, bainahau Gabon Zahar batean eta aireportu baten ondoko hotelbatean gertatzen da, hasieratik amaieraraino. Unax Ugaldeaktore gasteiztarra saiatuko da bere neskalagunaberreskuratzen eta horretarako aireportuan berarekin bateraisolatuta geratu diren lagun batzuren laguntza izango du.

‘No controles’

ehiengo batentzatoporraldiak diren ga-rai hauek, zuzendari,antzezle, ekoizle etapelikula baten ingu-ruan lan egiten dutenguztientzat la-naldi

gogorrarentzako beta izatendira. Imanol Rayo, BorjaCobeaga, Alberto J. Gorriti-berea eta Esteban eta JoseMiguel Ibarretxe zine zuzen-dariek bat egin dute euren la-nen errodajeak udan egitekoerabakian.

Badirudi uda aukeratu iza-nak egun argitsuei etekin osoaateratzea xede izan dezakeela.Borja Cobeagaren No controles, aldiz,Gabonetan kokatzen da eta, hortaz,Bilboko kaleak Gabonetako dekora-zioarekin jantzi dute filmeko arduradu-nek. Orain dela oso gutxi bukatu zutengrabazioa, hilaren 28an hain zuzenere, eta Bilboko kaleetaz gain, Ma-drilen ere ibili dira lanean. Pagafantasegin ostean bigarren lan honekin dator-kigu zuzendari donostiarra, eta bertanUnax Ugalde gasteiztarra aurkituko duguprotagonista bezala.

Asteetan zehar filmatutako irudi guztiakgau bakar batean gertatzen dira gidoian. Co-beagak dioenez, Pagafantas eta La jungla decristal pelikulen arteko nahasketa bat izangoda No controles. “Leku mugatu batean gerta-tzen den atzera kontu bat da;Willisen kasuanetxe orratz sofistikatu batean zen eta hemenaireportuko hotel batean”.

Ugalderekin bat, Alexandra Jiménez, Mi-guel Angel Blanco,Julián López,Secun de laRosa edota Mariví Bilbao-Goyoaga antzez-leak aritu dira lanean uztailean zehar. Taldehonek berokiak, bufandak eta eskularruakjantzi behar izan ditu, beroari bizkarra ema-ten. Izan ere, 2010eko Gabon Zaharrari for-ma ematen ibili dira.Sekulako elurte bat delamedio, hegaldi guztiak bertan behera gera-tzen dira eta, ondorioz, hegazkinean bidaia-tu behar zuen talde bitxi horrek urteko azkengaua igaroko du errepideko hotel batean.Lan guzti honen emaitza 2010eko amaieranzinema aretoetan izango dugu, Gabonen ga-raiarekin bat eginez,hain zuzen ere.

‘Arriya’ eta ‘Bi anai’Alberto J. Gorritibereak filmatzen hasi berridu euskarazko pelikula bat, Arriya izenekoa.Lan honekin Eutsi!-ren zuzendaria fikziora itzultzen da, azken urteetan dokumentalakegiten ibili ondoren. Zestoan, Aizarnazaba-len eta Zumaian izango da hurrengo astee-tan. Hirukote bat eta bi familiaren artekoapustu amaituezin bati buruz hitz egiten dufilmak eta denboran saltoz beterik dago.Aldebatetik, denbora ulertzeko modu bitxi bat

[[Testua: ITZIAR EGILAZ]]

URTE HONEN AMAIERAN EDO HURRENGO URTEAN ZINEMA ARETOETARA IRITSIKO DIREN EUSKAL PELIKULA ASKOHILABETE HAUETAN GRABATZEN ARI DIRA EUSKAL HERRIKO HAINBAT TXOKOETAN. KOMEDIAK, DRAMAK EDOTA

ENDREDOZKOAK, EUSKAL ZINEGILEEK UDARA AUKERATZEN DUTE EUREN LANAK FILMATZEKO

ten eta, haiekin bat, Iñake Iras-torza,Kandido Uranga eta Jo-seba Apaolaza ere izango di-ra. Herrien unibertsoan mur-gilduta dago lan hau, zeine-tan apustuek garrantzia han-dia duten. Zuzendariak azalduduenaren arabera, orain delazazpi urte idatzitako gidoian ager-tzen den apustu honek zehazki indarke-riaren isla izan nahi du. Hurrengo udaberri-rako bukatuta izateko asmoa erakutsi duteeta, ostean, hainbat zinema jaialditan aur-

erakusten du: Zestoako erlojuak atzera egi-ten duen bakoitzean pertsonaiek hainbat ur-tetako aurrerako saltoa egiten dute. Hortaz,garai ezberdinak agertuko dira pelikulan.Bestalde, bi familiaren arteko lehia islatzendu: mando bat, zaldi bat eta herriko plazandagoen harri bat tartean dituzten apustuakdirela medio. Bi familia horietako Peru se-mearen eta Maria alabaren amodio istorioanahasten da eta tartean ere hirugarren neskabat sartzen da,Jone.

Iban Garate, Sara Casanovas eta BegoñaMestre ibiliko dira hirukote honi bizia ema-

‘Bi anai’ren aktoreak. Argazkia: Iker Azurmendi Borja Cobeagaren pelikularen kartela.

G

Imanol Rayok astehonetan bukatu duAtxagaren ‘Bi anai’

liburuaren moldaketa.

Bilboko Alhondigak berelehen errodajea biziko duegun hauetan, Ibarretxe

anaiekin.

Cobeagaren bigarrenpelikula Bilboko aireportu

eta Madrilen arteanfilmatu da.

04 OOrrttzzaaddaarr KULTURA ETA AISIA KULTURA ETA AISIALarunbata, 2010eko uztailaren 31 Larunbata, 2010eko uztailaren 31 05OOrrttzzaaddaarr

‘Bi anai’ euskarazko filmaren taldekideak, errodaje lanetan. Argazkia: Iker Azurmendi

‘Un mundo casi perfekto’ filmatzen. Argazkia: Zigor Alkorta Cobeaga, bere filmaren aktoreekin. Argazkia: ORTZADAR

keztuko dutela iragarri dute.Atzo bukatzea aurreiku-

sia zuen euskara hutsez fil-matu den beste lan bat: Ber-nardo Axagaren Bi Anai li-buruan oinarrituta dagoe-

na, Imanol Rayok zuzendua.Arbizun jaiotako gazteak

Atxagaren liburuak bezainbesteurte ditu; hala ere, idazlearen uniber-

tsoa aski ezaguna egiten zaio. Alta, RayoGasteizen bizi izan zen bere gaztaroan etabertan Atxagaren bizilaguna izan zen. Egi-

Udako errodajeak

‘Arriya’ eta ‘Bianai’ euskarazfilmatzen ari

dira udahonetan zehar

tasmoak idazlearen oniritzia jaso du, eta gi-doian parte hartzera ere iritsi da. Oraingoan,Obabaren unibertsoa islatzeko Artikutza,Ituren eta Lesaka aukeratu dituzte. Aurrekohilabetean Artikutzan ibili ziren kanpoko es-zenak grabatzen eta azkeneko bi asteetan Itu-ren eta Lesakan egon dira.

Argudioari dagokionez, eta izenburuakerakusten duen bezala, bi anaiaren istorioakontatzen da. Paulok Daniel adimen urrikoanai nagusiaren ardura hartu beharko du.Danielek emakumeengana erakusten duenobsesio sexuala dela eta, herriko lagunen

mespretxua jasan beharko du.Bi anaia hauenpaperak egiteko bi antzezle ezezagun aukera-tu ditu Rayok: Aitor Koteron eta BingenElortza. Haiekin bat, bestalde, eskarmentuhandiagoa duten beste batzuk ere ibili dira la-nean: Kandido Uranga, Amaia Lizarraldeeta Klara Badiola. Guztien artean Artikutza-ko ingurua 50 hamarkadako girora eramandute. Emaitza zinema aretoetan ikusi ahalizateko 2011ra arte itxaron beharko da.

Beste bi anai ditugu hurrengo lanaren pro-tagonista,baina oraingoan zuzendari bezala.Uztailaren 19an hasi ziren Esteban eta José

Miguel Ibarretxe getxoztarrak beraien azkenlana grabatzen (Un mundo casi perfecto).Orain-goan Bilbo aukeratu dute lan osoari biziaemateko. Zubizuri zubia, Isozaki Dorreakedota Guggenheim Museoa bezalako esze-natokiez gain, film honen berrikuntza naba-riena Alhondiga (euskaraz Alondegia) auke-ratu izana da. Behin ardo salmentarako upa-tegiak gordetzen zituen eraikina maiatzeanzabaldu zen aisialdi eta kuturgune bilakatuta,eta bertan filmatu dituzte hainbat eszena.Ibarretxe anaien ekoizleak 2011n lan hau ber-tan estreinatuko dela iragarri du.

Ismael daUn mundo casi perfecto-ren prota-gonista. Bere bizitza ez doa oso ondo; gidoi-lari bezala une txarretik pasatzen ari da,20 ki-lo hartu ditu eta bere neskak utzi egin du.Guztia beltza ikusten duenean, Débora eza-gutuko du. Emagaldu bezala lan egin arren,inuzentea izaten jarraitzen duen Brasilgogazte honek Ismaelen bizitza lasaituko du.Baina dena aldrebestuko da laster. Javier Me-rino (Ismael), Antonio Dechent, Velila Val-buena, Miriam Pérez, Jon Inciarte, Alex An-gulo eta Leire Berrocal dabiltza egun hauetanIbarretxe anaiekin filmatzen.

‘Un mundo casi perfecto’, Ibarretxeen azkena. Argazkia: Zigor Alkorta

Page 5: Ortzadar 310710

e r r i k i ,E u r o p a k oE s p a z i oAgentziaren(ESA) Co-lumbus mo-duluak “CO-LAIS” ize-

neko esperimentu berri bati emandio hasiera. Nazioarteko Espa-zio Estazioak (ISS) Lurraren in-guruan orbitatzen jarraitzenduen bitartean espaziotik munduosoko itsasontzien trafikoari se-gimendua egiteko erronkari ereheldu dio oraingoan. Lortutakolehenbiziko emaitzekin pozarrenagertu dira sustatzaileak.

ESAk berak eman duColumbus moduloaren esperi-mentu berriaren berri, eta gaine-ratu du dagoeneko ISSk munduosoko itsas trafikoa behatzekoaukera duela. Dena den, ekime-na hastapenetan dago; sistema-ren gaineko ardura dutenakoraindik ere probak egiten ari di-ra, proiektuaren bidera-garritasuna aztertze-ko.

Finean, itsa-sontziak detekta-tzeko sistema batda, “Identifika-zio Automatiko-ko Sistema” (AIS,ingelesezko siglenarabera) deritzona oi-narri duena. Eta, ESAtikadierazi dutenez, aireko kontro-lean baliatzen den erremintarenparekoa litzateke.

Horretarako, nazioarteko itsa-sontzi guztiek (mota eta karga ez-berdineko ontziek zein bidaiarie-nek) “A klasea” izenaz ezagutzenden irrati-transmisore bat era-man beharko dute. Horren bitar-tez, haietako bakoitza identifika-tu eta haien nabigazioaren ingu-ruko datuak eskuratzeko aukeraere izango da AIS sistemarekin.

Detekzio-sistema horri esker,portuko agintariek zein kostazai-nek itsasoko trafikoaren berriizan dezakete. VHF irrati-seina-leak oinarri izanda, sistemakmaila horizontalean 74 kilome-troko irismena (40 itsas milia) ba-karrik du. Horrenbestez, AIS ba-liagarria izan liteke itsasoko trafi-koari jarraipena egiteko, bainabatik bat kostaldean eta ontzi ba-tetik bestera baliatzeko, ezingobailuke kontrolatu ozeano-zatihandi bat.

Dena den, Europako EspazioAgentziako kideek diote AISenseinaleek askoz gehiago “bidaia”

dezaketela bertikalean, “Nazio-arteko Espazio Estaziora iriste-raino, alegia”.

Ikuspegi globalaEsperimentua “COLAIS” (Co-lumbus AIS) izenarekin bataiatu,eta ekainean jarri zuten martxan.Proiektuaren sustatzaileek lasterplazaratu zituzten lehenbizikodatuak. Egun batetik bestera, ha-malau orduko denbora-tartean,sistema berriak 90.000 mezutikgora pilatu zituen, eta “itsasokotrafikoaren ikuspegi orokor bateskaini zuen”.

Esperimentuaren inguruko on-dorioak eta urrutiko kontrola ba-liatuz sistemak jasotzen dituendatu eta emaitzak Columbus mo-duluaren Oberpfaffenhofeneko(Alemania) kontrolerako zentro-aren bitartez ari dira kudeatzen.

Hilabete batzuen bueltan,“COLAIS” Norvegiako “NOR-AIS” hargailuarekin konektatze-

ko asmoa dute, baitaLuxenburgoko “LU-

XAIS”ekin ere. ESA-ko kideek adierazibezala, “estalduraglobal handiagoalortzeko helburuargia dugu, eta, ho-

ri lortzeko, probabatzuk egiteko bi har-

gailu horiek txandaka-tzen arituko gara hurrengo

bi urteotan”.Gainerakoan, esperimentuak

ez ei die lan handirik ekarrikoISSko astronautei. Hain zuzen,hargailuren batek hutsen bategingo balu ere, sistemak man-tentze-lanak egiteko baino ezomen die eskatuko, arduradunekazaldu dutenez.

AIS sistemaren erabilgarrita-sunik garrantzitsuena ontzien ar-teko talkak saihestea da; baina baomen ditu beste zenbait abantai-la ere. Besteak beste, esparru ho-rretan aldez aurretik ezagutzengenituen sistemekin alderatuta(radarra, irrati bidezko komuni-kazioa, soinudun edo irudi bi-dezko jakinarazpenak, satelitebidezko komunikazioa), AISenirismena askoz handiagoa delanabarmendu dute ikertzaileek.Haiek baino merkeagoa dela etaaskoz informazio gehiago es-kaintzen duela ere esaten dute,sistemari esker ontzi bat existi-tzen dela jakin ez ezik hura iden-tifikatu eta haren norabidea edoabiadura ezagutzea ere posibledelako.

B

ZIENTZIA

06 OOrrttzzaaddaarr KULTURA ETA AISIA Larunbata, 2010eko uztailaren 31

[[Testua IZARO AULESTIARTE / ELHUYAR FUNDAZIOA]]

Mundu osoko itsas trafikoakontrolatu nahian

Sistema berriamerkeagoa daeta informazio

gehiagoeskaintzen du

Audience taldeko kideakDylanek jo zuen egun bereanizan dira Azkenako oholtzan.

ISS-k egunean hamabost aldiz ematen dio bira Lurrari. Ilustrazio honetan Mediterraneo gainetik pasatzen ikusten da.Markatutakoak hautemandako ontziak eta bestelako eraikinak dira. (Irudia: FFI)

Irudiko marrek mundu osoko itsasontzien ibilbideak adierazten dituzte. (Irudia: FFI)

Nazioarteko Espazio Estazioa (ISS), Atlantis transbordadore espazialetik ikusita. (Irudia: NASA).

Page 6: Ortzadar 310710

ife in a day, edo bizi-tza egun batean. Ri-dley Scottek eta KevinMacDonalek bultza-tu dute proiektu haueta egun bizi-biziaizateko itxura guztiadauka. Mundu osoko

erabiltzaileen laguntza eskatu dute beraienikusentzunezko proiektua osatzeko.

Mundu osoko erabiltzaileek igotako gra-baketak erabiliz dokumental bat osatzeada haien erronka. Uztailaren 24a izan zenhorretarako hautatutako eguna, eta halanahi duenak hilabete amaieraraino du berebideoak igotzeko. www.youtube.com/lifei-naday kanalean dago horretarako aukera.Proiektuaren eguneratzeak burutzen di-tuzte noizean behin. Orain artekoa ikusinahi duenak, hemen du adibide bat:http://www.youtube.com/ watch?v=XMxuocCN1O0&feature=player_embedded. Azkenemaitza Sundance jaialdian argitaratukoda, urtarrilan.

Berriz ere, Internet sare bezala erabilitaegin daitezkeen proiektu harrigarrien adi-bide bat. Aurretik egin izan dira kolektibo-ki idatzitako liburuak; koletiboki sortuta-ko edozer egiteko aukera ematen du inter-netek. Zergatik sentitu bakarrik?

Wiki hawaieratik datorren hitza da. Az-kar, esan nahi du. Ward Cunningham pro-gramatzaileak bere software bat horrela ba-taiatu zuen 1994an. Auzolanean egindakoprogramei deitzen zaie horrela. Programa

L

INTERNET

Badira wikiak sortzeko webguneak interneten: www.nire-wiki.com, www.wikispaces.com, www.wetpaint.comwww.pbwiki.com edo www.wikia.com, adibidez. Wikipediageneralista da oso, foro espezializatuagoak sortzeko lana-bes egokian dira webguneok.

Zu zeuk sortzeko

www.nirewiki.com www.es.answers.yahoo.com Ez dira gutxi oraindik Google-en bilatu nahi duten infor-mazioa galdera formatuan sartzen dutenak.Yahook nahi-ko gune arrakastatsua du jendeak galdetu eta besteek ahaldutena erantzuteko. Eta oraindik beta fasean dagoenwww.conceep.com-ek dirua irabazteko aukera emango du.

Galdetu eta erantzun

Informazioa bilatzea zen garai bateko erronka. Gauregun kalitateko informazioa modu ordenatuan jasotzeabihurtu da. Badira ikastaroak eta manualak eskura jar-tzen dituzten webguneak. Horietako bi dira www.wikilear-ning.cometa www.kalipedia.com.

www.wikilearning.com

Wikikasi

[[Testua JON MARTIN [email protected]]]

Sare eta shareRIDLEY SCOTTEK ETA KEVIN MACDONALEK BULTZATUTA, MUNDU OSOKOERABILTZAILEEK YOUTUBERA IGOTAKO BIDEOEKIN OSATZEN ARI DA ‘LIFE IN ADAY’ IZENEKO FILM DOKUMENTALA. SAREAK SORMEN KOLEKTIBORAKOESKAINTZEN DUEN AUKERA PAREGABEKO ADIBIDEA DA, BAINA EZ BAKARRA

webgunean

KULTURA ETA AISIALarunbata, 2010eko uztailaren 31 07OOrrttzzaaddaarr

hauek erabiltzen errazak izan ohi dira, bai-ta informatikaren inguruko ezagutza-

rik ez duen jendearentzat ere.Wikipedia da lan egiteko filo-sofia horren adierazgarri nagu-sia (www.wikipedia.com). Mun-duko entziklopediarik handie-nak milioika kontzepturen in-guruko informazioa biltzen

du. Bertan bildutako informa-zioa Creative Commons izene-

ko lizentziaren pean dago, edo-nork erabili ahal izateko moduan ale-

gia. Edonork editatu ditzake artikuluak etahorrek abantailak eta arriskuak ditu. Siste-ma oso ona darabil wikipediak eta zuzenaez den testu bat sartuz gero litekeena da era-biltzaileren batek berehala zuzentzea. Ten-tuz ibili behar da, dena den, bertan ager-tzen den informazioarekin. Intentzio one-nez eginda ere beti ez baita zuzena izaten.

Wikiauzolana euskaraz Garrantzitsua izango da euskal mundua-rentzat wikipedia bezalako ekimenetanparte hartzea. Izan ere gure auzolanerakogaitasunaren baitakoa izango da aurkituahal izango dugun artikulu kopurua etabeste hizkuntzekiko mendekotasuna.60.000 artikuluren bueltan dabil gaur egunwikipedia. Ingelesezko 3 milioiren eta ka-talaneko 255.000tik oso urrun. Euskal gi-zartean berebiziko garrantzia izan du au-zolanak beti, eta teknologia berriei esker gi-zarte kolektibora itzultzeko aukera dauka-gu gaur egun.

Jende askok pentsatu ohi du ez duela be-har adina ezagutza halako zerbait idazte-ko, baina norbanako bakoitza espezialistada zer edo zertan. Bere buruan, edo bereherriari buruzko informazioan adibidez.Euskaldun bakoitzak bi artikulu idatzikoedo beste hizkuntzatatik itzuliko balitu hiz-kuntza komunitate handien mailara jauziikusgarria emango luke euskarak. Zergatikez egin aproba? http://eu.wikipedia.org/wi-ki/Azala.

Wikipedia dalan egiteko

filosofia horrenadierazgarri

nagusia

Page 7: Ortzadar 310710

08 OOrrttzzaaddaarr KULTURA ETA AISIA Larunbata, 2010eko uztailaren 31

8€