View
118
Download
3
Category
Preview:
Citation preview
Irudiak:
Alena Urbánková
Testua:
Vit Diapka
Irudiak:
Alena Urbánková
Testua:
Vit Diapka
EDITORIAL CCS
EDITORIAL CCS
1800 inguruan gaude. Europan lantegi berriak
egiten dira. Gero eta pertsona
gehiago behar dira lantegi horietan lan egiteko; batez ere,
gazteak. Asko miseria gorrian bizi dira, etxerik gabe, familiarik gabe.
Gutxi arduratzen dira gazteez.
Jainkoak gogoan ditu eta pertsona probidentzial bat
bidaltzen die:
ON BOSCO
Joan txikia 1815eko abuztuaren 16an
jaio zen.
Jaiolekua:
I Becchi.
Etxean pozik eta maitasunez hartu zuten, baina baita
nolabaiteko kezkaz ere. Aita nekazaria zen. Familia, oso
behartsua. Beste bi seme zituzten eta urritasunez bizi
ziren.
Joan txikiak urte bi zituenean, aita hil
zitzaien. Ama Margarita emakume
kementsua zen… eta gogor
ahalegindu zen familia aurrera
ateratzen. Denek lagundu behar
zuten.
Joan etxeko lan txikiak egiten eta
behiak larrera eramaten hasi zen.
Joanek, bederatzi urte zituenean, amets bat izan zuen: belardi
batean zegoen, borrokan eta
biraoka ari ziren mutiko batzuekin. Isilarazteko, haien
erdira joan eta oihuka eta ukabilka
hasi zitzaien.
Bat-batean gizon bat argitan agertu
zitzaion. Esan zion: “Joan, kolpeka ez.
Onean egingo dituzu adiskide. Bidea erakutsiko
dizun Maistra emango dizut”.
Eta une hartan emakume eder eta dotorea aurkeztu
zitzaion, mutikoak basapiztia
bilakatzen ziren artean. Andreak
Joani eskutik heldu zion eta piztiak bildots mantso bihurtu ziren. “Hauxe da nire semeekin egin behar duzuna.
Geroago ulertuko duzu”.
Eta Joan mutikoa esnatu egin zen.
Ametsari esker ulertu zuen gehiago
egin zezakeela maitasunez eta
alaitasunez, zigorrez baino.
Arkitu zuen lagunak erakartzeko eta
hauek on egiteaz eta Jainkoa maitatzeaz
arduratzeko bidea. Hasi zen ikasten, magia egiten eta arrisku-saltoak
burutzen. Ikuskizun hauek errezatzeko
edo Ebanjelioa azaltzeko eteten
zituen. Horrela ereiten zituen ongia eta
Jainkoaren maitasuna bihotzetan.
Joanek Jainkoak apaiz izateko dei egiten ziola uste zuen. Horregatik,
irakurtzen eta idazten ikasteko astia ateratzen zuen. Neguko
arratsalde luzeetan etxekoei eta lagunei istorioak irakurtzen
zizkien.
Antoniok, anaia nagusiak, ez zekien irakurtzen eta idazten eta lan asko zuen. Ez zuen gogoko Joan liburuak hartuta ikustea.
Bien arteko harremanak
txarrera egin zuen. Antoniok Joanek asko irakurtzen zuela, baina lan
gutxi egiten zuela esaten zuen.
Orduan, Ama Margaritak,
bihotzeko min handiz, semetxoa adiskide batzuen
baserri-etxera bidaltzea erabaki
zuen.
Hala, negu gorriko goiz hotz batean, Joanek bere etxea
utzi zuen.
Mogliatarren baserri-etxean hartu
zuten. Gogor lan egin arren, ikasteko astia ere ateratzen
zuen. Neguan eskolara ere joaten
zen.
Orain ere mutikoak biltzen zituen,
jokoak egiten eta istorioak irakurtzen zizkien eta eurekin errezatzen zuen.
Horrek guztiak gero bizitzan egin
beharko zuenerako prestatzen lagundu
zion.
Hamabost urte zituela, bere etxera itzuli zen. Antoniok ezkondu nahi zuen
eta lasaiago zegoen.
On Jose Caloso apaiz zaharrak
ikastera animatu zuen Joan. Bere
etxean hartu zuen, baina, zoritxarrez, tupustean, hil egin zen… eta Joanen ametsak hutsean
geratu ziren.
Joanek kosta ahala kosta ikasi nahi
zuen, baina Castelnuovoko
eskola oso urrun zegoen. Hogei kilometro egin
behar izaten zituen egunero oinez.
Ikaskideek burla egiten zioten, pobre janzten zelako. Ez
zuten ulertzen zergatik behizain
bat hainbeste tematzen zen
ikasten.
Bere amak, Margaritak, ez zuen Chieriko ikasketak ordaintzeko dirurik.
Joan, zaku bat hartuta, auzokoen etxeetara joan zen
ate joka eta laguntza eske.
Auzokoek, eurak ere pobreak izanik,
mahatsa, artoa, garia… eta
halakoak ematen zizkioten. Horrela,
ikasketa-aldi guztian, Joanek
ostatua eta jatekoa ordaindu zituen.
Egunez, ostatua eta mantenua
ordaintzeko, gogor lan egin behar
izaten zuen arren, ez zituen ikastea eta
otoitza uzten. Sarritan, oso
berandu oheratzen zen.
Lagunekiko ardurak emaitzak eman
zituen.
Ikasle ona zenez, asko lagundu zien
ikaskideei. Horregatik, on egin nahi zuten beste
mutil batzuk ondora bildu zitzaizkion eta
denek
“Alaitasun-elkartea” eratu
zuten.
Ikasketak bukatu zituenean, Joan, nahi zuen bezala, seminarioan sartu
zen.
Azkenik, bete zuen bere ametsa
Joanek. 1841eko ekainaren 5ean
apaiztu zen.
Aurrerantzean
denek On Bosco esan zioten.
On Cafassok, arimako gidari
zuenak, Turingo gazteen miseria erakutsi zion:
etxerik, jatekorik, lanik eta familiarik gabeko gazteak.
Baina On Boscok ikusteko zituen oraindik gauza
asko. On Cafassok kartzeletara eraman
zuen; beraietan preso zeuden mutil gazteekin egon zen. Ohartu zen sarritan
gosea kentzeko lapurtzen zutela. On Boscok, errukituta,
zerbait egitea erabaki zuen.
Kartzela ez da mutilentzako
lekua.
1841eko abenduaren 8an, Andre Maria Sortzez Garbiaren
egunean, meza emateko prestatzen ari zen. Mutiko bat
sartu zen sakristiara. Sakristauak kanpora
bidali nahi zuen, baina On Bosco
tartean sartu zen: “Nire laguna da”.
Meza ostean, Bartolome
Garellirekin hizketan egon zen. Mutikoak hurrengo igandean zenbait lagunekin batera joango zela
hitz eman zion.
Eta Garelliren lagunak On
Boscorekin egoteko joan ziren.
Lehenengo, meza; gero, jolasak patioan. On Boscoren
adiskidetasunak beste mutil gazte
asko erakarri zituen. Hainbeste izan ziren, ezen ez baitzuen haiek non
hartu. Zorionez, Pinardi jaunak
estalgune bat eta patio bat eskaini
zizkion mutilentzat.
Estalgunean kapera bat eta logelak atera zituzten. Gero beste
leku batzuk ikasgela eta tailer
bilakatu ziren.
Hau da, On Boscok eskola eta tailerrak
(zapatagintza, joskintza, inprenta,…) abiarazi zituen.
Ez zuen dibertsioa bakarrik nahi;
mutilak bizitzarako prestatu nahi
zituen.
Hirian egiten zuten lanaz arduratu zen, batez ere kartzelatik
ateratzen zirenen lanaz, haiek ez baitzuten lanik
aurkitzeko aukera handirik.
Lantegietako nagusiekin
lan-ordu gutxiago eta
atsedenaldiak jasotzen
zituzten lan-kontratuak
sinatzea nahi zuen.
On Boscoren jokabidea ez zuten denek ongi ikusten.
Zenbait arerio agertu zitzaizkion. Batzuek zoratuta
zegoela uste zuten, beste batzuk hura
hiltzen saiatu ziren. Zorionez, arriskua
handia zenean,
txakur gris handi batek bizia
salbatzen zion. Gero, txakurra, agertzen zen bezala, modu misteriotsuan,
desagertzen zen.
Hainbeste arduratu eta ia atsedenik
hartu gabe hainbeste ahalegin
eta lan egin ondoren, larri
gaixotu zen On Bosco.
Medikua pesimista agertu zen, baina ehunka mutilek
bihotzez errezatu zuten zenbait
egunez. Eta On Bosco, azkenean, sendatu egin zen.
Mutilak ikusi zituenean:
“Benetan diotsuet, aurrerantzean nire bizia zuena dela”.
On Boscok proiektu asko zituen
gogoan, baina ezin zituen berak
bakarrik gauzatu.
1854ko urtarrilaren 23an zenbait mutil
gazte berekin geratzera gonbidatu zituen. BAIetz esan
zutenek gizon sagaratuen elkarte bat eratu zuten:
Salestarrak.
On Boscorekin bizitzera eta
ikastera joan ziren mutikoetako bat
Domingo Savio zen.
Bere bizitza beste mutil batzuei
laguntzen eman nahi zuen.
Zoritxarrez, larri gaixotu eta, 1857ko martxoaren 9an, 15 urte zituela, hil egin
zen
Pio XII.a Aita Santuak santu egin
zuen 1954an.
Ez ziren mutikoak eta gazteak bakarrik
On Boscoren bila ibiltzen zirenak.
Zenbait eskualdetako eta
herrialdetako pertsona asko joaten ziren On Boscorengana,
konfesatzera eta beren galderei
erantzunak bilatzera.
On Bosco ez zen mutilez bakarrik
arduratu.
Maria Domenica Mazzarello eta
neskatila behartsuen alde lan egin nahi zuten beste neska
batzuk ezagutu zituen.
Elkarrekin
Andre Maria Laguntzailearen
Alaben Institutua - Salestar
lekaimeak -fundatu zuen.
Urteak aurrera doaz eta honezkero On Bosco agurea da.
Egun batean, ohean geratu behar izan zuen, eta ez zen
gehiago altxatu. 1888ko urtarrilaren
31n hil zen, salestarrei
ondorengo hitzak esan ondoren:
“Esan nire mutil guztiei Paradisuan elkartuko garela”
On Boscok bere heziera abiarazi
zuen:
“Sistema Prebentiboa”.
Hiru euskarri ditu: “Arrazoia, Erlijioa eta
Maitasuna”.
Gazteei herritar zintzo eta kristau
on izaten laguntzen die.
Salestarrak munduan zabal daude, 120
herrialdetan baino gehiagotan. Eta On
Boscori jarraituz, milaka gazteri heziketa eta
maitasuna eskaintzen jarraitzen dute.
On Bosco, santu deklaratu zuten
1934an.
Salestarrak 1881ean etorri ziren Espainiara.
Lehenengo etxea Utreran ireki zuten.
Jatorrizko titulua txekieraz: DON BOSKO
Irudiak: Alena Urbánková
Jatorrizko testua: Vit Diapka, sdb.
Jatorrizko titulua txekieraz: DON BOSKO
Irudiak: Alena Urbánková
Jatorrizko testua: Vit Diapka, sdb.
EDITORIAL CCS
EDITORIAL CCS
Recommended