3

Click here to load reader

Ahozkotasuna 3.posta

  • Upload
    toxua

  • View
    245

  • Download
    2

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Ahozkotasuna 3.posta

EITB-EHU Multimedia Komunikazioa masterra 2010-2011

Ahozkotasuna eta Multimedia Diskurtsoa

3.posta, Txomin Lasarte

Multimedia diskurtsoan ikusentzunezkoak duen presentzia gero eta handiagoa da. Euskarri desberdinen erabilera aztertzeko orduan bi aipatu behar genituzke, gaur egun bereziki garrantzitsuak izaten ari direnak eta esparru propioak eskuratzen ari direnak: irudia eta bideoa.

Euskarriak, formatuak, hedabideak, ziberhedabideak eta Internet aldaketaren kontzeptuarekin ulertu behar dira. Arlo horiek guztiak mugitzen ari dira, etengabeko aldaketan ari dira, eta haiekin batera erabiltzaile masa bat mugitzen da. Horrela, Internet masifikatzen ari dela esan dezakegu. Gaur egun, gutxi gora behera, 300.000.000 kontu daude youtuben eta 200.000.000 bideo ikusten dira egunero. Baina hala ere, atari honen etorkizunaz (epe ertainean eta epe luzean) inork ez daki ezer. Beraz, Internet gaur egun eremu malgua da, aukera asko ematen duen itxaso bat, erabiltzen ez badakizu urperatzeko arriskua duena. Baina galderaz beteriko etorkizuna duen erreminta ere bada. Zalantzaz eta beteriko norabide bat hartu duena, eremu aldakorra eta agian arriskutsua.

Internetek zer ekarri du? Alde batetik, erabiltzailearen teknifikazioa. Erabiltzailea une honetan edukiak euskarri desberdinetan sortu eta konpartitzeko gai da, interakzioa bideratzen du berak sortutako edukien bitartez, etangabe ekoitzi eta kontsumitzen duen erabiltzaile aktiboa bilakatzen ari da. Beste alde batetik, nortasun birtuala duten elkarreragileak dira interneteko erabiltzaileak. Sarritan euren ekoizpena ez da lehen eskukoa, hau da, produktu bat konpartitzen badute ere, eurak ez dira lehen ekoizleak, nonbait bilatu

Page 2: Ahozkotasuna 3.posta

duten produktu horren banatzaile eta elkarreragile baizik.

Hipertestualizazioa ere euskarri desberdinetan ematen da. Ez da soilik eduki testuala estekaz janzten. Atarietan, blogetan, erreportajeetan, albisteetan e.a. hipertestua euskarri desberdinetan ematen da, sarritan euskarri desberdin horiek sakontasun mailak gehitzen dituztelarik.

Euskarri desberdinen funtzio komunikatiboaz ere badago zer esana. Edo zer galdetua agian: Zer du nahiago egunkari edo ziberegunkari bat irakurtzera doanak, eduki testual soila, edo irudiz eta bideoz jantzitakoa? Zer du nahiago, elkarrizketa testu hutsarekin, edo testu laburxeago bat eta audio aeta bideoa erantsitako elkarrizketa multimedia bat? Ba teoriak teoria, erantzuna erraza da: bakoitzak bere gustuak ditu, eta batek nahiago duena, agian beste bati ez zaio gustatuko eta alderantziz. Formulazio hertsi bat arriskutsua da. Beraz, orokorkeriak ez du laguntzen analisia egiteko orduan.

Etorkizuna epe motzean HTML5 da. Jadanik webgune asko bertsio honen ezaugarriak bereganatzen hasi dira, baina hurrengo urteetan bete-betean sartuko da. Honek zer ekarriko du? Beste gauza batzuren artean erabiltzailearen autonomia gehiago. Webguneak bere erara egituratu eta erabiltzaileen arteko elkarreragin gehiago. HTML5aren helburuetako bat erabiltzaileak webguneetan duen partehartzea aldatzea da, mahaigaineko aplikazio bat balitz bezala bere erara moldatzeko.

Page 3: Ahozkotasuna 3.posta