15
AURRESOKRATIKOAK

Aurresokratikoak

  • Upload
    andeka

  • View
    2.046

  • Download
    7

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Aurresokratikoak

AURRESOKRATIKOAK

Page 2: Aurresokratikoak

FILOSOFIAREN SORRERA

• Miletoko Tales, Anaximandro eta Anaximenes.

• “Physis” eta “Logos”

• Pentsamendu arrazionala sortu zen

• “Mito”tik “Logos”era

• “Arje”a

• K.a. VI mendean.

Page 3: Aurresokratikoak

MITOEN EZAUGARRIAK

• Azalpenak dira, baina dogmatikoak

• Alegoriaz beterik

• Jainko antropomorfikoak

• Azalpenak naturaz gaindikoak dira

• Balioen hedapen funtzioa

Page 4: Aurresokratikoak

JONIAN GERTATU ZEN, K.A. VI. MENDEAN

Page 5: Aurresokratikoak

AURRESOKRATIKOAK

Page 6: Aurresokratikoak

AURRESOKRATIKOAK

FILOSOFIA

URAKOSMOSAREN JATORRI ETAOSAGARRIAK JAKIN NAHI

NON?

PHYSISAEDO

NATURA

APEIRON

AIREA

SUA

ZENBA

IZATEA

4 ELEM

HAZIAK

AURRESOKRATIKOAK

ARJEA

TALES

ANAXIMANDRO

ANAXIMENES

HERAKLITO

PITAGORIKOAK

PARMENIDES

ENPEDOKLES

ANAXAGORAS

Page 7: Aurresokratikoak

Filosofiaren historian, filosofo presokratikoak Antzinako Greziako pentsalari multzo bat dira, greziar filosofiaren aitzindaritzat jotzen direnak. Kronologikoki K. a. VI. mendeko Tales Miletokoarekin hasi eta Sokratesen pentsamenduaren eraginpean izan ez ziren Diogenes Apoloniakoa eta Demokrito pentsalarienganaino zabaltzen dira, K. a. IV. mendean (hortik presokratiko izenondoa, orohar Sokratesen aurretikoak izan baitziren). Filosofo hauen ekarpen garrantzitsuena munduaren ikuspegi mitologikoa alde batera utzi eta unibertso eta naturari buruz emandako azalpen arrazionala izan zen, mitotik logos delakora aldatuz. Hori dela eta, mendebaldeko tradizioan lehenengo filosofo eta zientzialaritzat jo izan dira filosofo presokratikoak. Bereziki unibertsoaren eta naturaren printzipioak aztertu zituzten eta horregatik greziar filosofiaren aldi honi garai kosmologiko ere deitu izan zaio, baina erlijioaz, etikaz eta matematikaz ere aritu ziren.Presokratikoetan pentsalari heterogenoak biltzen dira, ordea, eta horregatik askotan eskola ezberdinetan sailkatzen dira: Miletoko eskolakoak ziren Tales, Anaximandro eta Anaximenes; eskola eleatikoan biltzen dira Parmenides, Zenon Eleakoa eta Meliso; Efesoko eskola; atomistak pluralistak eta pitagorikoak deritzen eskolak ere badaude eta sofistak izeneko filosofo taldean, azkenik, Protagoras, Gorgias eta Hipias biltzen ziren, besteak beste. Filosofiaren historian aitzindariak badira ere, pentsalari horiei buruz egun ezagutzen dena, ordea, oso gutxi da: idatzi zutenaren zati bakan batzuk besterik ez dira geratzen, Aristoteles eta Teofrastok beraiei buruz idatzitakoarekin batera. Presokratikoak terminoa Hermann Diels hizkuntzalariari esker zabaldu zen, 1903 urtean Die Fragmente der Vorsokratiker ("Presokratikoen zatiak") lana argitaratu zuenean. Egun, gainera, lan hori presokratikoengandik gorde diren idazkietarako funtsezko iturri bateratua da.

Page 8: Aurresokratikoak

ZERGATIK JONIAN? : Ingurumaria

• Ekialdeko kulturaren eragina

• Erlatibismo kulturala

• Mileto “polis” motako hiria zen: gogoetarako giro lasaia. Tolerantzia. Demokrazia

• Merkataritza-harremanak

• Greziar mitologia eta erlijioa: dogmatismo eza

• Krisi politikoa

Page 9: Aurresokratikoak

Naturaren filosofia eta miletoko eskola

• Lehen filosofo presokratikoen helburua physis edo natura behatuz horren oinarrizko substantzia zen arkhe edo printzipioa bilatzea izan zen. Hain zuzen, euren lanek "Peri Physeos" ("Naturaren gainean") izenburua eramaten zuten ia beti. Filosofiaz arduratu ziren lehen filosofo horiek, K. a. VI. mendean eta Mileto hirian, Miletoko eskola izenekoa osatzen dute. Ordena kronologikoan hauek izan ziren:Tales, aurkikuntza astronomiko zein geometrikoak (Talesen teorema) egin zituen miletoar hau da mendebaldeko tradizioan lehen filosofoa. Egipton izan zen eta Nilo ibaian zegoelarik ondorioztatu omen zuen arkhé delakoa ura dela.Anaximandro, Talesen ikasle, munduko lehen mapa egiteaz gain apeiron (a, eza; pera, determinatua) edo indeterminatuaren kontzeptua ezarri zuen arkhe moduan. Bere aburuz, gai ezberdinak (ura, lurra, airea) apeiron horretatik dine izeneko zurrunbilo batez banatzerakoan sortzen zen eta apeiron delakoan ez bezala, bertatik ateratzen zen materia beste materiarekin kontrajartzera kondenaturik zegoen, ura suarekiko bezala. Aldi berean, eboluzioa baieztatu zuen, lehendabizi itsasoko animaliak eta gero lehorrekoak sortu zirela adieraziz.Anaximenes, Anaximandroren lagun eta ikasle, airean ikusi zuen arkhé delakoa. Bere iritziz eta naturako fenomenoetan oinarriturik, airea arrarifikazio eta kondentsazioaren antzeko prozesuen bidez gai guztiak sortzen ditu. Lurra urez inguratutako disko borobila dela ere baieztatu zuen.K. a. 494 urtean, pertsiarrek Mileto birrindu zuten. Ondorioz, joniar askok ihes egin eta egungo Italia hegoaldeko kostaldera joan ziren. Bertan garatuko zen Pitagorasen filosofia.

Page 10: Aurresokratikoak

PITAGORIKOAK

Page 11: Aurresokratikoak

HERAKLITO ETA PARMENIDES

Page 12: Aurresokratikoak

ARJEA

• Tales: naturaren arjea ura da; gauza guztiak etengabe aldatzen ari dira.

• Anaximandro: apeiron da arjea. Zehaztugabea eta mugagabea da.

• Anaximenes: arjea airea da.

• Heraklito: “Dena sutuik dator eta sura itzultzen da”. Betiereko itzulia. Dena aldatzen da.

Page 13: Aurresokratikoak

PITAGORAS ETA PITAGORIKOAK

• Eduki erlijiosoari dagokionez, arimen haragitzean sinesten dute

• Filosofiari egindako ekarpen handiena matematikaren aldetik dator. Arjea zenbakietan datza.

• Pitagorikoen eragina oso handia izan zen Platonen pentsamenduan.

Page 14: Aurresokratikoak

PARMENIDES

• Errealitateren aldagaiztasunearen datza: mugimenduak eta aniztasuna ezinezkoak dira.

• “Izatea bada, eta ez-izatea ez da”; eta ez-izatetik ezin da izatea sortu, eta izatea ez daiteke desager, ez izatea ez bailitzateke orduan.

• Errealitatea bakarra eta iraunkorra da.• Egiaren eta itxuraren aldeko bereizketa.

Adimen esaten duena hori da egia.

Page 15: Aurresokratikoak

DEMOKRITO

• Errealitatea, beraz, izatez eta ez-izatez osatuta dagoela zioen. Mugagabeak eta oso tamaina txikiko partikulek osatzen dute izatea.

• Partikula horiek solidoak eta aldaezinak izateaz gain, zatiezinak dira: atomoak.

• Atomoen artean hutsa (ez-izatea) dago. Dena materia da; eta tartekoa, hutsa.