Upload
signaeuskaraz
View
399
Download
2
Embed Size (px)
Citation preview
Edurnezuri eta zazpi ipotxak
Egun batean errege bat bere emaztearekin
pozik bizi zena. Arratsalde batean jaio zen neska polit bat.
Edurne zuri izena jarri zioten, oso pozik egon ziren ama eta aita berarekin, baina egun batean bere ama hil zen eta Edurne
zuri oso triste egon zen.
Bere aitak erabaki zuen beste emakume batekin ezkonduko zela.
Bere emaztea oso gaiztoa zen eta oso gaizki tratatzen zuen Edurne zuri.
Gau batean erreginak erregea hil egin zuen eta ehiztariari horrela esan zion:
- Joan basora, Edurne zuri hil egin behar duzu.
Edurne zuri joan zen basora loreak hartzera, baina ehiztariak ezin izan zuen Edurne zuri hil eta esan zion:
- Joan hemendik Edurne zuri! Joan hemendik azkar!!!
Etxetxo txiki bat aurkitu zuen eta sartu egin zen. Han ez zegoen inor, bat batean iritsi ziren ipotx batzuk eta beldurtu egin ziren.
Ipotxak ezagutu egin zituen eta beraiekin gelditu zen.
Egun batean ipotxak joan ziren lan egitera eta Edurne zuri geratu egin zen etxean janaria egiten eta amona bat agertu zen eta esan zion.
- Ur pixka bat ema al duzu mesedez? Tori sagar bat uraren truke.
Amona hori ez zen
amona erregina zen.
Sagar horrek pozoia zuen, jan egin zuenean lurrera erori zen. Ipotxak iritsi zirenean,
negarrez hasi ziren.
Kristalezko kutxa batean sartu zuten eta momentu horretan, printze bat agertu zen
bere zaldiarekin eta Edurne zuri ikusi zuenean, maitemindu egin zen oso polita
zelako eta muxu bat eman zion.
Orduan Edurne zuri esnatu egin zen eta denak oso pozik saltoka hasi ziren.
Edurne zuri eta printzea ezkondu egin ziren.