Herria 2955

  • View
    253

  • Download
    16

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria astekaria 2955

Text of Herria 2955

  • Jiteak joaitea zoreta sortzeak hiltzea

    (Erran zaharra)

    2008-ko Maiatzaren 1-ekoa1er mai 2008

    ISSN 0767-7643 1,10 N 2955

    ITSASOAN LAOBaionako portuan dagon Lavina itsasontzi-ak badu behari ! Nihaurek ere aitzintto hor-tan bota diot begia, kuriostasunez. Karkasaluze hori hantxet dago, kopeta zimur,Edmond Foy kaiari josia, ongi estekaturik.Noiz arte ote ? Auzitegiak du bortxazko gel-dialdi hortara behartu, diru ixtorio ilun batzudirela-eta. Antigua eta Barbuda antillarugarteetako bandera agerian, burdineriazkargaturik hartua zuen itsasoa Patriciaizenarekin, lehenago Celtic Prince zeladeitzen, eta Baionako portura heltzean La-vina, itsas zabalean ixilka izena aldaturikomen, zerbaiti eskapatu nahiz bezala.Itsasontzi gainean 11 mariel, erruso etaletoniar. Portuko geldialdi hortan, marielekzerbait egin behar-eta, tindu freskoz dutekarkasa zaharra apaindu, erdoileria etagaineratiko miseriak gordez.

    Itsasontzi horri so egitean, zergatikpentsatu ote dut Sarkozyren gobernuari ?Menturaz, gobernu horri Lavina-ren aurpegibertsua aurkitzen diotalakotz. Axalez espan-tuzko apaindura, bainan pixka bat karrakatuorduko, erdoileria nagusi : erosgaiak sekulabaino karioago direlarik eta irabaziak jendexumeenentzat beti hein apalean, smic-amaiatz huntan pittin bat goratuko balinbadaere, orokorrean jende xoilaren ezinbiziaeragiten duen politika da jasan behar,gutienik dutenak are gehiago larrutzendituen politika asaldakorra. Eta bertze aloraskotan ere, erakaskuntza ala zernahitan,frangotan murrizte jasangaitzak ! Urte bathartua duela itsasoa gobernu horrek, zer-nahi balentriaren menturan. Bainan itsasoalaoz estali da eta ele ederrak ez diraeguzkiratu. Eta, aditu frangoren arabera,presidentaren joanden asteko predikuluzeak, telebista leihotik, ez du jendeainitzen bihotza goxatu, urrundik ere !

    1968ko maiatz mugimendutsu haren 40.urtemuga aipagai da denetan egun hautan.Iraultzaren haizeak azkar ufatu zuen. Ufatubai, bainan urteak joan arau, bere baitanzaukan indarra galdu. Esperantzaren pri-madera, desilusionearen negua diotebatzuek. Ez girea gaur ere hortan ?

    P.J.

    Lur-petik argi-zabalera...Uztaritze-Heraitzeko kisu labea hor dagoErrobi ibai bazterretik bi urratsetan, Ba-rraka aldapa zolan, aho-besoak zabalikbisitariaren beha. Holako leku arruntbatean perla bat izan zatekeenik ezinpentsatuzkoa zen. Alabaina, herrikozaharreri entzunik alde horietan nonbaitkisu-labea bazela, Armand Haitze lurramiatzen hasi zen, pikotza eskuan, urrebilatzaile baten su-garrarekin. Eta halakobatez pikotzak harria jo ! Pindarra jauzieta... hor, hor urrea !

    Aspaldi luzean, lurrez, zikinkeriz eta hon-darkinez mokorreraino betea, utzia, sasi-pean ahantzia zagon. Pazientzia handi-rekin, Jeannot Lastiri, Jos Saplairoleseta Armand Haitze, hiruen gidaritzapean,auzo zenbaitek lekua garbitu dute etapolliki polliki kisu labeari bere sekretuakatera dizkiote, ez denak oraindik.

    Aipatu behar da zahar-berritze lana beraadierazgarria izan dela. Igande goizetanauzoak bildu dira zahar eta gazte, gizonala emazte, betidanikoak jin berriekin,bakoitza bere ahalen neurrian. Kisulabea esku ttipiek harriz harri berriz zutikeman dute. Hor dago orain laneanhasteko prest, lehengo nortasun etanoblezia guziarekin, itxura berri-berri batharturik. Sasi lekua ibiltariarentzat, maldaxoko atsegina bilakatu da, itzalean, iturribatekin eta harrizko jarralkiarekin. Lekuhauta denbora goxo bat solasean edopentsamendutan iragaiteko edo hatsahartzeko maldari lotu aintzin !

    Pindarretik... su zirira, su ziri-tik... labe gorriraAitzineko igandean, apirilak 20, izan duestrena, jendalde ederraren aintzinean.Egin diren mintzaldi eta aurresku etasuaren pizteak labeari ohore egin diote.Alabaina, obra xumea izanagatik, labeakbadauka gaurko jendeari zer erran.Armand-en pindarretik Jeannot Lastirikpiztu lehen suraino egin da bide! Jeannotberak zion bezala Aspaldi hila zen labeapiztu dutalarik, kea goiti joaiten ikusiz,begiak zeruari gora joan zaizkit, pentsa-tuz gure arbasoeri. Kisu labea horientzatez zelakotz besta bainan zortzi egunekolana, gau-eta-egun. Jakinez aintzinetikzenbat tornu harri eta egur ekarri beharzen eta ondotik zenbat orga eramanetxeetara eta pentzeetara. Eta zenbatkostatzen zen (1850an, 10 libera beharzen pagatu herriari egurrarentzat!)Berak pindar bat begian, gehitzenzaukula : Geroari buruz, haste hastetikbanuen ideia, behar bada norbaitek edogazte batek izan zezakeela kisua berrizlekuan berean egiteko ideia. Segur naiz

    geroko pista berri bat idekitzekoa badelahor.

    Labe zaharrak su berri...Jeannot-k gogoan argi dauka holako lanbaten neurria. Laborari auzoek elkartubehar zuten kisua egiteko. Zinezko auzolana zen. Eta lan molde hori berriz piztudugu. Omore onean lan eginez. Etahonelako lana egitean gure xedea zenere etorri berriak sar-araztea gurekartierreko bizian. Ez badute denek partehartzen ere ikusten gaituzte lanean etahemen dagon ondareaz ohartzen dira.Etsenplu bat, eskuz esku, bide beretikjoateko. Armand Haitzek (hau Heraitzeko memo-ria bizia baita) bere aldetik zion bizikiharro zela erakustea arbasoen lan mol-dea : Nire apitxiri aditu izan dut kisu labebat bazela alde huntan eta azkeneanharrapatu dut... Beste iturri bat eta latsazahar bat erreberritu ditugu. Gure zahar-ren lana bizirik atxikitzen dugu. Etaainitz, kanpoko eta gazte, interesatzenda gure lanari. Emeki emeki, auzo lanmolde honek ari du kartierrari itxura bizibat ematen eta belaunaldien artekolokarrien ehuten. Atzo KosabatenekoIturria, gero Iturbideko Latsa, egun Lur-xurietako Gisu-labea, bihar baduguoraino untzi bat Errobiko uretarik ate-ratzeko xedea ! Laborarien lana, etxe-kandereen lana... Orai gu hemen! Horieninguruan, hainbeste jendeen ikusteakere plazer egiten du. Dudarik gabe, jen-deak badu gauza horietan interesa!Hainbat hobe.

    Atzokoa gogoan geroari buruzBeraz hain ongi hasi lanak ukanen dusegida... Ez baitu guti merezi. Herrihunen ixtorioa ez baitugu hainbeste libu-ruetan eta idazki ofizialetan kausitukobainan gure lurrean berean gorde, lo.Hor da auzo-lan hunen beste irakaspe-na : behar dugula ikasi gure lurrari begi-ratzen, barnean gordetzen duen altxorraezagutzen eta errespetatzen. Gure lu-rrak asko badaki, eta asko daukaerraiteko.

    Hain zuzen, Ur Begi elkartearen xedee-tarik bat herriko ondarea arrapizteabada, ekintza kulturalak antolatzen ditu.Horietarik bat berriz ere izanen dauztailaren 26an, Haitzekobordakooihanean (lehengo Ball-trap delakoan),gauaz, ikusgarri harrigarri bat proposa-tua izanen zaizue, arboletan, lurrean,argi, soinu, musika... zaldi, dantzari. HotsOihana lau lorietan! Marka ezazue zuenagendan ! X. E. (Segida 3. orria)

    AI ! ZER PLAZERRA

    LurxurietakoKisu-labea

    Maila gorako kulturaldia izan da aurtengo hau, Baigorrin,sekulako arrakasta bildurik bai Mihimena ikuskizun ederrak,1500 ikusliar xoraturik utzi dituela, bai Oskorri etaBerriozarko bandaren kontzertu miresgarriak, joanden ibi-akoitz aratsean, eliza mukurru betea zela bi oreneko entzun-ikusgarriaz gozatzeko. Eta sekulako arrakasta igandeanNafarroaren Egunak. Eguerdikotz elizako plaza koka ahalabetea, soberaxko ere menturaz, hein batetik harat ez baidi-taike behar den bezala agusa.Han entzun da Basaizea elkarteko arduradunetarik den ArgiaOlomendy-ren hitzaldi indartsua, euskaltasuna, lurraldeta-suna eta gizatasunaren sustatzaile. Eta zer plazerra ikusteaBaigorri aldeko belaunaldi berri bat, gaztea eta kemen handizlanari lotua euskararen eta herriaren alde, aitzinekoen segida

    gogo onez harturik !Nafarroaren Eguneko bazkaria beti bezain beroki iragan da,1200 bazkaltiarren artean, kantua eta alegeratasuna nagusi.Eta aratsalde osoan, behereko plaza hura guzia jendez tan-pez betea ! Amaren Alabak xiberotar kantari umoretsuek,Irueako Kaldereroak taldeko dantzari airosek eta BaigorrikoArrolakoek eskaini daukuten ikusgarriaz gira han gozatu. Arastirian zerua ilundu balinbada eta airea freskatu, beran-tean oraindik gazteria gostura zagon Baigorrin...Ez da kanpoko begirik bezalakorik gertakari baten kalitateaneurtzeko, eta Baigorriko besta jastatu duten georgiar, pana-mar ala bolikostar, jakin dugunez, lilluraturik zeudenBaigorriko giroaz, altxor paregabe bat ginuela eskuetan,ziotela...

    Baigorrin, igandea, giro alaia (Arg P.E.)

    Kisu-labea berpiztu duen langile multxoa

  • Gazako lur xirrix-tan, bazterrak be-rriz ere biziki min-b e r a . I s r a e l g oarmadak azkarkitirokatu du etxe bat,ustez omen isla-mista gudari kafirabat zela. Etxe har-tan ziren bost lagu-nak hil dira, amafamiliako bat berelau seme-alabekin. Munduangoseak krisiagogorra abiatuaduela azken urtehauetan gaitz horiseinalatua duguhemen berean etazinez gogoetagarriada lurraren gainekoainitz herritan. Hor-taz zinez griaturikhuna FAO mundu-ko gosetearen kon-

    trako batasunak lur sagarraren balio paregabeaz seinalatu dituen argitasun batzu. Erakutsi ditu bata-sun horrek munduan gaindi lursagarraren mila motaz goiti, batzu guti ezagutuak, merkeak eta hazku-rritasun onekoak gose lekuetan hedatzea merezi luketenak. Denak ezin aipa, bixtan dena, horra horie-tan Peruko atahualpa mota, edo Afrika mendebaleko tubira, bai-eta kanarietako papa colorada gorriaEspainian eta holakoekin lursagarraren urte proposatzen dutela 2008-a mundu guziarentzat. Lursagarrarekin batean ogia, artoa, irrisa eta zereala frango, zenbait 8.000 urte huntan ezagutuak AmerikaAndesetan, janari aberatsak hoik oro. Baina hango lursagarraz dute espantu egiten, toki beroetako erebai, FAO horrek dio jangailu horren emaitza emendatzen ahal dela bestalde, Asian, Xinan eta beste,nahiz Europan duen bere hautuzko lekua orain arte, besteek ere ikasi artean hain segur. Hortan etabesteetan, izanen baitu zer asma eta zer egin biharko munduak jateko. Japonian ere bizibeharrak mugiarazten du jendea. 127 miliuneko herri beti zaharrago horrek baditubere zaharrak, 27 miliun oraingotz, 65 urtez gorakoak. Geroa ere kezkagarri daukate, hango sortzeekhartua duten eskasarekin