4
Bi urte badira Soinuenea Fundazioa martxan jarri zela eta hamabi Herri Musikaren Txokoa inauguratu zela. Bide horretan ekitaldiak ugarituz joan dira, Fundazioaren instalazioetan egin direnak nahiz kanpokoak, beti ere herri-musikaren inguruan. Bai gauzatu diren proiektuak eta bai horien antolaketak eman dituen lanak, era askotakoak izan dira. Hasteko, publikazioak aipatu beha- rrean gaude, horiek direlako egileen ikerkuntza- eta dibulgazio-lanaren testigantzarik onena; batzuetan, urte- roko Jardunaldien babesa izan dute, bertan eztabaidatu baitira kulturaren barruan giltzarri diren hainbat eta hainbat gai, esaterako: egile-eskubi- deak, artxiboen biltegiratzea tresna nahiz euskarrien gainean eztabaida- tuz, eta musikaren zeregina festetan eta Inauterietan. Baina ez dira hor bukatzen museoa- ren lanak, bere izaeraren baitan horiek beharrezkoak diren arren. Kontzertuetan sortzen den giroa da doinu eta abestiez haratago doan erla- zio-prozesu baten gailurra, era asko- tako taldeen arteko elkarlana eta topa- gunea bideratzen duena: erlazio-pro- zesu horretan parte hartu dute, azken urteetan, Euskal Herritik nahiz kan- potik kontzertuetara etorritako talde eta norbanakoek, baita gonbidatu guztiek ere. Hori guztia aski ez eta, dokumenta- zio-artxiboa, publikazioak eta audio nahiz bideo-grabazioak neurrigabe hazi dira. Audizioak, Jardunaldiak eta hainbat jai-egunetako ekitaldiak dira material horretan agertzen diren ele- mentuetako batzuk; denboran irauten duen ondarea osatzen dute. Orain arteko bideari segitzeko asmoz eta, ahal den heinean, lan-ildo berriak zabaldu asmoz, Soinuenea Fundazioak etorkizunerako proiektua gauzatu nahi du, kolaboratzaileen zerrenda handituz eta laguntza bila- tuz; bai une jakinetarako laguntza, eta baita laguntza iraunkorra ere. Behar horri erantzuteko intentzioz, museoan lanean dabiltzan profesiona- lak eta Fundazioaren ohiko kolabora- tzaile batzuk elkartzen hasi dira. Orain arte, bi bilera izan dira; azkene- koa, aurtengo urtarrilaren 11n. Aurre- rantzean eginbideak zein izango diren zehaztea eta lan pilaketari irtenbidea aurkitzea dira lehentasunak. Oraingoz, eta behin-behinekoz, “Soinuenearen Lagunak” izena eman zaio talde horri, eta bi lan-ildo defini- tu dira egungo nahiz etorkizuneko partaideentzat. Aurreneko lan-ildoan, hala nahi duten bolondresak hurrengo proiek- tuetako batean edo batzuetan ariko dira lanean: * Hiru hilean behingo Buletina egi- tea (bi hizkuntzetan). * Urtero antolatzen diren Jardunal- dien antolaketan laguntzea. * Musika emanaldiak definitzea eta gauzatzea. * Herri Musikaren Bilduma saileko publikazioak prestatzea eta gauzatzea (10.a da atera den azken zenbakia). * Antolatzen diren zenbait ekitaldi bideoz grabatzea. * Datu Basean fitxak betetzea eta datuak sartzea. Bigarren lan-ildoa, “Soinuenearen Lagunak” elkartearentzat diru-lagun- tza sistema bat martxan jartzea da, kostu gutxiko harpidetza bidez egin- go litzatekeena; trukean, diru-emaile- ek hainbat onura izango lituzkete, esaterako: deskontu nahiz pribile- jioak, bai antolatzen diren ekitaldie- tan, eta bai museoan sartzerako garaian. Behin-behineko Batzorde Eragilea, hurrengo hauek osatzen dute, alfabe- to-ordenan: Julio Abascal, Orkatz Arbelaitz, Juan Mari Beltran, Emilio Xabier Dueñas, Iñaki Eguren, Xabier Etxabe, Ane Gil, Josu Larrinaga, Aritz Martín eta Joseba Zabaleta. Batzorde horrek lan-eskema buka- tutzat ematen duenean Buletin hone- tan bertan jakinaraziko da, denek izan dezazuen funtzionalitatearen berri eta, hala nahi izanez gero, elkartearen kide izateko izena eman dezazuen. SOINUENEAREN LAGUNAK Etenik gabe garatzen ari den proiektu baten sortzea. 2014ko martxoa HMBERRIAK HERRI MUSIKAREN TXOKOAREN BULETINA 49. zenbakia

HMberriak 49

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Buletinaren ale honetan azaltzen diren gaiak: -SOINUENEAREN LAGUNAK -GAITERO ETA DULTZAINEROAK MARTXOAREN 8AN HERNANIN -OIARTZUNEN HERRI MUSIKA ETA DANTZA TAILERRAK -OIARTZUNEN IHOTEAK Gainera Udaberriko HM Kontzertuan parte hartuko duten musikariei buruzko informazioa ageri da bertan: -BIZKAIA: IBON KOTERON -IRLANDA: NIAMH NÍ CHARRA

Citation preview

Bi urte badira Soinuenea Fundazioamartxan jarri zela eta hamabi HerriMusikaren Txokoa inauguratu zela.Bide horretan ekitaldiak ugarituz joandira, Fundazioaren instalazioetanegin direnak nahiz kanpokoak, betiere herri-musikaren inguruan.

Bai gauzatu diren proiektuak eta baihorien antolaketak eman dituenlanak, era askotakoak izan dira.Hasteko, publikazioak aipatu beha-rrean gaude, horiek direlako egileenikerkuntza- eta dibulgazio-lanarentestigantzarik onena; batzuetan, urte-roko Jardunaldien babesa izan dute,bertan eztabaidatu baitira kulturarenbarruan giltzarri diren hainbat etahainbat gai, esaterako: egile-eskubi-deak, artxiboen biltegiratzea −tresnanahiz euskarrien gainean eztabaida-tuz−, eta musikaren zeregina festetaneta Inauterietan.

Baina ez dira hor bukatzen museoa-ren lanak, bere izaeraren baitanhoriek beharrezkoak diren arren.Kontzertuetan sortzen den giroa dadoinu eta abestiez haratago doan erla-zio-prozesu baten gailurra, era asko-tako taldeen arteko elkarlana eta topa-gunea bideratzen duena: erlazio-pro-zesu horretan parte hartu dute, azkenurteetan, Euskal Herritik nahiz kan-potik kontzertuetara etorritako taldeeta norbanakoek, baita gonbidatuguztiek ere.

Hori guztia aski ez eta, dokumenta-zio-artxiboa, publikazioak eta audionahiz bideo-grabazioak neurrigabehazi dira. Audizioak, Jardunaldiak etahainbat jai-egunetako ekitaldiak diramaterial horretan agertzen diren ele-mentuetako batzuk; denboran irautenduen ondarea osatzen dute.

Orain arteko bideari segitzekoasmoz eta, ahal den heinean, lan-ildoberriak zabaldu asmoz, Soinuenea

Fundazioak etorkizunerako proiektuagauzatu nahi du, kolaboratzaileenzerrenda handituz eta laguntza bila-tuz; bai une jakinetarako laguntza, etabaita laguntza iraunkorra ere.

Behar horri erantzuteko intentzioz,museoan lanean dabiltzan profesiona-lak eta Fundazioaren ohiko kolabora-tzaile batzuk elkartzen hasi dira.Orain arte, bi bilera izan dira; azkene-koa, aurtengo urtarrilaren 11n. Aurre-rantzean eginbideak zein izango direnzehaztea eta lan pilaketari irtenbideaaurkitzea dira lehentasunak.

Oraingoz, eta behin-behinekoz,“Soinuenearen Lagunak” izena emanzaio talde horri, eta bi lan-ildo defini-tu dira egungo nahiz etorkizunekopartaideentzat.

Aurreneko lan-ildoan, hala nahiduten bolondresak hurrengo proiek-tuetako batean edo batzuetan arikodira lanean:

* Hiru hilean behingo Buletina egi-tea (bi hizkuntzetan).

* Urtero antolatzen diren Jardunal-dien antolaketan laguntzea.

* Musika emanaldiak definitzea etagauzatzea.

* Herri Musikaren Bilduma saileko

publikazioak prestatzea eta gauzatzea(10.a da atera den azken zenbakia).

* Antolatzen diren zenbait ekitaldibideoz grabatzea.

* Datu Basean fitxak betetzea etadatuak sartzea.

Bigarren lan-ildoa, “SoinuenearenLagunak” elkartearentzat diru-lagun-tza sistema bat martxan jartzea da,kostu gutxiko harpidetza bidez egin-go litzatekeena; trukean, diru-emaile-ek hainbat onura izango lituzkete,esaterako: deskontu nahiz pribile-

jioak, bai antolatzen diren ekitaldie-tan, eta bai museoan sartzerakogaraian.

Behin-behineko Batzorde Eragilea,hurrengo hauek osatzen dute, alfabe-to-ordenan: Julio Abascal, OrkatzArbelaitz, Juan Mari Beltran, EmilioXabier Dueñas, Iñaki Eguren, XabierEtxabe, Ane Gil, Josu Larrinaga,Aritz Martín eta Joseba Zabaleta.

Batzorde horrek lan-eskema buka-tutzat ematen duenean Buletin hone-tan bertan jakinaraziko da, denek izandezazuen funtzionalitatearen berrieta, hala nahi izanez gero, elkartearenkide izateko izena eman dezazuen.

SOINUENEAREN LAGUNAKEtenik gabe garatzen ari den proiektu baten sortzea.

2014ko martxoaHMBERRIAKHERRI MUSIKAREN TXOKOAREN BULETINA

49. zenbakia

Niamh Ní Charra Killarneyherrian, Irlandako hego mendebalde-an, jaio zen. 4 urterekin biolina jotzenhasi zen. Irlandako txapelduna bioli-narekin zein kontzertinarekin,Chieftains edo Noel Hill musikarigoraipatuekin egin du lan. Frantzia,Ingalaterra eta Alemaniako festibale-tan ez ezik, mundu guztian zehar ibilida. Riverdance ikuskisunaren 1º bio-lin bakarlaria izan zen 8 urtetan zehar2500 kontzertutik gora emanaz.Carlos Nuñez-en bandan ere aritzenda.

Musika irakaslea den baitan, eAnCulturlann, Comhaltas CeoltóiríÉireann-en egoitza ofizialean, musi-kari profesionalei bideratutako taile-rrak ematen ditu.

Bere lehenengo bakarkako diskoa,Ón Dá Thaobh / from Both Sides,2007an argitaratu zuen. Kritikarienaldetik oso harrera ona izan zuen etaMOJO aldizkariak urte hartan argita-ratu zuen 10 folk disko onenenzerrendan ageri zen album irlandarbakarra zen. Erresuma Batuko TheIrish World aldizkariak 2008an bana-tu zituen sarietan folk musika egitenduen talde onenari eman zioten “BestTrad Music Act 2008” saria jaso zueneta egoitza Amerikan duen IrishMusic Association elkarteak urteberean “Best Fiddle/Violin 2008”saria eman zion.

Bere bigarren diskoa, Happy Out,New Yorkeko Earle Hitchner kazeta-riak 2010 urteko 30 lan aipagarrienenzerrendan sartu zuen eta Irish MusicMagazine aldizkariak “ziurrenik2010eko disko onena” zela idatzizuen. Irlandar Musikaren Sarietan(Irish Music Awards) 2011koBakarlari Onenari ematen zaion sariajasotzeko izendatu zuten. BillMargeson musika kritikari entzute-tsuak biltzen duen LiveIrelandMusika Sarietan 2012ko Emaku-mezko Musikari Onenaren saria jasozuen eta berriki, urte honen hasieran,2014ko Emakumezko MusikariOnenaren saria berriz jaso du.

Kaleratu duen azken diskoa Cuzizenekoa da, ezizen hori hartzen zuenTerry Teahan musikari irlandarraomentzen duena. Irlandan zeinnazioarte mailan oso harrera ona iza-ten ari da hainbat musikari gonbida-turen partaidetzarekin grabatu zendisko hau. Horren adibide bat daEstatu Batuetako Chicago hirianbanatzen diren Tradition in Review(TIR) sarietan 2014ko Disko Instru-mentala izendapena jaso duela.

Soinuenean Niamh Ní CharrakDominic Keogh bodhrán jolearekineta Paddy Kerr bouzouki jolearekineskainiko duen emanaldian Cuz dis-koa izango da oinarri.

KONTZERTUAK SOINUENEAN

UDABERRIKO KONTZERTUA2014ko martxoaren 15ean - 18:30tan Soinuenean

NIAMH NÍ CHARRA BANDFIDDLE, KONTZERTINA,

BODRHÁN ETA BOUZOUKIA

SARRERA5 EURO

NIAMH NÍ CHARRAIrlandar biolin eta kontzertina

Arratsaldean Udaberriko Herri Musika Kontzertuanparte hartuko duen Niamh Ní Charra-k Oiartzunen

izango den denboraren zati bat kontzertu didaktikoradatozen haurrei Irlandako musikaren zati bat erakuste-ko erabiliko du. Hala, biolinez, kontzertinaz edota kan-

tatuko doinuak entzuteko aukera izango dutegazteenek.

Lekua: SoinueneaErgoien auzoa20180 Oiartzun

Eguna:2014-03-15Ordua:12:30

KONTZERTU DIDAKTIKOA FAMILIAN

Bilbotar musikari hau 1967an jaiozen. Urte berean sortu zen botxokoherrian Alboka, Txistu eta PanderetaUdal Akademia, zeinetara joango zenia desagerturiko alboka ikasteraaspaldiko 1987an. Ordudanik neolito-tik datorren soinu tresna berezi horrensuspertzearen bultzatzaile nagusieta-koa izan da, nahiz eta gaita zein dul-tzainaren espezialista ere baden etanoizean behin bestelako soinu tresnakere jotzen dituen, hala nola txistua,zeharkako flauta edo zerra musikala.

Artista eta talde zerrenda amaiga-be batekin grabatu eta zuzenean joizan du –Tapia ta Leturia, Tomás San

Miguel, Tejedor, Berrogüetto, OrekaTX, Xiradela, Fran Lasuen, MattDarriau & Paradox Trio, The ClarinetTrio, Ivo Papasov & ZigZag Trio,Heikki Syrjänen & Pekka Westerhlm(The World Mänkeri Orchestra),Sergei Starostin (Farlanders) & SergeiKlevensky (Farlanders, Maleridja)–,oso bereziki Kepa Junkerarekin.Honen taldeko partaide gisa eskenato-kian izan da Bulgarka, La BottineSouriante, Hedningarna, DulcePontes, Joxe Manuel Budiño, AmaiaZubiria, Oskorriko lagunekin... etaantzeko artistekin.

Ibonek eta Kepak 1996an argitara-

tu zuten Leonen Orroak albumakalbokaren birsortzea markatu zuenXXI. mendeko egunsentian; oraingoalbokari gazte guztientzako errefe-rentzia da. Ondoren Airea (2004) hel-duko zen, soinu tresna horri formatuhandiko lehen kontzertuak ekarrikozizkiona.

Leonen Orroak Kultur Elkartekolagunekin elkarlanean 2009 urteanAlbokak 2.1 argitaratu zuen. Asmohandiko disko-liburua, soinu zein teo-ria aldetik alboka hobeto ezagutu nahiduenarentzat kontuan hartu beharrekoerreferentzia izateko helburuarekinsortua izan zen.

kontzertu honenlaguntzaileak:

Udaberriko kontzertua Soinuenea - Herri Musikaren Txokoan

AFARIA KONTZERTU ONDORENAfaria Auzokalte Elkartean izango da, kontzerturako

erabiliko den areto berdinean. Bertan musikariekinegon, jan, kantatu, jo eta dantzatzeko aukera izango da.Izena emateko komeni da lehen bait lehen deitzea,lekua mugatua baita.

Prezioa (kontzertua barne): 20 euro.

IBON KOTERONAlboka

GAITERO ETA DULTZAINEROAKMARTXOAREN 8AN HERNANIN

Hernaniko dultzaineroek Alberite, Deba, Lizarra etaOiartzungo gaita, dultzaina eta danbor taldeekin bateraantolatu dute topaketa. Anaiarteko bilera honi hasieragoizeko 10:30etan emango diote udaletxearen aurrekoGudarien Enparantzan elkartuta. Handik abiatuta kaskoanbarrena bisita gidatua egingo dute.

Hernaniko kaleak musikaz beteko dituen kale-bueltaeguerdiko 12:00etan abiatuko da aurretik mokadu bathartu ondoren.

Bazkaltzera sagardotegira joango dira garaiak eta anaiarteko topaketek eskatzen duten bezala.

OIARTZUNEN IHOTEAKPasa den otsailaren 21 eta 23 artean ospatu ziren Oiartzungo

Ihoteak. Ostiral arratsaldean eguzkia gorde ondoren iritsi zirenIntxixuak eta sorginak udaletxe aurreko Doneztebe enparantzarasuaren ondoan egin zuten dantzarekin festari hasiera emanez.

Larunbat goizean Oiartzungo auzo ezberdinetako koadrileketxeetako atariak garbitu eta bertan musikaren erritmoak agindubezala dantzatu zuten. Koadrila hauek guztiak eguerdianElizalden bildu ziren Madalensoro frontoian elkarrekin bazkaldueta festa jarraitzeko. Jaten bukatu orduko musikariak giroaberotzen aritu ziren gogoa izan zuen guztiak dantza egitekoaukera izan zezan. Giroaren berri izanda gerturatu ziren festahauetako beste pertsonaia berezi batzuk ere: arantzaz josiak etabesarkada zailekoak diren Otegizonak batetik eta argazkian ikusdaitekeen Zomorrozinkoa bestetik. Haurrek urte osoan ikusten ezdituzten pertsonaia hauekin jolasteko aukera izan zuten.

Ihoteei bukaera igande arratsaldean eman zitzaien Intxixu etasorginek Kataxulora bueltatu behar zutela ikusi zutenean.

OIARTZUNEN HERRI MUSIKA ETADANTZA TAILERRAK

Lehengo urtean martxan jarri ziren tailerrekin jarraituz, aurtenSoinueneak Oiartzungo Abaraxka Ludotekarekin elkarlaneaneskaintza horrekin aurrera jarraituko du. Joan berria dugunotsailean ihoteak izango zirela kontuan hartuta festa horietandantzatzen diren dantzak, beste batzuen artean Ihote baltsa, landuziren Intxixuen etorreraren aurreko bi larunbatetan.

Martxoan irlandar musika ezagutzeko aukera emango zaiehaurrei Niamh Ní Charra musikaren laguntzarekin. Aurreko orri-aldeetan agertzen den bezala, udaberriko kontzertuan partehartzekoa da musikari hau eta goizean tarte bat eskainiko die hau-rrei.

Apirilean izango den Pazko Astean txalaparta izango da taile-rraren ardatza, maiatzean eta ekainean berriz dantza. Maiatzeandantza jolasak landuko dira, ekainaren 14an berriz erromeriaizango da.

Iazko apirilean Irunen egin zen topaketako kalebuelta. SNN

Ihoteetan dantzatzeko dantzak ikasten. SNN

Haurrak Oiartzunen Zomorrozinkoa zirikatzen. SNN

Soinuenea - Herri Musikaren TxokoaTornola kalea, 6 - 20180 OIARTZUN

Tel / Fax 0034 943 493 578

[email protected]

www.soinuenea.org

BISITARI KOPURUAAzken hiru hilabeteetan: bisitari kopurua: 640Antolatutako taldeak: 19Bisitari kopurua martxora arte: 39298

WEB ORRIRA BISITAKAzken hiru hilabeteetan: 14157