8
KULTURA ETA AISIA 01 Ortzadar \\ Larunbata, 2010eko abenduaren 11a www.deia.com Ipuinei bizia ematen diete María Uriartek eta Tomás Fernandok 190. zenbakia [4-5. orrialdeak] ETXEGIROAN Egunerokotasunari musika jarriz [7. orrialdea] Keu Agirretxea Buber saridunei errepasoa [2. orrialdea] Web hoberenak

ORTZADAR

  • Upload
    deiacom

  • View
    234

  • Download
    2

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Revista de ocio y música.

Citation preview

Page 1: ORTZADAR

KULTURA ETA AISIA 01Ortzadar \\Larunbata, 2010eko abenduaren 11a

www.deia.com

Ipuinei bizia ematen diete MaríaUriartek eta Tomás Fernandok

190. zenbakia

[4-5. orrialdeak]

ETXEGIROANEgunerokotasunarimusika jarriz[7. orrialdea]

Keu Agirretxea

Buber sariduneierrepasoa[2. orrialdea]

Web hoberenak

Page 2: ORTZADAR

02 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2010eko abenduaren 11a

B OSTETAN berunezko aurpegiak. Aharrausien ejerzi-toa, eskuak gogortuta dituen iturgina eta hiru andrehoriek. Errumanieraz hitz egiten dute, batek karkaila-ka. Garbitzaileak? Bulegoak ireki baino lehen sartu

behar lanera, zatar-polizia, garbitasun-begirale.

Zazpietan batzuk makilatuta, batzuk betileak oraindik dan-darrez. Liburuan logurea gorde duen batek kleenexa atera du:

sudurra negarretan, euri tantak leihoe-tan. Irratian emazteari deitu diote,

senarraren amorantea direlakoan.Motorraren zarata ere ez da entzuten,

adar-jotzailearen barrearekin, andrea-ren haserrearen zotinarekin.

Hamaiketan hezurretako medi-kua gonbidatu dute beste eman-

degi batean. “Eski istripueiesker daukat nik lana”, esan du

eta hamarkagarren lerrokadanbatek telefono deia erantzun du, Athleticken kantua

entzun da birritan, “bai?” batekin isildu duen arte.Ama zen, ea zer moduz katarroa. Erantzuna domi-nistikuka, “baina hobeto, ama”.

Eguerdian burtsak erori dira eta IBEXak eskukadabete puntu galdu ditu. Galeren betekada gosetuenorduan etorri da. Ikaslea motxilarekin doa, etxean zerote dagoen bere buruari galdezka. Baietz plater beteporrusalda. Edo okerrago: pistoa. Eta gero arraina.Ondoan neska taldea dauka, institututik bueltan.Berokiak kenduta doaz, goizean jarritako jantziakgeruzaz geruza kendu dituzte, soinetik besapera. Oilo-loken barreak egin dituzte beste horren izena esandutenean. Hain zegoen guapo gaur, soinketa klasean.

Bostetan euria berriro, udazken ero, orain epel, ora-in hotz edo bero. Umeak karrotxoetan datoz, gurasoakpaseoan daramatzate. Eskailerak igotzean andre bateklabain egin du eta zalaparta eragin. “Ito barik!”, dio gida-riak, denak lasaitze aldera, “ea, ito barik”.

Ito egin dira, ostera, seietan autoak. Istripuek bide zaba-lak itsutu dituzte, artazi izan nahi zuen kamioiak gorabeherak eragin ditu. Esatariak eguraldi iragarpena egindu eta legebiltzarreko zalaparta laburtu du gero: honekhau, besteak ezetz, gaur ere ez dira konpondu. Zortzietanpartida dago, bederatzietan “gol!” eta kalean ez dabil inor.

Hamarretan zulo-ilun mundua, isil-isilik sahiesbidea.Akonkaguaren ederra kontatu du batek irratian eta aha-

rrausiak itzuli dira, lehen lerrotik hogeigarrenera, mara-mara.

Hamaiketakoa da azken bidaia. Golak zenbatzeko ordua, etxe-ra deitu eta “banoa” esatekoa. Enekuritik Bilbo ikusten da, dar-

dar batean. Bidaiariak isilik doaz, batelean doazela sentitzendute, balearen urdailean, gauaren sabel bete-betean, ordu horre-tan egunaren errefuxiatuen aberri bilakatu den autobusean.

H EGAZKINEN TRIPAK txoko susmagarriak izan dira betieta duela gutxira arte ez nituen inola ere bisitatzen. Behinhartu nuen oso gaztetan Lanzaroterako hegazkin bat,hegaldi gaiztoa izan genuen eta nire barruak esan zidan

sekula ez nituela berriro zapalduko. Kontua da harrezkero hamaika kilo-metro egin ditudala trenez edo autobusez. Ehunka kilometro Madrile-ra, milaka Bartzelonara, baina, hori gutxi balitz, Lisboaraino eta Ams-terdameraino ere heldu naiz zaldiaren ondorengo garraiobide horietan.

Orain urte batzuk, ostera, Oxfordeko unibertsitatetik deitu zidaten hi-tzaldia egiteko. Joan nintekeen autobusez, edo trenez, eta kanala ur azpi-tik pasatu, baina ez zegoen astirik, ezta gogorik ere, eta Oxfordekmerezi zuela eta, hegazkina berriro hartzea deliberatu nuen, hamarbat urte geroago. Harrezkero hamaika hegazkin hartu ditut; ondozenbatu baditut, aurten, esate baterako, hogeita hamalau dire-la uste dut…

Baina autobuseko bidaia bat daukat oso gogoan oraindik.Sarritan kontatu izan dut lagun artean, ahots goran, bai-na sekula ez dut idatzi izan. Galiziara joan behar nuen,nire liburu baten galegozko itzulpena aurkeztera. Beste-rik ezin eta autobusez joan nintzen, gauez, hemendik etaGaliziarainoko herri txiki guztietan gelditzen den autobushorretan, haraino zortzi bat ordu behar dituen horretan.Gaitz erdi, esan nion neure buruari,lotan joango naiz, eta fresko hel-duko naiz aurkezpenera.

Usteak erdi ustel, jakina, etagaitz erdiak gaitz osoak. Kon-tua da autobusaren bigarrenlerroan egokitu zitzaidalajesarlekua, leku ona inondikere. Bidaiaren lehen zatia,zeruan argi minimoa zegoeneanartean, nahiko ondo joan zen. Era-bat ilundu zuenean hasi ziren kome-riak. Halako batean, lehen lerroko andre bat –hau da, nireaurrean zegoena– zutunik jarri eta oihuka hasi zen. Gaitzerdi, orain ere, hori baino ez balitz; gauza da metalezkomakulu bat zeukala, herren apur bat egiten zuelako, eta burugainean astintzen hasi zen, txoferraren burutik hurbilegigauza onerako.

Andreak behin eta berriro esaten zuen autobusaren sabaipartean, motxilak, poltsak eta jakak sartzeko erabiltzen denapal horretan hain zuzen, begiak zeudela, aurpegiak… etaberari, andreari, begira zeudela asmo txarrez. Gidariak,arriskua ikusita, autobusa desbideratu eta gelditu eginzuen bide bazterrean. Guardia Zibilari deitu zion gero.Guardia Zibila etorri eta, besterik gabe, lasaigarri bateman zion andreari eta autobusean berriro sartu. Jakina,handik ordubetera berriro hasi zen andrea bere kon-tuekin. Mutil mozkote bat agertu zen orduan atzeko lerroe-tatik: “Trankil egon, diskotekako atezaina naiz ni eta bada-kit egoera hauei aurre egiten”. Orain barregarria ematendu, baina eskertu genion gizonari, goizeko lauretan, andrea-ren ondoan jesarri eta ez baitzion zirkinik ere egiten utzi,txoferraren buruaren alde beti ere.

Andrea Oviedon utzi zuten, geltokiko agintarien esku. NiGaliziara heldu nintzen, minutu bateko loa ere egin barik.Liburua aurkezteko aurreko egunean prestatuta neukan hi-tzaldia erabat ahaztuta neukan.

Editorial Iparraguirre S.A.Zuzendaria: Iñigo CaminoKoordinazio lana: Karolina Almagia - [email protected]: Iñaki Mendizabal Elordi / Ander Egiluz BeramendiPortadako argazkia: Juan Lazkano

Lege Gordailua: BI 1720-06

Kultura Sailak(Hizkuntza PolitikarakoSailburuordetza)diruz lagundutakoa

Gehigarri honekBizkaiko ForuAldundiarenlaguntza jaso du

Autobusa

Hegazkinen makuluak AutobuseanU N A I E L O R R I A G A I R AT I J I M E N E Z

Andreak behineta berriz zihoen

autobusarensabaian begiak

zeudela

Hamaiketakoada azken

bidaia, etxeradeitu eta‘banoa’

L I T E R AT U R A > A H O T S A K

Page 3: ORTZADAR

KULTURA ETA AISIA 03Ortzadar \\Larunbata, 2010eko abenduaren 11a

I G O R E S TA N K O N A

Kritika

H E G AT S 4 6 : K U R D I S TA N ( E U S K A L I D A Z L E E N E L K A R T E A , 2 0 1 0 )

Ez etsitzearen ederra

M ARTXOAREN 21a iristen denbakoitzean, udaberria hastearekinbatera, kurduak kalera ateratzendira Kawa-ren legenda ospatzera.

Anatoliatik hasi eta Irango mesetaraino, Kauka-sotik lautada mesopotamiarretara, andre zeingizon, eskutik helduta, suaren bueltan ibiltzendira dantzan, dultzainen eta danborren karran-kari jarraituz. Turkia, Iran, Irak eta Siriakomugek banatutako 36 milioi kurduetatik osogutxik ez du ospatzen Newroz, Lurrean denEstaturik gabeko herri handienaren UrteBerria”.

Manuel Martorellen artikuluko lehen pasar-tea da, Euskal Idazleen Elkarteak argitaratzenduen Hegats aldizkarirako prestatutakoarena,ekialde ertaineko kulturarik zaharrenari, Kur-distani, eskaini baitio elkarteak abendu hone-tako zenbakia. Hor ageri dira herri honen zen-bait konstante: banaketa politikoa, eguzkia, tra-

dizioa, emakume eta gizonen elkartasuna.Aldizkarian kolaboratu dute aipatutakoManuel Martorellek, Karlos Zurutuza kazetarinekaezinak eta Urtzi Urrutikoetxeak, Kurdis-tanekiko zubigileak.

Hegats Kurdistani dedikatu zaio DurangokoEuskal Liburu eta Disko Azokako herrialdegonbidatua izan delako aurten. Asmoa izan daeuskal irakurleak Kurdistango inguruabar geo-grafiko, etniko, ekonomiko, sozial eta kultura-lei buruzko ideia oso bat izan dezala eskura,argitalpen batean laburtua. Bide batez elkar-teak literatura kurduaren ordezkaritza bat eka-rri zuen Durangora, Hegatsen ageri zirenakzabalago azaltzeko, eta poesia kurduaren soi-nua helarazteko. Gozoki irakurri zuen IrfanGülerrek poesia kurdua, eta Urtzi Urruti-koetxeak hiru minutuan laburtu zuen –artiku-lu mamitsua dakar Hegatsek horren inguruan–euren literatura zertan den, abenduaren 5ekoekitaldian.

Hegatsen aurki ditzakegun poema antologa-tuen artean batzuk zirrara sortzen dute.Burrukan dabilen herri baten isla dira. Kur-distango bertako literatura zein diasporan egi-ten dena negar baten antzekoak dira, ez negaretsia, baina bai tristea, askatasun faltatik sor-tua: “Atzerriko ordezkaritza bat herrialde bate-ra doalarik/ lore sorta bat eroan ohi dute/ sol-

dadu ezezagunaren hilobira./ Bihar/ ordezka-riren bat Kurdistanera badator/ eta galdetzenbadit: non dago/ soldadu ezezagunaren hilo-bia?/ esango diot, jauna/ edozein erreka ertze-tan/ meskita bakoitzeko aulkian/ etxe bakoit-zaren atarian/ eliza bakoitzaren ate aurrean/mendiko harkaitz bakoitzeko/ haitzulo bakoit-zean/ zelaiko edozein zuhaitzetan/ herrialdehonetan/ zeruko metro bakoitzean/ zaude lasai,makur zaitez pixka bat/ eta jar ezazu zure loresorta.” (Abdullah Peshew, Soldadu ezezaguna).

Ander Iturriotz Euskal Idazleen elkartekolehendakariak edizioari egin dion sarreran age-ri da desesperazio baikor hori. Gomendioa ema-ten dio euskal irakurleari begiak beti zabalikedukitzeko herri zapalduen patuari, laguntzekomendietako anaiak, historiak ahaztu dituenhoriek guztiak, era horretan gure burua lagun-tzen eta janzten ari garela esan nahiko baligubezala. Hor dago beraz, 118 orrialdeko eskuli-burutxo bat, Kurdistanez gehiago jakin guraduenarentzat. Bidaiatu egin dezakezu geogra-fia eta historian barna, herri kurdua bizitzenari den momentu politiko interesgarria ezagu-tu, eta zer nolako gizartea (nahi) duten ikusi.Nire aldetik, astia hartu eta poesian pausatzekoeskatuko nizueke. Indar berezi bat daukate poe-ta kurduek, elegantzia berazko bat hondakinenartetik Fenixa deskribatzeko.

Sarrionandiarengai askoreningurukogogoetakUnamunoren poema batenoihartzuna dago Sarrionan-diak liburuari ezarri dionizenburuan. Mosaiko batenantzera, gai asko eta askota-rikoak biltzen dituen saiakeramardula da hau, 700 orrialdeingurukoa. Berebere hizkun-tzaren lehen gramatika idatzizuen Pedro Hilarion fraidefrantziskotarra du ardatz.Egungo auzi askori buruzegiten du gogoeta egileak:kolonizazioa, gerra, inperia-lismoa, militarismoa, eremuurriko hizkuntzak, estaturikgabeko nazioak...

Erakusleihoa Salduenak

Egilea: Joseba SarrionandiaArgitaletxea: PamielaGeneroa: Saiakera

Zaldi Eroa

Euskararenzapalkuntzadela eta, iritzikritikoakGarai, lurralde eta arlo asko-tako adierazpen, gertakari,testu eta dokumentuak ekarriditu gogora liburu honetanKoldo Izagirrek, haiekkomentatuz euskararen etaeuskararen zapalkuntzareninguruko bere iritzi kritiko etaautokritikoa emateko. “Daki-gun bakarra da euskaldunokinozotzat hartzen gaituztelaeta, maluruski, arrazoia edukidezakete”, dio liburuarenpasarte batean. “Ez daukatahalmenik soziolinguistikazdiskurtso bat osatzeko, bainabarrenak eskatzen zidanazidatzi dut”, esan du.

Egilea: Koldo IzagirreArgitaletxea: SusaGeneroa: Saiakera

Musikaz etailustrazioezhornitutakobidaia-liburuaMunduan barrena egindakohamaika bidaiatan bizi izan-dako esperientzietatik abia-tuta idatzi zuen Jon Arretxek7 Kolore liburua (Elkar,2000). Zazpi atal zituen lanhark, koloreka sailkatuak, etakolore bakoitza sentimendubati loturik: beltza, grisa,horia, gorria, berdea, urdinaeta zuria. Orain, 7 Koloredisko-liburua argitaratu duErein argitaletxeak, zazpikanturekin eta ilustrazioberriekin osatuta. CristinaFernándezek egin ditu ilus-trazio originalak eta Francis-co Ibañezek sortu du musika.

Egilea: Jon ArretxeArgitaletxea: EreinGeneroa: Bidaiak

1. AutokarabanaFermin Etxegoien. Pamiela.

2. Fucking artistsXabier Montoia. Elkar

3. Musika aireanKarmele Jaio. Elkar

4. Azukre xehea gatz larriaMikel Hernández. Alberdania

5. Hilobiko isiltasunaArnaldur Indridason. Alberdania

6. Nor bere bideanJoan Mari Irigoien. Elkar

Fikzioa

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).

1. Veleia aferaAlberto Barandiaran. Elkar.

2. Geroa gurea da. IbarretxeKoldo Ordozgoiti. Tarttalo.

3. Eskarmentuaren paperakAnjel Lertxundi. Alberdania.

4. Hau koaderno bat zenMaialen Lujanbio. Lanku Bertso Zerb.

5. Loiolako hegiakImanol Murua Uria. Elkar

6. Ez dago etxeanJokin Urain. Susa

Ez Fikzioa

�Kurdistanieskaini dioHegatsaldizkariakazken zenbakia

�Poema batzukzirrara sortzendute; borrokandabilen herribaten isla dira

Moroak garabehelaino artean?

Autopsiarako probak 7 Kolore

Page 4: ORTZADAR

04 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2010eko abenduaren 11a

R E P O R TA J E > T E M A D E L R E P O R

Munduaren luze-zabalean entzuten dituzte Maria Uriartek eta TomásFernandok grabaturiko piezak. 36 herrialdetan, zehatz-mehatz. Fran-tzia, Ingalaterra, Errusia, India, Finlandia, Mexiko, Argentina, Txile,AEBak, Maroko, Suitza, Uruguay, Australia, Guatemala… Herri horie-tatik guztietatik sartzen dira webgunera. Zer entzuten duten? Bada,umeentzako eskaintza zabala dago; Joseba Sarrionandia, Antton Irus-ta, Eider Rodriguez, Mariasun Landa, Miren Agur Meabe, Juan KruzIgerabide, Jon Suarez eta Pello Añorga, Grimm anaiak, Ursula Wöl-fel eta Euskal Herriko, Indiako eta Ingalaterrako herri ipuinak daude,besteak beste. Helduek, halaber, uzta oparoa aurkituko dute web-gunean. Amets Arzallus, Arantxa Iturbe, Eduardo Galeano, EiderRodriguez, Harkaitz Cano, Ixiar Rozas, Jon Maia Soria, Joseba Sarrio-nandia, Mario Benedetti, Julio Cortazar, Sonia Gonzalez eta LutxoEgiaren lanak, besteren artean.

Euskarazko literatura,36 herrialdetan barna

“Plazera da etxean testuak elkarrekin irakurtzea”Egunaren abiada moteldu etajendea etxeko epelera batzendenean pizten dituzte mikro-fono eta soinu aparailuakMaria Uriartek eta TomasFernandok. Etxearen gozoan,literaturaren giroan barnera-tzen dira. Umeentzako zeinhelduentzako ipuinak etaaudioliburuak grabatzendituzte. Eta, Osoitz Elkoroba-rrutiaren laguntzarekin, inter-neten hartarako propio sortu-riko atarian jartzen dituzte,www.etxegiroan.com-en

Tomás Fernando eta María Uriarte, etxean atondo duten grabazio estudioan. ARGAZKIA.: PABLO VIÑAS

AMAIA ARRAINZAMusikagintza eta irakaskuntzaarloetatik datoz, hurrenez hurren,Tomas Fernando eta Maria Uriar-te. Udaberrian abiarazi zutenmilaka bisita jasotzen dituenwww.etxegiroan.com webgunea etaberriki zenbait aldaketa egindizkiote, eskaerari hobeki eran-tzuteko asmoz. RSS bidezko har-pidetza sistema ezarri dute, etabeste hainbat egileren testuakgehitu.Nola otu zitzaizuen grabaketakegiten hastea? Noiz hasi zineten?Tomas: 2004an hasi ginen graba-zioak egiten. Maríak lehenagotikere egiten zituen, lan kontuekbultzatuta. Lehen beste mundu batzen grabazioena. Kaseteetan gra-batzen genuen, testu liburuetakomaterial moduan.Maria: Ume itsuekin lan egitendut nik, eta haientzako ipuinakgrabatzen hasi nintzen.T.F.: Bi mundu batu genituen,Maríaren lana eta aspalditikgeneukan gogo bat, zaletasun bat.Musikaren mundutik nentorrenni; beraz, ezagunak egiten zi-tzaizkidan musika tresnak eta gra-bazioak egiteko aparailuak.Iraultza digitalak bete-beteanharrapatu gintuen, eta aukeraugari ireki zitzaizkigun bat-batean. Estudio txiki bat atondugenuen etxean, eta grabazioak egi-ten hasi ginen.M.U.: Lehendabiziko gra-bazioak Tas-Tas irratilibrerako egin geni-tuen, mikroipuinaketa antzekoakziren. Lagunekeskatuta ere hasiginen beste piezabatzuk grabatzen,Basauriko euskal-dunen elkartea denEuskarabilarentzateta. Institutuetatik etaargitaletxeetatik ere hasi ginenenkarguak jasotzen, material dida-ktikoak grabatzeko. Bide naturalbat izan da. Tomas musikatik zeto-rren, eta nik beti izan dut hitza-rekiko zaletasun eta joera argi bat.T.F.: Guretzat plazera da etxeantestuak elkarrekin irakurtzea,grabatzea. Gorka Andrakak gure

lanak Tas-Taseko Mar de fueguitosprograman sartzeko aukera eskai-ni zigun, eta horrek bultzada bateman zigun.Eta nolatan erabaki zenuten web-gunea sortzea eta grabazio horiekguztiak jendearen eskura jartzea?T.F.: Ipuin mordoa pilatu zi-tzaizkigun. Fonoteka bat sortunahi genuen nolabait, eta webgu-neak horretarako aukera ematenzigun. Gainera, nahi duzun toki-

tik nahi duzun unean en-tzutea ahalbidetzen du.

M.U.: Jendeak kopiakeskatzen zizkigun,umeekin edo hel-duekin lan-tzeko…Gauza askotarako.Ezin zuen gauzairagankor bat izan;

hainbeste mimo-rekin landutako zer-

baitek ezin zuen desa-gertu: gure ilusioa zen jen-

dearen eskura egotea. Eta web-gunea aukera ona iruditu zitzai-gun.Zer behar du izan ipuin edota tes-tu batek hura graba dezazuen?M.U.: Gustatu behar zaigu. Nikhautatzen ditut gehienetan, etabarruan zerbait eragiten didatentestuak izaten dira, zerbait sen-

tiarazten didatenak. Testu horieiahotsa jartzeko irrika izaten dut.Enkarguak ere izaten ditugu.T.F.: Baina enkarguak egitendizkigutenek antzeko zaletasuneta sentimenduak izaten dituzte.Ondorioz, enkarguak izan arren,testu horiek oso geureak sentitzenditugu.M.U.: Batzuetan esaten digute:liburu honetako pasarteak nahiditut. Baina guk aukeratzen ditu-

“Testuaneureganatzen dut;hiztegia ondo aztertueta tonua bilatu”

Sarrionandia,Benedetti edo Grimmanaiak barne,eskaintza zabala dago

L I T E R AT U R A > A U D I O N A R R A Z I O A K

mariauriarte tomasfernando

gu gehien gustatzen zaizkigunak.Nola prestatzen zarete grabake-tak egiteko?M.U.: Testua aurrez lantzen dugu.Testua neureganatzen dut; hizte-gia ondo aztertzen dut eta tonu batbilatzen dut: tragikoa, ironikoa,dramatikoa, gozoa... Giro aldake-tak zehazten ditut, tempoak ezart-zen, abiadura noiz arindu etamoteldu… Umeentzako direneanpertsonaiak gorpuzten saiatzen

Liburuakentzuteko

etxegiroan.comataria jarri duabian bikote

honek

Page 5: ORTZADAR

KULTURA ETA AISIA 05Ortzadar \\Larunbata, 2010eko abenduaren 11a

Lagunek eskatuta hasi ziren ipuinei ahotsa ipintzen eta orain grabazio estudioa jarri dute martxan. ARGAZKIA: PABLO VIÑAS

naiz, haien izaera irudikatuahotsaren bidez. Eta, batez ere,saiatzen naiz geldiuneak marka-tzen eta mintzagaiak eta galde-gaiak bereizten. Ahoskera seina-latzen dut, ahotsak non egin beharduen gora edo behera… Etagehienbat ahalegina egiten dutentzuleari denbora ematen esatengabiltzana ikus dezan, irudikadezan. Testua grabatzen dugulehendabizi, eta gero testu horiegoera desberdinetan entzutendugu: ohetik altxatu berritan,sukaldean gaudela, iluntzean,kotxean goazela… Une desberdi-netan entzuten dugu, zerbait alda-tzea behar duen argiago ikusteko.T.F.: Atmosfera eta erritmo des-berdinetan programatzen dugunolabait esatearren.M.U.: Edozein modutan entzungodela, ulertu egingo dela ikusibehar dugu. Orduan ematen duguontzat. Aldaketak eginez, bigarreneta hirugarren aldiz ere grabatzendugu. Gero Tomásek hartzen du,eta testua jantzi egiten du nola-bait. Neurrirako jantzi bat egitendio, erritmoa eta tempoak oso kon-tuan hartuz, musika sartuz.T.F.: Testuari atmosfera edo giroakjartzen dizkiot. Masterizatu etawebgunean jartzeko moduanuzten dut.Webgunerako ez ezik, beste nor-baitentzako egin duzue grabake-tarik?T.F.: Hainbeste eskaintza jaso-tzengenituela ikusita, audio literaturaekoizpen etxe bat antola-tzea era-baki genuen, Etxegiroan. Enkar-guzko lanak egiten ditugu, argita-letxeentzako, instituzioen-tzakoeta abar.M.U.: Baditugu ideia ba-tzuk. Audio liburuaksortu eta abar.T.F.: Bakarren batere badugu amai-tuta, eta beste bat-zuk martxan.Testuen egileekinharremanik ba alduzue? Nola ikus-ten dute zuen ekar-pena?M.U.: Webgunea sortugenuenean, gutunak idatzigenizkien idazle guztiei, banan-banan, nortzuk garen azalduz, zeregiteko asmoa genuen… Eurenaldetik erantzuna izan da esperobakoa: oso bero hartu eta zorion-du gaituzte. Aupatu gaituzte horre-lako lanak egiten jarraitzeko.RSS bidez, harpidetza egitekoaukera ere bada orain webgunean.Eskaera bati emandako erantzu-na izan da?T.F.: Webgunean eman dugunurrats berri bat da. Duela gutxiabiarazi dugu, eta oraindik goize-gi da zein harrera duen jakiteko.Baina badugu atal bat jendeareniritzia jasotzeko, eta horren bidezmezu asko jaso ditugu zein lan egi-ten ditugun galdetuz eta abar.M.U.: Testuak ere eskatzen dizki-gute. Horregatik, orain webgu-nean testuak ere jarri ditugu, etabakoitza nondik atera dugunzehaztu.Zenbat bisita jasotzen dituzuehilero?T.F.: Apiriletik gaurdaino 15.000bisita baino gehiago jaso ditugu.Institutuetan, eskoletan etaeuskaltegietan oso erabilia dawebgunean.M.U.: Beste jende batek ere esandigu umeei jartzen dizkiela gaue-tan ipuinak, ohean daudela, lo hardezaten.

“Eskola etaeuskaltegietanoso erabilia da

gure webgunea,milaka bisita jaso

ditugu”

Page 6: ORTZADAR

06 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2010eko abenduaren 11a

JON MARTIN

N ICKDUTNIK’ ETBn emi-titzen den saioak apar-teko webgunea eraiki dueta berak irabazi du

webgune korporatibo onenarenBuber Saria. Atari honetan tekno-logiaren inguruko albisteak etaelkarrizketak biltzen dira, bideoformatuan aurkeztuak. Webguneabisitatzen duenak ezinbestean pro-grama ikusten bukatuko du...

Euskararen sustapenarenarloan, berriz, www.euskaljakin-tza.com-ek jaso du saria. Ordizia-ko Jakintza Ikastolako DBH2koikasleek garatzen dute gune hau,Maite Goñi irakaslea buru dutela.Teknologia berriek eta hezkun-tzak bat egin dezaketenaren, etabehar luketenaren, adibide pare-gabea da. Jakintza ikastolakoikasleentzat teknologia ez da hel-buru, bidea baizik; haren bidezlantzen dute euskara. Haien espe-rientzia sarean zintzilik dago etaeuskara orraztu nahi duenak, ber-tan topatuko ditu ariketak eta jola-sak. EGA azterketa prestatzendabilenak, adibidez, begiratu bateman beharko lioke http://www.euskaljakin-tza.com/ega/atalari.

GIPUZKOA Herrialde honekin etaaisialdiarekin lotutako bi webgu-nek sari bana jaso dute. Webgu-neen berrikuntzaren arloko sariawww.gipuzkoamendizmendi.netatariak irabazi du. Gipuzkoakobiotopo eta parke naturalei

Bestalde, software libreariburuzko webgunerik onena Deus-tuko unibertsitatearena izan da(www.softwarelibre.deusto.es). Pro-grama libre berrien berri ematendute bertan, baita hitzaldiak sei-nalatu eta gertuko gaiak landuere.

Banakako lanari buruz, berriz,Judith Jauregui-ren bloga izan dasaritua. 1985ean jaiotako piano-jotzailea da Jauregui. Proiekziohandia duen musikaria. Bere bio-grafia, berari buruzko albisteak

eta bere bizipenak kontatzendituen bloga topatuko duwww.judithjauregui.com-en gazte-leraz eta ingelesez. Gehiago gus-tatu zaigu, sail berean, saririkgabe geratu den www.nimu.tvgunea, Donostiako musika giroa-ri buruzkoa. Webgune erabile-rrazena www.funcionaparato-dos.com izan da. Zerbait era-biltzekoan zailtasunen bat suma-tu duzu inoiz? Bururatu zaizuirtenbiderik, edo irtenbideren bateskatu nahi duzu? Webgune

honek arazoen eta konponbideenbilduma egiten du. Kategoriakabilatu daitezke arazoak, nahiz etainterneten irisgarritasunariburuzkoak diren, oraingoz, arra-kasta gehien dutenak. Oraindikere ibilbide luzea du egiteko web-guneak, arazo gutxi pilatu baititu.Baliteke berez webgunerik erabi-lerrazena ez izatea, baina bere hel-burua erabilgarritasuna hobetzeadenez, ulertzen da sariduna izatea.

[email protected]

buruzko informazio zehatza etaerabilgarria ematen du. Mendianbarrena ibiltzea gustuko dutenekibilbideak topatuko dituzte bertan,baita ibilbidea egin eta bere iri-tzia eman nahi dute erabiltzailee-nak ere. Dagoen informazioa nolaemana dagoen ikustea plazera da.Mimoz landutako web orria da.Bisita bat merezi du.

Www.gipuzkoakomuseoak.nethelbideak eskaintzen duena jaki-teko astia izan beharrik ez dago.Gipuzkoan dauden museoenzerrendak egiteaz gain, zenbaitibilbide eta geldialdi gastronomi-ko ere proposatzen ditu guneak.Erreferentziazko webgunea da,gogokoenen artean gorde beha-rrekoa. Pixkanaka dastatzekomuseoak baititu. Herritarrentzatzerbitzuen arloko webgunerik one-naren saria irabazi du.

TXULETA BIRTUALA Irribarreamarraztu dezake hurrengo web-guneak, baina dirudiena bainoideia hobea da: erosketak, gerozeta gehiago, internetez egitendiren garaietan, zergatik ez erosiharagia ere bertatik? Horixe pro-posatzen du merkataritza elektro-nikoaren arloko web gunerik one-naren saria jaso duen www.carni-ceriadebarrio.com-ek. Pentsa,www.eroski.es-en kategoria bereanlehiatzen zuen eta harategiaren-tzat izan da saria! Aukeratu pro-duktua, pisua, eta etxera eraman-go dizute erosketa. Gasteiz ingu-ruan egiten ditu banaketak, orain-goz.

Berriki banatu diren Buber Sariek Euskal Herri birtualeko ataririk onenak aldarrikatzen dituzte. Euskal Herriaizango bada, herri birtual batek ere beharko du izan; gorputzak derrigor itzala proiektatzen duen gisan.

ORIGINALAK, ERABILGARRIAK,OSOAK ETA BERRITZAILEAK

I N T E R N E T > ATA R I S A R I D U N A K

Arazo etakonponbideenbilduma egiten

du webgunebatek, eta saritua

izan da

W E B G U N E A N

Ahozko ondarearen zaintzaileak

Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak hedatzeahelburu duen webgunea da. Herriz herriko elkarrizketen bil-tokia da eta gaiaren inguruko berriak biltzen ditu. Saritugabea, baina aipamen bat merezi duena.

www.mugaritz.comwww.ahotsak.comJose A. Perez gidoigilearen bloga. Elkarrizketa surrealistaketa iritzi artikulu polemikoak idazten ditu. Iaz blogik one-naren saria eman nahi izan zioten, baina Perezek ez zuenonartu erakunde antolatzailearekin ezadostasuna dela medio.

Plazerak pizten dituen webguneak ‘Ciudad K’ telesailaren sortzailearen bloga

Jateak bizitzeko modu bat erakusten du eta jateko bost zen-tzumenak erabiltzen ditugu. Mugaritz jatetxearen webgu-neak ikusmena erabiltzen du dastamena kitzikatzeko. Sareanbadago plazerarentzat gune bat. On egin!

Ordiziako Jakintza Ikastolako ikasleak, www.euskaljakintza.com weguneko garatzaileak. ORTZADAR

www.mimesacojea.com

Page 7: ORTZADAR

KULTURA ETA AISIA 07Ortzadar \\Larunbata, 2010eko abenduaren 11a

OLATZ PRAT

K EU AGIRRETXEAKhamar hilabete emanditu Denbora VS Kan-tuak diskoa sortzen, sor-

mena eta presak ez baitira maizbateragarriak. Baina ez da hamarhilabetez estudioan sartuta egon,garaiak aldatzearekin bat, lanakateratzeko eta promozionatzekomodu desberdin pila dagoela ondobaitaki ondarrutarrak. Horregatik,duela urtebete inguru GaztelupekoHotsak diskoetxeari proposatu zionhilean abesti bat grabatzea. Orain,hilabeteotan grabatutako hamarkanta txiki-handi horiek diskobatean sartu ditu eta, DVD batekin,bere buruari eta entzuleei eskain-tzeko bilduma osatu du. “Hamarhilabetetan egon naiz prozesuhorretan eta horren saritxoa da,nolabait, lan hori euskarri fisi-koan edukitzea”. DVDak, bes-tetik, iaz Durangoko Platerue-na Kafe Antzokian Mikel Ara-kistain baxu-jotzailearekinemandako kontzertua dakar.

Bere gustuko artistek egi-tea nahiko luketen lana egindu gitarra-jotzaile eta abes-lariak, eta konposatzerakoorduan ere oso kontutanizan du hori, “zer gustatukolitzaidaken niri entzutea,edo zer gustatuko litzaida-ken nire gustuko taldeakegitea”. Bihotz eta arimajarri ditu Keu Agirretxeakbere izenez atera duen biga-rren disko honetan; UneAkustikoa (GaztelupekoHotsak, 2008) izan zen lehena.Etxeko epeleko lasaitasuneangrabatu ditu gainera abestiak.“UEK edo beste talde indartsubat izan balitz ezin izango nukeetxean grabatu, baina, formatuakustiko honetarako etxean dudangrabazio ekipoarekin moldatzennaiz”. Kantu soil eta intimistak diraDenbora VS Kantuak honetan bil-duak. Doinu eta erritmo trankilakdira oro har, baina, leuntasunhorren atzean badago, eta nabarida, oihu egiteko intentziorik, zen-bait gauza ozenago esan baitai-tezke, baina ez argiago. “Trankil-tasun horretan badaude mezu han-diak ere, eta nahiz eta akustikoakizan, kanta batzuei indar handiaikusten diet, sentimendu aldetikikusten zaie indarra”. Energiahorretan zeresan handia dute kan-tuetako hitzek. Sentimenduak diradisko honetako hitzen erreferente.Egunerokotasunean bizitzen direnuneak dira hitzotakoak, nahiz etabadauden kritika sozialak edoerrealitatearen beste ikuspuntu bateskaintzen dutenak ere. Berak ida-tzi ditu bost letra eta musika hitzbihurtzeko lan horretan laguntzai-leak izan ditu: Mikel Etxaburuk

Hamar hilabetetan tantaka-tantaka argitaratzen joan den abestiak bildu ditu ondarrutarraksentimenduz eta oihu xuxurlatuz beteriko ‘Denborak VS Kantuak’ disko akustikoan; bihotz etaarima jarri ditu Keu Agirretxeak kantu soil eta intimistek osatzen duten bigarren lan honetan.

KEU AGIRRETXEA: IZAKIARIIZATEN UZTEN ZAIONEAN

B I D A I A > K O A D E R N O A ( I )

idatzi dizkio hiru, AiertGoenagak beste bat etaKirmen Uriberen poe-ma bat ere erabili du.Guztiek ere sentimen-duen inguruan sortzendiren egoerez eta kon-tu kotidianoez hitz egindute. Eta egunerokotasu-neko egoera horiek gizakiororenak izanik, haiekinidentifikatzea eta norberakberera ekartzea erraza suertatzenda.

Etsaiak, Fjord edo UEKen ikusi ezdizkiogun ahots eta gitarrarenbiluztasuna dakar Keuk abestiotan,eta horiei laguntzen daude batzue-tan hainbat instrumentu. Saxoaksartu ditu Isusko Ramon jazz musi-kariak, Asier Ituartek jo ditu tron-boiak, Jon Gurrutxagak bateria bat

Sentimendueninguruan sortzendiren egoerez eta

kontukotidianoez hitz

egiten du

Keu Agirretxeak, Ondarruko kantariak, bigarrendiskoa argitaratu berri du. ARGAZKIA: GAZTELUPEKO HOTSAK

grabatu du, Mikel Arakistainekhiru abestitako baxuak jo ditu etaBeñat Basterretxearenak diraperkusioak. Ia instrumentu gehie-nak Keuk berak jo eta grabatu badi-tu ere, musikari horien parte-har-

tzeak “kolore desberdina” emandio diskoari. Koloreak, bede-

ren, ez baitzaizkio falta lana-ri, pop uhinak nagusi iza-nik ere, bossa nova giroaketa jazz eta folk kutsukoakere entzun daitezke. Kolo-re aniztasun hori, ordea, ez

dator hainbeste entzutenduen musikatik, eta errefe-

rentziak bilatzeko eskatzen dio-tenean, “blokeatu” egiten dela

onartzen du ondarrutarrak;barruak husteko ez du erreferen-tziarik behar, nahikoa da izatea etahorri ateratzen uztea.

Zuzenekoak prestatzen hasia dajada Keu. Taldekide izango ditu Iña-ki jaio (bateria), Isusko Ramon(saxoa) eta Mikel Arakistain(baxua) eta Jurena Niño txelista erealboan izango du zenbait kontzer-tutan. Bakarlari izenez beharreantalde izenarekin ariko dira, KeuAgirretxea & Fignuh Experienceeta 2011an hasiko dira oholtzazoholtza abesti berriak jotzen. Bai-

na, ez da hori Keuk duenproiektu bakarra. Izan ere, due-

la pare bat hilabete Governorstaldean sartu zen, kontzertulasaiez gain, gorputzak bes-te zerbait eskatzen bai-tzion, “izerdia ateratzekokontzertu horietakoak”.

Keu Agirretxearen bigarrendiskaren azala.

Pop uhinaknabari izanik ere,bossa nova giroaketa jazz eta folkkutsukoak ere

dakartza

Page 8: ORTZADAR

08 KULTURA ETA AISIA// Ortzadar Larunbata, 2010eko abenduaren 11a

galderaerantzunak

www.euskaltzaindia.net

JAGON

1.Zein da hobestekoa,

‘elkarrenganakomaitasuna’ ala

‘elkarrekiko maitasuna /gorrotoa / konfiantza’?

Zalantzarik gabe, elkarrenganako maitasunada hobestekoa; hain zuzen ere, horixe da euskalliteratura-tradizioan gehien erabiltzen den egi-tura. Badira elkarrekiko maitasunaren adibi-dea ere, baina oso-oso gutxi.Bestetik, -ganako gorrotoa edota -gan kontra-ko/aurkako gorrotoa dira hobestekoak; izanere -kiko gorrotoa duen adibiderik ez baituguaurkitu tradizioan.

Orobat, konfiantzarekin ere: -ganako kon-fiantza da hobestekoa, askoz ere erabiliagoakbaitira egitura hori edota konfiantza ...-ganmodukoak. Bestea gaitzetsi gabe, ordea; izanere, -ki(la)ko konfiantza modukorik aurkitu ezdugun arren, badira horren oinarri izan dai-tezkeen egiturak: alegia, konfiantza ...-kin/-gazgisakoak.

2.Ontzat ematen al dira‘bosna mila / bost mila

bana / bost bana mila’ etagisakoak?

Euskal Gramatikan ontzat ematen da bostnamila (bosna mila) eta txartzat bost milana. Egiada bestelako adibideren bat edo beste badela(Urtean bost milla bana lauerleko irabaztendituzala, Eguzkitza, Gizarte auzia); bainaarruntena, zalantzarik gabe, bosna mila da;bost bana mila baino arruntagoa, askoz ere.

3.Zein hobetsi: ‘bosna milaeta hogeita hamarna’ ala

‘bost mila eta hogeitahamar bana’? Eta ‘bosnamilioi’, ‘bost milioi bana’

ala ‘bost bana milioi’?Aditza, singularrean?

Arruntena lehenbizikoa da: bost mila eta hogei-ta hamarna. Eta bosna milaren kasuan beza-la, arruntena lehenbizikoa da: bosna milioi, ale-gia.

Bestalde, aditza bietara eman daiteke. EuskalGramatikan esana dago zenbatzaileekin(batekin izan ezik, eta sintagmak mugatzaile-rik ez badu) bi aukerak onartzen direla: sin-gularra nahiz plurala.

T O P O N I M I A

ManexNafarroa Behereanmaizkoa da Joanes-en hipo-koristiko hau. Horregatikzuberotarrek baxenabar-tarrak izendatzeko manexaldaera erabili eta era-biltzen dute, bai eta, heda-duraz, gainerako besteeuskaldun guztiak izen-datzeko ere.

Jean Hiriarte-Urruti(Hazparne, 1859-1915)Euskalduna astekariarensortzaileetako bat , etaJean Erdozaintzi (Ibarrola,1934 - Okzitaniako Tolosa,1984) Herriz Herri asteka-riaren sortzaileetako batidazleen goitizena ere izanzen. Azken urteotanmodan jarri da honen txi-kigarria den Manex.

Amorebieta ala Zornotza?

Argi dago Amorebieta euskal izena dela,baina ez da Amorebieta eta Etxano eliza-teak sortu zuten herria izendatzeko ego-kia. Herri bi hauek Ibarruri eta Gorozi-karekin batera Zornotzako merindadeaosatzen zuten eta Zornotza dorretxearenondoan elkartzen ziren. Leku horretanmerinoaren etxea zegoen eta, ondorioz,epaitegi eta zer egin administratiboetarahara joan behar zenez gero, gune horri osoezagun egin zen eta jendeak bereiztenzituen elizateak eta Zornotza izenekogunea. Badirudi dorretxe horren azkenaztarna Etxanorako bidean dagoenSorrontzako etxe izenekoa dela. Beregaraian Akademiak Zornotza izena ofizializatea eskatu zuen, baina Udalak ez zuenontzat eman eta, ondorioz, Amorebietanagusitu da, Amoerebietaetxano formaerabilezina baita.

Amorebietak, Etxanok eta beste bi herrik Zornotza osatzen zuten

Bilboko Areatza, Santo Tomas egunean.

ORTZADAR

AZOKA tradizional honen jatorria XIX. mendebukaerakoa da Bizkaian. Garai horretan, ohikoazen herrialdeko baserrietako maizterrak SantoTomas egunean (abenduaren 21) Bilbora joatea.

Baserrietako jabe gehienak Bilbon bizi ziren, eta hala,urteko errentak ordaintzen zizkieten. Errentako diruaz

gain, baserritarrek jabeei produktu preziatuenak era-maten zizkieten, besteak beste, kapoiak, barazkiaketa fruituak. Antzinako Plazan eseritzen ziren, SanAnton elizaren alboan eta Erriberako eta Zazpi-kaletako hainbat puntutan. Hala, Bilboko etxekoan-dreei baserriko produktuak saltzen zizkieten Gabo-netan aparteko janari gisa jan zitzaten. Horrela,

urteko errentaren zati handi bat diru horrekinordaintzen zuten.

Donostiako Santo Tomas azoka Bilbokoaren parekoada. Baserritar asko eta asko Donostiara joaten ziren egun

seinalatu hartan, alokairua ordaintzeko diruarekin eta kapoipare batekin. Ordainetan, bazkari bat ematen zitzaien, etaia beti bakailaoa zen jakietako bat. Baserritarrek hiriburuanzeudela aprobetxatuta, herrietako denda xumeetan aurki-tzen ez zituzten artikuluak erosten zituzten eta, bidenabar,baserriko produkturik onenak saldu. Urteak joan urteak eto-rri, feria antolatu beharra zegoela ikusi zen, eta hala sortuzen Santo Tomasetakoa, Donostiako Konstituzio plazan egi-ten dena.

ARRASATE Arrasateko Santamasak, ostera, garai bateko gaue-tara joaten dira. 1351n Pedro I El Cruel-ek, Castilla-ko erre-geak, festa hau baimendu eta legezkoa bihurtu zuen. OrdukoGipuzkoa, Bizkaia eta Araba arteko bihotzean aurkitzen zenherri honetara hurbiltzen ziren merkatari eta tratante ani-tzak. 1727 arte San Valerio baseliza inguruan ospatzen zenazoka bertako aldareetako Santo Tomasi eskainia zegoen.San Valerio Udaletxean lanean ziharduten meatzarien babes-lea zen eta bertako lehengaiak (burdina) Arrasateko altzai-ru garrantzitsuaren oinarriak ziren.

Mietxerrekako auzoa, Veneraz izenez ere ezagutua, SantoTomas feriaren lehenengo biltokia izan zen. Arrasateko eko-nomia oparoaren zentro neuralgikoa izan zen hori. Herriguztia Udalatx mendixkaren magalean ezkutatuta zegoenburdinaren menpe bizi zen. Santo Tomas feria garrantzitsualekuz aldatzearen eta Mietxerrekara eramateren arrazoiabehin bi gizonen arteko liskarrean ganibetaz elkar hil zire-naren gertakizuna izan omen zen.

Hilaren 21ean hiriburuetan egiten denazokak baserriko jabeen eta maizterren

arteko harremanetan du jatorri

SANTOTOMAS

ArrasatekoSantomasak osoantzinakoak dira,1351n baimenduzuten Castillako

erregeak

I Z E N A K