7

Click here to load reader

Klasizismoko konposagileak

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Klasizismoko konposagileak

Citation preview

Page 1: Klasizismoko konposagileak

KLASIZISMOKO

KONPOSAGILEAK

LUDWIG VAN BEETHOVEN

FRANZ JOSEPH HAYDN

WOLFGANG AMADEUS MOZART

Page 2: Klasizismoko konposagileak

Franz Joseph Haydn (1732-1809) Rohrau, Niederösterreich, 1732ko martxoaren 31 – Viena, 1809ko maiatzaren 31a. Austriar musikagilea.

Sinfoniaren eta hari-kuartetoaren aitatzat hartzen dute, arlo horietan zinez emankorra izan baitzen. Operak ere landu zituen.

Biografia

Gaztetatik musikarako dohain bereziak erakutsi zituen. 1740an Vienako katedraleko koruko kantari hasi zen, eta 1748 arte han jarraitu zuen. Ez zuen musika-heziketa berezirik inorengandik hartu: bere kabuz ikasi zuen, Fux, Mattheson eta Karl Philipp Emmanuel Bach musikarien obretatik.

Lehen lanak Von Fürnberg baroiaren orkestra txikiarentzat idatzi zituen: divertimento-ak, nokturnoak, kuartetoak (1755). Lau urte geroago, Von Morzin kondearentzat lan egin zuen denbora labur batez, hark Bohemian zuen gazteluan.

1761ean Esterhazy familiaren zerbitzura sartu zen. Horrek berebiziko eragina izan zuen, Nikolas printzearen koru zuzendari izan baitzen 1766-1790 bitartean. Hogeita bost urteotan Esterhazytarrek beren egoitzetan (Viena, Eisenstadt, Esterhaz gaztelua) emandako jai guztietako musika Haydnek egina zen. Halakoetan, orkestra txiki bikain baten buru zela, handik gutxira Europa osoan ezagun bihurtuko ziren operak, sinfoniak, sonatak eta kontzertuak aurkeztu zituen, eliz musikarekin batera. Heldutasun-aro hartakoak dira, besteak beste, Stabat Mater (1767), Agurrena deituriko sinfonia (1772) eta Missa Sancta Caecilia (1773).

Nikolas printzea hil zenean (1790), Ingalaterrara joan zen. Londresen harrera beroa izanik, bi egonaldi egin zituen hiri hartan (1791-1792, 1794-1795). Bidaia horiek zirela eta, obra berriak ondu zituen, hala nola 102, 103 eta 104. Sinfoniak. Austriara itzulirik, berriro hartu zuen koru-zuzendari postua Nikolas II.a Esterhazyrekin. Azken aro horri dagozkio Kreazioa (Die Schöpfung, 1798) eta Urtaroak (Die Jahreszeiten, 1801) oratorioak.

Azken sei mezak (1796-1802) eta sei kuartetoak (1797) ere guztiz aintzat hartuak dira. Vienan iraganiko azken urteak gaixotasunak eta gerrak ilundu zizkioten, musikagile gazteen ezagutzak eta adiskidetasunak apur bat gozatu bazioten ere. Napoleon Vienan sartu eta handik hiru astera hil zen, 1809ko maiatzaren 31n. Emankortasun harrigarriko musikagilea izan zen.

Page 3: Klasizismoko konposagileak

Ahots-musikaren sailean: 36lieder, Eskoziako eta Galesko kantuen bilduma, kantatak, oratorioak, 14 meza, Stabat Mater bat, bi Te Deum, 14 eskaintza, 4 motete eta beste hainbat obra. Musika instrumentalari dagokionez, berriz: pianorako 53 sonata, 77 kuarteto, tresna desberdinetarako 65 trio, sesteto bat, kinteto batzuk, eco bat 4 biolin eta bi biolontxelorako, harparako sonata bat, piano eta biolinerako 4 sonata, 125 sinfonia edo obertura, 7 martxa, 6 scherzo, pianorako 20 kontzertu eta hainbat tresnatarako 34 kontzertu. Musika dramatikoa: 24 opera edosingspiele (haietarik 13 italiar estilokoak) eta 22 aria. Tresnaz jotzeko musikagintzan gailendu zen nagusiki.

Beethovenek eta Mozartek aitortu zuten Haydnen eragina. Zorroztasuna, oreka, argitasuna, dotorezia eta sosegua dira Haydnen musikaren ezaugarriak. Haydnen ekarpena erabakigarria izan zen sonata eta sinfonia klasikoaren behin betiko egitura finkatzeko. Ganbera-musikaren alorrean berak ezarri zuen hari-kuartetoaren egitura, gero Mozartek eta Beethovenek eredu formaltzat hartu zutena. Erlijiozko obretan ez dago dudarako edo hersturarako lekurik, eta fedearen sendotasuna modulazio samurrez zein indartsuz adierazten du. Azken barrokoaren garaikoa bazen ere, erromantizismoaren sentiberatasun-moldeak iragarri zituen bere obran.

Lan nagusiak

� 104 Sinfonia.

� 83 Hari-kuarteto.

� 52 Klabezin-sonata.

� 30 Kontzertu.

� 24 Opera.

� 14 Meza.

� 6 Oratorio.

Page 4: Klasizismoko konposagileak

Wolfgang Amadeus Mozart (1756-1791) Salzburgo, 1756ko urtarrilaren 27a-Viena, 1791ko abenduaren 5a.

Aro klasikoko austriar konpositore handi eta

emankorra izan zen. 600 obra baino gehiago

konposatu zituen; haietako asko, musikagintzaren

gailurtzat aitortuak hainbat arlotan: opera, musika

sakratua, ganbera-musika, orkestrarakoa,

sinfoniak eta abar. Konpositore klasikoen artean

ezagunenetarikoa da.

Bizitza

Bost urte zituela musika idazten eta jotzen zuen. 1762. urtean, Leopold

Mozartek, Wolfgang eta Maria Anna seme-alabek musikarako zuten gaitasun

harrigarria ikusirik, Europan zehar eraman zituen kontzertuak eskaintzera.

Haren aita ere, Leopoldo Mozart, musikagile bikaina izan zen.

Munichen eta Vienan egon ziren, eta arrakasta handia izan zuten

gortean. Hurrengo urtean bidaia luzeago bati ekin zioten Alemania hegoaldean,

Bruselan, Parisen eta Londresen zehar. Egonaldi haietan Mozart gazteak garai

hartako musika higikunde nagusiak ezagutu zituen, eta

jaioterrian, Haydn irakasle zuela, musika ikasketak osatu ondoren 1773. urtean

Vienara itzuli zen. Harizko tresnetarako kuartetoak eta sinfoniak idatzi zituen

bertan; Haydn-en musikaren eragina somatzen zaie lan haiei. Garai

hartan Salzburgoko Colloredo artzapepizkuarekin zituen harreman txarren

ondorioz, Mozart eta bere aita Parisa joan ziren. Ama hil zitzaionean

Salzburgora itzuli zen eta gorteko eta katedraleko organista postua hartu zuen.

Aldi hartan idatzi zituen Mozartek lehen lan nagusiak. 1781. urtean Vienan hasi

zen bizitzen eta opera zuzendaria zen Antonio Salierirekin lehen gatazkak izan

zituen.

Constanze Weberekin ezkondu zen eta Jose II.a enperadorearen

gorteko musikagile postua eman zioten. Pianista eta inprobisatzaile gisa gogotik

lan egin bazuen ere, Mozarten diru egoera ez zen inoiz oso ona izan, eta

okerragotu egin zen 1785-1791 urteetan. Nolanahi ere, bizitzako azken hamar

urteetan idatzi zituen lanik bikainenetako batzuk. Opera handiak idazteaz

gainera, Mozartek sinfonia ere landu zuen eta genero horren adibide ederrak

Page 5: Klasizismoko konposagileak

utzi zituen. Eliz musikan ere gailendu zen, eta aipagarria da ganbera musikaren

eremuan lortu zuen malenkoniaren eta sormen indarraren arteko oreka. 1791.

urteko udan, Requiem bat idazteko enkargua jaso zuenean, oso gaixo zegoen.

Urte hartako abenduan hil zen, hartutako lana bukatu gabe, eta ezagutzen ez

den lekuan lurperatu zuten.

Musika

Mozarten musikak mugak gainditzen ditu, italiar, frantses, alemaniar eta austriar

musikaren elementuak biltzen baititu. Sortu

zuen musikaren nagusitasunaz, sinfonia, piano

kontzertu, harizko kuarteto, sonata formen

ibilbidea aldatu zituen. Mozarten musikaren

azalean alaitasuna eta distira dira nagusi, baina

barrualdean tristura eta malenkoniaren itzal

iluna nagusitzen dira; bi alderdi hauen baturak

etengabe liluratu ditu musikazaleak. garaiari

dagokionez klasizismoaren aldikoa bada ere,

aditu askok erromantizismoarenaitzindari

garbitzat jotzen dute. 600 obra inguru idatzi

zituen.

Operak

� La finta semplice (1768);

� Mitridate, ré di Ponto (1770);

� Idomeneo (1781);

� Die Entführung aus dem Serrail (1782, Haremetik bahitua);

� Le nozze di Figaro (1786, Figaroren ezteiak);

� Don Giovanni (1787);

� Così fan tutte (1790, Hala egiten dute emakume denek);

� Die Zauberflöte (1791, Flauta miragarria).

Musika sakratua

Orkestrarakoak

Ganbera-musika

Zineman: 1984an Milos Forman zuzendariak egindako "Amadeus" filma

musikagileari buruzko ezagunena izan zen.

Page 6: Klasizismoko konposagileak

Ludwig van Beethoven (1770-1823) Bonn, Alemania, 1770eko abenduaren 16a, Viena,Austria, 1827ko martxoaren 26a. Klasizismotik erromantizismorako aldaketaren aitzindari nagusietakoa. Bere lanen artean, nabarmentzekoa da Bederatzigarren Sinfonia, Europar Batasunak ereserkitzat hartu duena.

Lehenengo urteak

1770eko abenduaren 16an jaio zen, Alemaniako Bonn hirian, familia apal baten baitan. Aitona, Ludwig, 1733 inguruan joan zen Bonna bizitzera, eta

printzearen kapelako maisua izatera heldu zen. Gurasoek, Johann van Beethovenek eta Maria Magdalena Keverichek, zazpi ume izan zituzten, baina hiruk baino ez zuten bizirik iraun.

Aita, Johann, izan zuen bere lehen maisua, Koloniako printze hauteslearen kantari baitzen Bonnen. Ludwig gazteak musikarako gaitasun ukaezina erakutsi zuen, eta aitak, semearen trebetasunari etekinak atera nahirik, zortzi urterekin lehenengo piano kontzertua ematera bultzatu zuen (1778) eta bira bat egin zuten

Herbehereetan zehar (1781). Maximiliano Franz hautesleak, nobleziako gizon aberats eta boteretsuak, babespean hartu eta lana eman zion, ordezko organista gisa. Lanpostuak ahalegin handia eskatzen zion Ludwigi eta haurtzaro eta gaztaro osoak musikari eman zizkion, jolasik eta lagunik gabe, etengabeko zaintzapean eta familia giro ezin txarragoan. Horrek guztiak eragin handia izango zuen bere izaera hezigaitz eta erromantikoan.

Hamaika urte besterik ez zuela, Beethoven bazen antzerki orkestra txiki baten biolinista. Garai hartan, Christian Gottlieb Neefe organo-jotzailearen eragina guztiz onuragarria gertatu zitzaion, hari esker hasi baitzen Johann Sebastian Bachen eta Carl Philipp Emanuel Bachen artea ikasten. Neeferen laguntzaile bilakaturik, 1782an —hamabi urte zituela— maisuaren lekua hartu zuen hauteslearen kaperako organoan eta urte bete geroago gorteko klabean. Orduan ezagutu zituen Beethoven gazteak Frantziako eta Italiako musika liriko, bai eta Mozart ere (1784). Argitaratu zuen lehen lana M. Dresleren martxa baten bariazioak klaberako izan zen (1782).

1787an, 17 urte zituela, familiaren presioari ihes egiteko bidea aurkitu zuen Beethovenek, bere babesleak bultzatuta Vienara, Austriako hiriburura, joateko aukera izan baitzuen. Bidaia hartan, Beethovenek kolpe gogorra jasan behar izan zuen, alde egin eta aste gutxira bere ama gosez hil zen. Bonnera itzuli behar izan zuenean, panorama ezin ilunagoa aurkitu zuen jaioterrian: aita langabezian, alkoholismoak jota, eta ez zen seme-alabak zaintzeko gauza.

Page 7: Klasizismoko konposagileak

Ludwig gazteak bere gain hartu behar izan zuen Johann eta Karl anaia gazteen heziketaren ardura, eta familia mantendu behar izan zuen bost urtez, orkestra batean biolina joz eta piano eskolak emanez.

Bere karrera Vienan finkatzea

1792an, babesleak Vienarako beste bidaia bat ordaindu zion, eta geroztik ez zen hiri hartatik aldendu, bidaia labur batzuetarako izan ezik. Ondoko urtean Joseph Haydnekin hasi zen ikasten. eta 1795ean arrakasta handia lortu zuen Vienako entzuleen aurrean aurkeztean.

Gorreria eta garai distiratsua 1796an gorreriaren lehen sintomak sumatu zituen. Eritasun hori areagotuz joan zitzaion, harik eta 1819an erabatekoa gertatu zen arte. Garai distiratsu hartan egin zituen bere lehen lan bikainak: Pianorako sonatak, Patetika deiturikoa horien artean dela (1799); Lehen sei hari kuartetoak (1800); Cuasi una fantasia edo Ilargi zuria sonata (1802, Haydn eta Mozartengandik hain hurbil dena, eta jadanik Beethovenen izpiritua garbi erakusten duena.

Isiltasun eta gaixotasun aroa

Goetherekin elkartu zen 1812ko udan, eta topaketak etsita Maite hilezkor-ari gutun bitxia idatzi zion, eta isiltasun aldian sartu zen. Gaixorik, heriotzak kezkatua eta estutasunak pairatuz, anaia hiltzean Karl ilobaren heziketa hartu zuen bere gain (1815), eta eginbehar honek buruhausteak areagotu zizkion. Gorreria eta bakartasunaren horma bikoitzaren barnean, azken urteetan musikaren historian idatzi diren lan miresgarrienetako batzuk egin zituen, XIX. mendeko musikaren bilakaera bideratu zutenak. Beethovenen aro honi dagozkion lanik nabarmenenak: azkeneko bost sonatak, Sonata Handia op. 106, Hammerklavier (1818) tartekoa delarik; Missa Solemnis(1822); Diabelliren bals bati buruzko 33 bariazioak (1823); Bederatzigarren Sinfonia (1824) eta azken sei kuartetoak (1824-1826). Estuasunek larritua eta osasun aldetik arras eroria, azken urtea tragiko izan zen Beethovenentzat. 1827ko martxoaren 26an hil zen; Vienak hileta ikusgarriak eskaini zizkion.

Lanak

Haren lanaren bilduma handia 137 opus zenbatuek eta zenbakirik eman gabeko beste 205 lanek osatzen dute. Ohiko estetikak darabiltzan kanonen arabera, Beethovenen lana sailkaezina da: ez da klasikoa, ez etaerromantikoa ere: askatasunaren bidean barna abiaturiko gizonaren ideia baikorra hedatzen baitu.