Herria 2972

  • View
    252

  • Download
    8

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria astekaria 2972

Text of Herria 2972

  • Ikasle gehienek hartua dute ikastetxetakobidea, unibertsitateko batzuk salbu. Sartzeaski lasaia izan da aurtengo hau orokorki,arrangurak ez balinbadira ere falta, halanola Hazparne eta Angeluko eskola pu-bliko zenbaitetan burasoek protesta mugi-mendu batzu burutu dituzten, postu-hes-teak direla-eta. Eskola giristinoetako ardu-radunek berriketariak bildu dituzte ItsasukoSan Josep eskolan beren sarean egin densartzeaz mintzatzeko eta Seaskak ikas-

    tolen sartzea du aurkeztu Angeluko Kimuaikastolatik. Eskola publikoek haatik ezdaukute orainokoan beren sartzearen berrizehatzik eman.

    ESKOLA GIRISTINOETAN, KOPURUAKBETI GOITIItsasuko San Josep eskola munttoanerrezebitu gaitu Chantal Blain hangozuzendari berriak, sahetsean zituela JeanMarc Aphaule diosesako zuzendaria,

    Patrick Duboscq axuantaeta Maite Oxandabaratzaholkularia.

    Sartzea frango lasaiki eginda eskola giristinoetan,dauku erran Jean MarcAphaule-k, nahiz pres-takuntza baldintzak askizailak izan. Ikasleen kopu-rua goiti doa, 2001az gerozbi milako bat ikaslerenemendioa badagolarikerakaskuntza katolikoan.

    27.405 ikasle dira orotara departamendukoikastetxe giristinoetan, horietarik 16.303Ipar Euskal Herrian, honela banatuak :6.403 lehen mailan, 5.193 bigarrenean,4.707 lizeoetan. Kopuruak gora, bainanerakasle postu bat galdu hala ere departa-menduan. Hurbilagotik behatuz, EuskalHerria da kaltetua izan ; lau postu berriideki balinbadira, hamar dira bertzaldehetsi ; Biarnoan aldiz, sei idekitze eta bipostu-eterdi heste. Hezkunde Nazio-nalaren ganik diren ahalbide murritzak osodolugarriak zaizkio diosesako zuzenda-

    ritzari.Sail elebidunak, euskara-frantsesa,arrakasta handia dauka eskola kato-likoetan (%6,8 ikasle gehiago). Bainaneuskararen onarpena gero-eta gehiagonabari balinbada hemen gaindi, ez ditaikegauza bera erran goragoko egituretan,dela Bordelen, are gutiago Parisen. Gehia-go nahi lukete eskola horietan egineuskara indartzeko eta garatzeko, bainanHezkunde Nazionalak askotan ezineanuzten ditu, ele ederrak ez obratuz.

    (Ikus 3.)

    2008-ko Irailaren 11-koa11 Septembre 2008

    ISSN 0767-7643 1,10 N 2972

    Egun bat osoa egoiten bazira irrizbatere ari gabe, egun horrek deusikez du balio

    ( Chamfort)

    Erne!Ekainean jin beharra, irailean jin zaukuberaz Franois Fillon gobernuburua, Baio-nan izenpetu behar zuela Ipar-Euskal-He-rriari johan zaion lurralde kontratuberezia. Aspaldian zonbait eta zonbaitaipaldi ukaiten duen kontratua. Batzuengostuko, urrats handia zinez geroariburuz, aski errepikatu dauku hori Jean-Jacques Lasserre hautetsi-kontseiluarenburu denak. Kontratu hori elkarte etaerakunde askok funtsez eta artoski egingogoeta eta proposamenen arabera finka-tua izana dela, denen ekarpenaz ahalbezen xintxoki axolatuz. Beste frangorenustez aldiz, kontratu hori aise xuhurregiada eta eskasegia, egiazko behar-ordue-tarik urrun gelditzen dena, ez baita ha-rritzeko gobernuburuaren bisita horrenkarietarat asko izan baitira, abertzale, lab-orari eta beste, beren aldarrikapenak ka-rrikan entzun-arazi nahi ukan dituztenak...Azpimarratuz ere denen buru gobernuakaintzineko hitzarmen berezian baino dirugutiago emaitekoa duela, gu bixtan dagehiagoren hartzale gintazkeelarik... Zer uzta igurikatzen ahal dugun, badiraberaz ikusmolde desberdinak. Itxuraguzien arabera, kontratu hori ez da haleregutietsi behar, bainan ez da aparantziarikere karkulatu behar horri esker patar guzi-ak ordoki izanen direla. Edo alimalekoaintzinamenduak hola eta hola ekarrikodituela... Guri da erne egoitea, beti erne, biziki erne!Dela ekonomia hunkitzen duten alorretan,dela kulturaren sail hortan ala zernahi-tan... Oro har, gaurko egunean, euskal norta-sunaz ari girelarik, sendi dugu giro hobeapiztu dela eta azkartu. Joanden egunean,Getariako auzapezak ere hori erraitenzuen estreinaldi batean. Denborak kan-biatu direla eta onerat kanbiatu. Euskara-rentzat ere hein batean egiten ahal direlaorai urrats batzu duela hamar urte etzire-nak aise egiten ahalko. Gisa batez, ez daguti hori ere. Bainan bada oraino lan han-dia, biziki handia, akulatzeko, bazterrakmugi diten gure nortasuna zaintzea etahaztea gatik.. Eta gutien ustean badira tra-bak. Egun hotan erakaskuntzaren saileanbixta bixtan ditugunen idurikoak...

    J-B D

    Urte guziz beren egutegie-tan markatua dute askokburuilaren lehen astezkeneguna, Orreagan egiten denbeila ez baitute hutsegite-koa Alta ba urte guziz egi-tarau bera da : meza nagu-sia 10ak eterdietan, bazka-ria, arrosarioa 2ak 1/2tan,3etan bezperak, eta geroetxera itzultzea. Hauekguziak kartsutasun berezibatekin iragaiten dira, urteguziz aldizka, Garazi edoBaigorriko parropiek dituzte-larik elizkizunak antolatzen ;aurten Baigorrikoaren aldizen. Orreagako komentukoelizan, jartokirik ez aski iza-nez, ainitz, etxetik ekarrita-ko ttottoekin heldu dira, etaeliza ttipiegia izanez, kan-poan plantatzen.

    Beste batzuentzat aldiz,egun oraino bereziagoa da,Donibane Garaziko Maiorgaikastetxe aitzinetik goizeko2ak 1/2tan abiaturik,eskuargiak eskutan edoburu gainean, zakua bizka-rrean, zanpa zanpa men-dian gora Orreagara buruzoinez abiatzen bait ira.Aspaldiko ohidura, Frantxoa

    Garat Donibaneko erretoraketa beste batzuk hutsegite-koa ez duguna. Joandenastean, 95 bat ginen, ibilaldihuntan parte hartzen ginue-nak, gehienak Garazi alde-koak, bainan urrunagokoakere.

    Gaua izanez, hastapeneanez da aise jakitea nor dengure sahetseko ibiltaria.Gaua izanez, patar xutakere kasik ordoki dira ager-tzen, ez baitira hainbat ikus-ten eta senditzen. Gaua iza-nez, mendian gora ibiliz,ixtapaten buruan, izerdiazauku jal i tzen, ondoriozlehen pausuan dugu gogo-tik zerbaixka hartzen, fruituidor edo bixkotx, bai etadarga darga bizkarrekozakuan ekarri botoiletik eda-ten. Hots, aski fite duguondorioz gure trikot edoberokia kentzen. Horraemeki emeki gure begiakusatzen direla gauaren ilu-nari. Eta horra emeki emekiezagunak ikusten ditugulagure artean. Eta horraemeki emeki kalakan has-ten girela, hots, ohartu gabezanpa zanpa ari gira Orrea-gatik hurbiltzen, denborazauku pasatzen eta egunazauku jeikitzen.Hontto, Orizune, BiakorrikoAma birj ina, Bentartekolepoa, kurutzea, Leizarrate-ka, Lepoeder (1430 m)tokiak iraganik, horra horOrreaga gure behereandugula. Oihan bat jautsirik,9ak irian gira beila tokiraheltzen. Harritu gaituena dajadanik Garaztar edo Bai-gorriar beilariak otoetan hel-duak direla goizik, mezanagusiko tokiaren segurta-tzeko.Meza nagusian, 20 batapez ziren bilduak, TtotteArdohainen inguruan.Orreagako eliza tanpezbete da, barnean ezin sar-tuek kanpoan altxaboz ba-tzueri esker dutelarik meza

    segitu. Horra bazkariarentenorea, giro zinez oneaniragan dena, oinezkakogehienak baigira tokiberean piknikarentzat bildu.Kantu andana bat emanondoan, horra bezperentenorea eta etxera itzultze-ko ordua. Batzu berriz oinezitzuliko gira kurutzerainobederen, han oto batzuenhatxemaiteko esperantxare-

    kin. Beste batzu aldiz,Orreagan otoak aurkiturikdira Garazi alde itzuliko.Zu ere irakurle, doi bat for-man senditzen bazira zatogurekin, buruilaren lehenastezkenarekin, goizeko2ak eta 1/2tan gira abiatukobeti bezala, Donibane Gara-zitik.Helduden urte arte !

    Jean- Mixel

    Mezatik ateratzean jendaldea

    Bazkal aintzin, beilariak ontsa antolatuakOrreagako eliza aintzinean,

    oinezkari batzu beilarien beha

    Goizeko 2ak 1/2tan, mendian gora,

    Orreagako beilara

    Goizeko 2ak 1/2tan, mendian gora,

    Orreagako beilara

    ESKOLA SARTZE ASKI LASAIA

    Itsasuko San Josep eskolan, Maite Oxandabaratz aholkularia, Patrick Duboscq diosesako zuzendari-axuanta, Jean Marc Aphaule diosesako zuzendaria, Chantal Blain San Josep eskolako zuzendaria

    Itsasuko San Josep eskolako haur batzu, pozik elgar atxemanik

  • Ameriketako presidentaren boz kan-paa hori badoa bere bidetik aitzina.Bakotxak bere urratsa, Obamademokrataren ondotik, John Mc Cain errepu-blikanoak ditu bere kartak agertu. Vietnamekopresondegien berri jakina duelarik, hautsimau-tsiak egin behar zituen alde batetik errepublika-noen baloreak zainduz, herriaren alderako leial-tasuna eta liberalismoa, segurantxa eta moralabarne bere kontserbadore giroan, bainan Bushbaten fama ahuldutik berexiz ere berea, hunenaldekoak bakanduak diren huntan. Beraz Irakhartarako guduaren aldetik libroago gelditzenda, gerlaren kontra, nahiz ez duten denek horisinesten oraino. Eta hautatu du bere presidentorde gogokoa duena, emazte bat aldi huntan,Sarah Palin anderea, giristinoa, katoliko bata-iatua lehen batean eta bere Alaskan, protestantaldeko pentekotista eta ebanjelista deituhegaletarat ere lerratzen dena geroztik oraiAmeriketan haizea ere alde horietarat itzuliagoden bezala. Horiekin denekin tanto ontto batzuizan ditzazkete errepublikano kandidatek berenalde, nahiz berdintsuan dituzten orai bialderdiek beren bitoria estimuak eta mentuak.Hortan da beraz partida, eta halere zenbaitenbeldurra da joanago eta gehiago errepublika-noen eskualderat egin dezan haizeak. Bainangeroa itsua da Errusia haundia hor du beti bere larderia etamehatxuekin auzoko Georgia tt ipiagoak,Mikhail Saakachvili hunen presidentari ez dio-larik bestalde estimu haundia erakusten DimitriMedvedev erruso presidentak, bereziki geor-giano hori Amerika eta Europaren alderat itzu-liagoa agertzen delarik. Europa ere hor baita,Sarkozy eta besteekin. Han ere ondoko egune-tan ageriko zer emanen duen : OTAN bata-suneko 26 herri bildu beharrak dira Georgianiraila hunen 15 eta 16ean Georgiarekilako tra-tuez mintzatzeko. Ingrid Btancourt kolunbiar anderea izan daErroman Aita Sainduaren ikusten, hainbestedenboraz FARC alderdikoek bahiturik egonazen ondoan. Kolunbia hori ez da herri haundiabaina hein onekoa halere bere %80 kato-likoekin, 38 miliun bizitzaleetarik. Baditu 52diosesetan 5700 apez eta 54 semenario, joanden bi urteetan 426 apez berri izan dituztelarikordenatuak. Tailandian Sanak Sundarajer lehen mi-nistroak baditu bere eneguak bere Tej Bunnankanpoko zeren ministroak demisionea e